Esan ohi da gure proiektuen funtzean gure bizitzan, gogoan, memorian,... gelditzen denaren isla argi adierazten dela. Orain dela pare bat hile Anish Kapoor-en erakusketa bikaina ikusteko aukera izan nuen. Bertako obretan antzemandakoa nolabait burmuinean gelditu zela pentsatzea gustoko dut, gerora zerbaitetarako baliogarria izango litzatekeen informazio bat izango balitz.
Anish Kapoor-en lana anitza bada ere, badago bere obretan errepikatzen diren zenbait ezaugarri, berehala igerri daitezkeenak alegia: KONTRASTEA da lan hauen guztien funtza eta arima. Geometria simple eta interbentzio garbi baten ondorioz lortutako kontrastea.
Laidako paisaia aztertzerakoan, bertako materialez jabetzean, berehala ohartu ginen kontzeptu hau bereganatu eta erabiltzeko aukera pizten zela. Izan ere, kontraste hori da gure proiektuaren bihotzean aurkitzen dena eta honen indarra ere areagotzen duena (geometria konplexuetatik aldenduz), harri natural ziklopeoaren indarra eta tonalitate ilunak programaren garbitasun eta argiarekin kontrajartzea, alegia.
Horrek, noski, elementu bakoitzaren eraikuntza eta diseinuan berehala sartzea eskatzen du nahi eta nahi ez.
Esan daiteke aurreko sarreran aurkeztutako antolakuntza orokorretik eskala txikira pasatzea beharrezkoa izan dela proiektuarekin aurrera jarraitzeko.
Elementu bakoitzaren diseinu eta banaketa |
Bozetoak, irudiak... |
Elementuen egiturak berebiziko garrantzia hartzen du. Gure proposamena: Muruetako Astilleroetan bertan diseinuaren fabrikazioa egin eta eremuan aurrefabrikatutako piezak txertatzean datza. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario