viernes, 29 de octubre de 2010
...
jueves, 28 de octubre de 2010
"ASUNTO DE CONTRASTES"
Esan ohi da gure proiektuen funtzean gure bizitzan, gogoan, memorian,... gelditzen denaren isla argi adierazten dela. Orain dela pare bat hile Anish Kapoor-en erakusketa bikaina ikusteko aukera izan nuen. Bertako obretan antzemandakoa nolabait burmuinean gelditu zela pentsatzea gustoko dut, gerora zerbaitetarako baliogarria izango litzatekeen informazio bat izango balitz.
Anish Kapoor-en lana anitza bada ere, badago bere obretan errepikatzen diren zenbait ezaugarri, berehala igerri daitezkeenak alegia: KONTRASTEA da lan hauen guztien funtza eta arima. Geometria simple eta interbentzio garbi baten ondorioz lortutako kontrastea.
Laidako paisaia aztertzerakoan, bertako materialez jabetzean, berehala ohartu ginen kontzeptu hau bereganatu eta erabiltzeko aukera pizten zela. Izan ere, kontraste hori da gure proiektuaren bihotzean aurkitzen dena eta honen indarra ere areagotzen duena (geometria konplexuetatik aldenduz), harri natural ziklopeoaren indarra eta tonalitate ilunak programaren garbitasun eta argiarekin kontrajartzea, alegia.
Horrek, noski, elementu bakoitzaren eraikuntza eta diseinuan berehala sartzea eskatzen du nahi eta nahi ez.
Esan daiteke aurreko sarreran aurkeztutako antolakuntza orokorretik eskala txikira pasatzea beharrezkoa izan dela proiektuarekin aurrera jarraitzeko.
![]() |
| Elementu bakoitzaren diseinu eta banaketa |
![]() |
| Bozetoak, irudiak... |
![]() |
| Elementuen egiturak berebiziko garrantzia hartzen du. Gure proposamena: Muruetako Astilleroetan bertan diseinuaren fabrikazioa egin eta eremuan aurrefabrikatutako piezak txertatzean datza. |
domingo, 24 de octubre de 2010
PLOTJDSBIGSHLL&T
8H - The 8-House from BIG on Vimeo.
Gogoan izango duzue horain dela pare bat urte, PROIEKTUAK I ikasgaian entrega egun "lasai" horietako batean ikusitako bideoa. Une horretan ezagutu nuen gerora interes handia pixtuko zidan arkitektura bulegoa: BIG. Ez hori bakarrik, Dinamarkako arkitekturaren berri ere izan nuen. Zaila da bulego honen (BIG) edo/eta JDS (Julien de Smelt), SHL ( Schmidt Hammer Lassen), L&T (Lundgaart & Trangberg)... lana ez ezagutzea.
BIG-en estudioan arkitekturen inguruko pentsamolde berezia dirau: betidanik existitu egin da arkitekturaren munduan pentsamolde bikoitza, bata guztiz teorikoa, utopikoa eta orokorrean gauza ezina, bestea, ordea, pragmatikoa, aspergarria, ekonomikoa eta arkitekturaren munduari eboluzioa ostopatzen diona. Beren ustez behintzat, gauzatzen duten arkitektura bi mundu horien arteko orekan aurkitzen da ("PRACMATIC UTOPIAN")
Dena den, zaila da utopiarantz doazela ez antzematea. Izan ere, gaur egunerarte 300 proiektu inguru burutu dituzten arren, 9 bat soilik eraiki dira. Behar bada, bezero talde mugatu batentzat lan egiten dutelako izango da aurretik aipatutakoaren zergatia, non 100 arkitektotik gorako estudioan proiektu apalak egiteko interesik ere ez da pizten (ironiaz ari naiz) eta, arrunta denez, eskala handiko eraikuntzetan hamaika oztopo aurkitzen dituzu bidean.
Halan eta guztiz ere, estudio honekiko estima eta oniritzia ez dut galtzen. "Gustoko duten hori egiten" jarraitzen dute nahiz eta eraikitakoarengatik ekonomikoki mantentzerik ez izan (edo zaila ikusten dut nik behintzat, 100 pertsonatik gorako estudio baten mantenimendua 9 proiektu eskasekin egitea). Dena den, erreza da gisa honetako bulegoen aportazioa ikustea, nire ustez behintzat, argi dago proiektu eta arkitektura burutzeko modu hauen atzean etorkizunerako bide posibleak aurkitu daitezkeela.
Beno, txapa honen ostean, bulego honen azken proiektu gauzatua (etxebizitza pribatuaren arloan hirugarrena)----> 8HOUSE
(Dinamarkan gauzatzen ari diren "master plan" horietako batean kokaturik dago, harrigarria da bertan egin nahi dutena...)
(Aurretik igotako bideoan argi eta garbi gelditzen dira proiektu honen nondik norakoak, Bjrke Ingels-en hitzaldiak ere pena merezi dute duda barik).
miércoles, 20 de octubre de 2010
PROIEKTATZEN...
Proposatutako ibilbidearen amaiera gisa planteatzen dugu Laidako camping-etik hondartzara bitartean gauzatzen den proiektua.
miércoles, 13 de octubre de 2010
HERRIAREN AHOTSA
Urdaibai inguruan analisis soziologiko bat egin ondoren, aurreko laurunbatean Laidako hondartzara hurbildu ginen, analisis sozial honekin jarraitzeko. Kasu honetan, Laidan aurkitu genituen erabiltzaileak elkarrizketatuz. Hona hemen azterketaren emaitza:
IRISGARRITASUN PROPOSAMENA
Aurreko proposamenaren hildotik, garraio publikoaren eta Urdaibaiko ekosistemaren interes kultural eta ekologikoa da proposamen honen atzean aurkitzen dena. Honela, autobus zerbitzuaren berrantolakuntza, trenaren irudikatzea eta ferrya bultzatzeaz gain, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen ibilbide rurala planteatzen da.
Ibilbide bat lerro batean soilik ez datzala eta hasiera nahiz amaiera ez daukan ibilbidean gauza anitz jazotzen direla kontuan hartuta, lamina honetan ibilbidean zehar gauzatu daitezkeen ekintzak, ikusi daitezkeen monumentuak, IKASI DAITEKEENA, eta abar adierazi nahi da. IBILBIDEAREN ESPERIENTZIA ALDARRIKATU nahi da.
Lamina kalitate onean, esteka honen bidez jaitsi dezakezu:
http://www.megaupload.com/?d=PKUIPSOV
martes, 12 de octubre de 2010
ESKUA...
Proiektatzeko bideak amaigabeak dira. Jada, laugarren maila honetan ikasle bakoitzaren izaera proiektuetan finkatzen da modu bortitzean, proiektatzen dugun hori, gure proiektua, gure izaeraren eta gure bizipenen islada bat besterik ez da.
Halere, noizbehinka galdetzen diot nire buruari bidean zerbait galdu ez ote dugun (?). Ongi baino hobeto gogoratzen ditut lehen mailako esperientziak ikasgai honen lehendabiziko urratsak emanez, non eskuaren garrantziaz aritzen ginen (edo aritzen ziren irakasleek) denbora luzez. Pertsonalki, lehendabiziko ikasturte hura izan zen (eta izango da ziur asko) proiektatze biderik gozagarriena erakutsi zidana.
Zaila da ahaztea garai hartan jasotakoa, non "eskuarekin proiektatzen dugu","paisaia eta eraikuntza aztertzeko biderik egokiena hura irudikatzea da" gisako esaldiak barra-barra barneratzen genituen egunez egun. Eta egia esan hori da nire ustez sortzeko, diseinatzeko tresnarik indartsuena, gure barnetik ateratzen dena, zuzenean, papera eta arkatza tartean besterik ez dagoelarik.
Dena den, badirudi urteak pasa ahala tresna berriekin egiten dugula topo, ordenagailuak, programa berriak, autocad, photoshop, sketchup, archicad, 3dmax, Catia, rhyno.... gehiegi... tresna gehiegi tresna bakarraren aurka, eskua. Ez da harritzekoa, hortaz (edo bai?), zati handi batean behintzat "historiaurreko" tresna hori galdu izana...

miércoles, 6 de octubre de 2010
HOW MUCH DOES YOUR BUILDING WEIGH...MR FOSTER?
Ez da nire nahia honen inguruan aspertzea, klasekideen blogetan eta abarren jada ikusia baitut honi buruzko sarrearen bat. Jakingo duzuen bezala, dena den, ostiral honetan film honen estrenoa burutuko da Madril eta Bartzelonan.
Norman Fosterren ibilbide arkitektonikoaz gain (enpresario erraldoia dena gaur egun, arkitektoa ere bai...) beste artista eta arkitektoen kolaborazioa ere nabarmena da filmean, besteak beste, Anish Kapoor, Richard Serra, Anthoni Caro eta abar luze bat.
Hona emen aurkitutako trailer ikusgarri bat. Kontu handiz eta poetikaz beteriko irudiak azaltzen dira: GOZATZEKOA!
How much does your building weigh, Mr Foster? teaser of a film documentary from Valentin Alvarez on Vimeo.

martes, 5 de octubre de 2010
NORABIDE BAT...
Gaurko klase orduak goxagarriak izan dira duda barik, ikaskideen lanak ikusi eta horren inguruko ondorioak ateratzea (lan horietaz baliatzea azken finean) benetako azterketa eta arkitektura egitea baita. Barre pixkat egiteko aukera ere izan da gainera... :)
Lan ugarien errepikapena eman da (gurea barne), non gai beraren inguruko asuntoetaz aritu garen bueltaka eta bueltaka. Bazirudien Ekosistema berezi honen berezitasun bakarra ez zegoela soilik paisaian edo/eta bertako flora eta faunan. Izan ere, askoren ardura izan da lurralde horren guztiaren erabilpena giza eraginei begira. Modu honetan, beraz, fluxuen, dentsitateen, populazioen, gune trantsitatuen, nodoen eta abarren analisian behin eta berriro azaldu dira gure begien aurrean hiru ordu horietan.
Behar bada, giza erabilpena aztertuaz ondorio zuzen ugari atera zitezkeen (garraio mota desberdinak, erabilera berriak, erabilera aldaketak, non eraiki, zer, programa baten proposamena.... eta abar luuuuuuze bat). Dena den horren falta bota dut.
Intentsio batekin eginiko analisiak izan daitezke eraginkorrenak askotan nire aburuz, non aztertzen ari zaren hori azken urratseraino ere eramango den eta proiektatze bidearen atal garrantzitsua izango den.
Laburbilduz, NORABIDE BATen finkapena ikusteko irrikaz gelditu naiz, klasekide askoren lanen jarraipena ikusi eta beraietaz ikasteko irrikaz azken finean. Ez da sentsazio ezatzegina dena den, EZ HORIXE.

| Fluxu eta mugimendu planoak barra- barra azaldu dira analisietan |
Behar bada, giza erabilpena aztertuaz ondorio zuzen ugari atera zitezkeen (garraio mota desberdinak, erabilera berriak, erabilera aldaketak, non eraiki, zer, programa baten proposamena.... eta abar luuuuuuze bat). Dena den horren falta bota dut.
Intentsio batekin eginiko analisiak izan daitezke eraginkorrenak askotan nire aburuz, non aztertzen ari zaren hori azken urratseraino ere eramango den eta proiektatze bidearen atal garrantzitsua izango den.
Laburbilduz, NORABIDE BATen finkapena ikusteko irrikaz gelditu naiz, klasekide askoren lanen jarraipena ikusi eta beraietaz ikasteko irrikaz azken finean. Ez da sentsazio ezatzegina dena den, EZ HORIXE.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)