martes, 5 de octubre de 2010

NORABIDE BAT...

 Gaurko klase orduak goxagarriak izan dira duda barik, ikaskideen lanak ikusi eta horren inguruko ondorioak ateratzea (lan horietaz baliatzea azken finean) benetako azterketa eta arkitektura egitea baita. Barre pixkat egiteko aukera ere izan da gainera... :)


 Lan ugarien errepikapena eman da (gurea barne), non gai beraren inguruko asuntoetaz aritu garen bueltaka eta bueltaka. Bazirudien Ekosistema berezi honen berezitasun bakarra ez zegoela soilik paisaian edo/eta bertako flora eta faunan. Izan ere, askoren ardura izan da lurralde horren guztiaren erabilpena giza eraginei begira. Modu honetan, beraz, fluxuen, dentsitateen, populazioen, gune trantsitatuen, nodoen eta abarren analisian behin eta berriro azaldu dira gure begien aurrean hiru ordu horietan.


Fluxu eta mugimendu planoak barra- barra azaldu dira analisietan


 Behar bada, giza erabilpena aztertuaz ondorio zuzen ugari atera zitezkeen (garraio mota desberdinak, erabilera berriak, erabilera aldaketak, non eraiki, zer, programa baten proposamena.... eta abar luuuuuuze bat). Dena den horren falta bota dut.


 Intentsio batekin eginiko analisiak izan daitezke eraginkorrenak askotan nire aburuz, non aztertzen ari zaren hori azken urratseraino ere eramango den eta proiektatze bidearen atal garrantzitsua izango den.

 Laburbilduz, NORABIDE BATen finkapena ikusteko irrikaz gelditu naiz, klasekide askoren lanen jarraipena ikusi eta beraietaz ikasteko irrikaz azken finean. Ez da sentsazio ezatzegina dena den, EZ HORIXE.



No hay comentarios:

Publicar un comentario