miércoles, 20 de abril de 2011

SISTEMATIZAZIOAN...


"Proposamena honakoa da: eraikuntza multxoen bidez (...) Baldatikako nahiz inguruko potentziala erakutsiko lukeen ekipamendu soziala sortzea (ZERRATEGIA, TAILERRAK, BEHIN BEHINEKO ETXEBIZITZAK...), non, bertara hurbiltzen direnek, gaur egunean Urdaibaik ezartzen dituen baldintzetaz haratago, BALDATIKA ETA INGURUKO BIZTANLEEI BENETAKO ETEKINAK LORTARAZIKO DIZKIOTENAK (...)"


Honela eman genion amaiera Baldatika auzoko proiektuaren inguruko azken sarrerari.
Auzoaren gertutasunerako bidean burututako analisien artean, eraikinen inguruko lur-zailen sailkapenean harreta jarriz, aktibitaterik gabeko lur-zailak azaleratzen dira. Programaren ezartzerako kokapen perfektua azaltzen da une horretan, Baldatika nukleoarekin harreman zuzenean dauden zenbait ekipamenduen berrerabilpen eta erreformak planteatzearekin batera proiektu osoa gauzatzeko aukera ematen duena. 


Baldatikak berez duen potentziala izugarri handia da, izan ere, 30ha-tik gorako azaleradun FUSTAL Pinudiak aurkitu daitezke inguru gertuan eta biztanleen jabegopean. Baieztapen horrek, proiektu bukatua planteatzeaz haratago, hazkuntza edo eraikitzeko SISTEMA baten planteamenduan oinarritzea eskatzen du, denboraren nahiz bezeroen menpekotasunean geldituko litzateke proiektuaren aldiz-aldiko emaitza. Gure lana, MODERAZIO lan batean datza, hortaz. 


Alde batetik, logikoa denez, zerrategia da proiektuaren bihotza, eta bere barnetik lortuko diren eraikuntza piezak izango dira auzoan (nahiz inguruetan) erabili beharreko gaiak, horiek baitira, azoaren sostenigarritasuna bermatuko duten elementuak (bertako biztanleei gehigarri ekonomikoa eskeiniko diotenak alde batetik; Baldatikako benetako potentziala ustiatuko dutenak, bestetik).


Modulazioan oinarritutako sistemaren bidez, eraikuntza elementuen dimentsio zehatzak finkatzen dira, eskala honetako zerrategi batean gauzatzeko gaitasuna bermatuko dutenak, noski. 


Egia esan, anitzak dira, moduloaren dimentsioen erabakian parte hartzen duten faktoreak: Lehendabizi, maldan kokatutako eraikuntzak proposatzean, gehiegizko lur mugimenduak alde batera utziz, antzinako sisteman oinarritzen gara. 


Bigarrenik, zerrategian erabili beharreko makinariaren gaitasuna neurtzekoa da. Pabilioia berak ere, lantzen diren zur luzeeren menpe proiektatu beharko litzateke, hots, eraikuntza elementuen (habeen, zutabeen...) dimentsioak baldintzatuko du zerrategia. 


Azkenik, moduloaren (portikoaren) FORMAk berebiziko garrantzia izango du. Malgutasunaren alde, argi eroso baten dimentsioak kontuan hartu beharko dira. 


Baldintza gogor hauek guztiak betez, 4m-ko eraikuntza elementuetan oinarritutako proiektua gauzatzea erabaki da, forma eta sistema egoki baten menpe eraikitzeko erraza izango dena. 


Kurioxoa badirudi ere, moduloaren finkapena da berebiziko garrantzia hartzen duena eta benetan finkatu eta irudikatu beharrekoa.




Azaldutakoaren ondorioz, berehala azaltzen dira adibide posible eta aukerak...honako oinean, azaldutako eraikuntza prozesuan oinarritutako adibide oina aurkezten dugu, non zuraren talatik, eraikuntzaren amaieraraino zehaztutako prozesu itxia antzeman daitekeen.


ikuspegi posibleak
ermita, barne ikuspegia (erreforma ondoren)

ermitaren ikuspegia

erreforma baten esperoan aurkitzen delarik, eraikuntza sisteman oinarritutako aktuazioa proposatzen da







Logela arrutak, laneko marrazkiak

zerrategia, laneko bozetoak


Beste barik, eremu honetan eraikitzerakoan jarraitu beharreko pausoak finkatu eta benetako errespetuan oinarritutako eraikuntza berri baten finkatze lanean aritu beharko gara...


TO BE CONTINUED...



lunes, 18 de abril de 2011

SANTIAGO CIRUGEDA, "VIVIENDAS CAJÓN, BASAURI"

Proiektuarekin aurrera, maiz gertatzen den gisara, beste uneetan ikusi nahiz landutako proiektuak datozkigu burura. Kasu honetan, Baldatikan proposatutako programaren atal batekin bat eginez, ETXEBIZITZA SOZIALEN inguruan jardunez, Santiago Cirugeda-k Basauri inguruan burututako proiektuaren inguruan ibili gara bueltaka.





Sarrera honetan asmo onez beteriko arkitekto eta proiektu baten istorioa kontatzen da azken finean, arkitekturatik at dauden, baina, aldi berean beregain zuzenean eragiten duten indarrengatik bertan behera utzi behar izan zena. 


Proiektuak, Basozelai inguran (Basaurin) kokatutako eta gazteei zuzendutako ETXEBIZITZA SOZIALEN eraikuntzan zetzan.42m2 (+ terrazadun) 35 etxebizitza moduloen eraikuntzak, Basaurialdean (40 .000 biztanle inguruko hirian) denbora luzez sortu izan den arazoari erantzuten zion: emantzipazio bidean dauden gaztego zati bati irtenbide ekonomikoa eskaintzea ( 28.571 euro inguruko etxe-moduloak eraikiz). 








Hona emen http://www.recetasurbanas.net -en aurkitu dezakegun proiektu-memoria.
http://www.recetasurbanas.net/index.php?idioma=ESP&REF=2&ID=0014&IDM=i00775#img


Basauriko Udala/Ayuntamiento de Basauri
Gazteria Saila/Area de Juventud


Anteproyecto de construcción de 35 viviendas transitorias para jóvenes de Basauri en régimen de alquiler

0.Antecedentes
Durante los años 2004 y 2005 se ha venido desde al área de juventud del Ayuntamiento de Basauri trabajando en las diferentes conclusiones que el Gazte Plana de Basauri nos marcó.

Básicamente el desarrollo de más opciones de ocio y cultura para los jóvenes, que se está realizando a través del programa Bederatzietan y la ampliación de la oferta en talleres y cursos. En segundo lugar una mejor información y dinamización de las actividades de forma bidireccional, que se está llevando a cabo desde la nueva OIJ, ZIRT-ZART.

La generación de espacios de uso en exclusividad para los  jóvenes, en lo que también se está trabajando, y por último la necesidad de soluciones imaginativas a los problemas de acceso a la vivienda, en resumidas cuentas, la emancipación.

1.Objetivo
Intentar dar una solución transitoria en el acceso de la vivienda a los jóvenes de Basarui que no puedan acceder a otro tipo de vivienda, facilitando sus primeros pasos hacia la emancipación.

2.Dirigido a
Este proyecto va dirigido a jóvenes Basauritarras que no puedan acceder a un tipo de vivienda establecida hasta ahora, ya sea de VPO, tasada o libre.
Esta dirigido a fomentar nuevas formas de acceso a la vivienda mediante el arrendamiento transitorio.

3.Características del proyecto de viviendas.
Se pretenden construir 35 viviendas de 42m2 útiles, más terraza.

Serán viviendas de carácter sostenible, implantando las viviendas en el entorno mediante micropilotes , sin excavación para evitar cualquier impacto en el terreno.

La instalación de paneles solares en las viviendas, así como calderas centralizadas y sistemas de reciclaje de residuos dan a este proyecto un carácter sostenible.
Se articularán elementos comunes entre las viviendas, como accesos y cubiertas transitables facilitando espacios de reunión, y fomentando el uso colectivo de la vivienda.

4.Estudio en el modelo de gestión
El modelo de gestión que se está estudiando es el de sistema arrendatario transitorio.
Este sistema permitirá la emancipación de los jóvenes, introducirles en el sistema de arrendamiento, y posibilitando el ahorro durante su estancia, para en un futuro poder dar un salto a otro nuevo tipo de vivienda.
Se pretende realizar una acuerdo con alguna entidad bancaria para establecer un sistema de ahorro en base al precio de arrendamiento de las viviendas.

5.Coste de la construcción de las 35 viviendas
El presupuesto estimado para la construcción de las 35 viviendas es de 1.000.000 de euros (166 millones de las antiguas pesetas) lo cual haría que el coste de cada una de las viviendas sea de unos 28.571 euros (menos de 5 millones de pesetas).


Berez, Udaletxeko Gazte Esparruarekin (PNV-rekin) batera burututako lan prozesua izan zen, proiektuaren izaera erreal eta "eramangarriaren" isla. 


Irudietan antzeman daitekeenez, moduloen ("kajoi-moduloen") eraikuntza ekonomikoak, elementu aurrekoitzietara bideratu zuen proiektua, lenguai arkitektoniko finko batean ere murgilduz... (PINUA ZEN ERAIKUNTZA GAIA KASUALITATEZ....)


Berehala azaldu ziren arazoak dena den. Gai politikoek eta gizartearen oinarririk gabeko aurreiritziek proiektuaren gainbeherakada ekarri zuen. Alde batetik, oraindik ere gizartean barneraturik ez dagoen sistema aurrekoitziak jende talde handi baten mespretxua sortu zuen, kasu askotan, etxebizitza duinak ez zirela ere argudiatuz, nahiz eta proiektuaren inguruko informazio nahikorik ez izan horrelako baieztapenak egiteko. 


http://www.urbanoticias.com/noticias/hemeroteca/2720_santiago-cirugeda-disena-las-primeras.shtml


http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Cirugeda/defiende/idoneidad/barrio/jovenes/Basauri/elpepiautpvs/20060212elpvas_13/Tes

Bestalde, opozizioan aurkitzen ziren talde politikoek, proiektuari bizkarra eman zioten.... estrategia politikoak.... nork jakin...


Askotan egoera errealetan gertatu ohi den gisara, asmo eta proiektu onenak ere ez dauka arrakasta izateko ziurtasun askorik gaur egunean... behar bada arkitekturarekin zerikusirik ez duten zenbait faktoreek indar gehiegi hartzen dutelako...


Ariketa polita izan da, azken finean, Baldatikako proiektuarekin zerikuzi handia duen programa eta lanaren amaiera zein izan daitekeen aurreikustea...