Proiektatzeko bideak amaigabeak dira. Jada, laugarren maila honetan ikasle bakoitzaren izaera proiektuetan finkatzen da modu bortitzean, proiektatzen dugun hori, gure proiektua, gure izaeraren eta gure bizipenen islada bat besterik ez da.
Halere, noizbehinka galdetzen diot nire buruari bidean zerbait galdu ez ote dugun (?). Ongi baino hobeto gogoratzen ditut lehen mailako esperientziak ikasgai honen lehendabiziko urratsak emanez, non eskuaren garrantziaz aritzen ginen (edo aritzen ziren irakasleek) denbora luzez. Pertsonalki, lehendabiziko ikasturte hura izan zen (eta izango da ziur asko) proiektatze biderik gozagarriena erakutsi zidana.
Zaila da ahaztea garai hartan jasotakoa, non "eskuarekin proiektatzen dugu","paisaia eta eraikuntza aztertzeko biderik egokiena hura irudikatzea da" gisako esaldiak barra-barra barneratzen genituen egunez egun. Eta egia esan hori da nire ustez sortzeko, diseinatzeko tresnarik indartsuena, gure barnetik ateratzen dena, zuzenean, papera eta arkatza tartean besterik ez dagoelarik.
Dena den, badirudi urteak pasa ahala tresna berriekin egiten dugula topo, ordenagailuak, programa berriak, autocad, photoshop, sketchup, archicad, 3dmax, Catia, rhyno.... gehiegi... tresna gehiegi tresna bakarraren aurka, eskua. Ez da harritzekoa, hortaz (edo bai?), zati handi batean behintzat "historiaurreko" tresna hori galdu izana...
Gai inetresgarri!!. Denborak gauzak berriro ere bere leku naturalean jarriko ditu. Prozesu dijitalen inguruan dagoen faszinazio itsuaz nekatzen garenean berriro ere konturatuko gara begiak ez direla nahikoak proiektuak garatzeko eta pentsatzeko. Ukimena, entzumena, usaia.. denak dira beharrezkoak garunak ideiak ondo prozesatu ditzan..
ResponderEliminargustiz ados diozunarekin (eta tokik dioenarekin ere). Lehenengo mailataz oroitzapen horiek edukitzeak pozten nau. Jarraitu bide berean.... eta zure lanek beti izango dute orduango frskotasuna eta indarra.
ResponderEliminarb.izagirre
Ongi etorri proiektuka3-ra Borja!
ResponderEliminar