miércoles, 20 de abril de 2011

SISTEMATIZAZIOAN...


"Proposamena honakoa da: eraikuntza multxoen bidez (...) Baldatikako nahiz inguruko potentziala erakutsiko lukeen ekipamendu soziala sortzea (ZERRATEGIA, TAILERRAK, BEHIN BEHINEKO ETXEBIZITZAK...), non, bertara hurbiltzen direnek, gaur egunean Urdaibaik ezartzen dituen baldintzetaz haratago, BALDATIKA ETA INGURUKO BIZTANLEEI BENETAKO ETEKINAK LORTARAZIKO DIZKIOTENAK (...)"


Honela eman genion amaiera Baldatika auzoko proiektuaren inguruko azken sarrerari.
Auzoaren gertutasunerako bidean burututako analisien artean, eraikinen inguruko lur-zailen sailkapenean harreta jarriz, aktibitaterik gabeko lur-zailak azaleratzen dira. Programaren ezartzerako kokapen perfektua azaltzen da une horretan, Baldatika nukleoarekin harreman zuzenean dauden zenbait ekipamenduen berrerabilpen eta erreformak planteatzearekin batera proiektu osoa gauzatzeko aukera ematen duena. 


Baldatikak berez duen potentziala izugarri handia da, izan ere, 30ha-tik gorako azaleradun FUSTAL Pinudiak aurkitu daitezke inguru gertuan eta biztanleen jabegopean. Baieztapen horrek, proiektu bukatua planteatzeaz haratago, hazkuntza edo eraikitzeko SISTEMA baten planteamenduan oinarritzea eskatzen du, denboraren nahiz bezeroen menpekotasunean geldituko litzateke proiektuaren aldiz-aldiko emaitza. Gure lana, MODERAZIO lan batean datza, hortaz. 


Alde batetik, logikoa denez, zerrategia da proiektuaren bihotza, eta bere barnetik lortuko diren eraikuntza piezak izango dira auzoan (nahiz inguruetan) erabili beharreko gaiak, horiek baitira, azoaren sostenigarritasuna bermatuko duten elementuak (bertako biztanleei gehigarri ekonomikoa eskeiniko diotenak alde batetik; Baldatikako benetako potentziala ustiatuko dutenak, bestetik).


Modulazioan oinarritutako sistemaren bidez, eraikuntza elementuen dimentsio zehatzak finkatzen dira, eskala honetako zerrategi batean gauzatzeko gaitasuna bermatuko dutenak, noski. 


Egia esan, anitzak dira, moduloaren dimentsioen erabakian parte hartzen duten faktoreak: Lehendabizi, maldan kokatutako eraikuntzak proposatzean, gehiegizko lur mugimenduak alde batera utziz, antzinako sisteman oinarritzen gara. 


Bigarrenik, zerrategian erabili beharreko makinariaren gaitasuna neurtzekoa da. Pabilioia berak ere, lantzen diren zur luzeeren menpe proiektatu beharko litzateke, hots, eraikuntza elementuen (habeen, zutabeen...) dimentsioak baldintzatuko du zerrategia. 


Azkenik, moduloaren (portikoaren) FORMAk berebiziko garrantzia izango du. Malgutasunaren alde, argi eroso baten dimentsioak kontuan hartu beharko dira. 


Baldintza gogor hauek guztiak betez, 4m-ko eraikuntza elementuetan oinarritutako proiektua gauzatzea erabaki da, forma eta sistema egoki baten menpe eraikitzeko erraza izango dena. 


Kurioxoa badirudi ere, moduloaren finkapena da berebiziko garrantzia hartzen duena eta benetan finkatu eta irudikatu beharrekoa.




Azaldutakoaren ondorioz, berehala azaltzen dira adibide posible eta aukerak...honako oinean, azaldutako eraikuntza prozesuan oinarritutako adibide oina aurkezten dugu, non zuraren talatik, eraikuntzaren amaieraraino zehaztutako prozesu itxia antzeman daitekeen.


ikuspegi posibleak
ermita, barne ikuspegia (erreforma ondoren)

ermitaren ikuspegia

erreforma baten esperoan aurkitzen delarik, eraikuntza sisteman oinarritutako aktuazioa proposatzen da







Logela arrutak, laneko marrazkiak

zerrategia, laneko bozetoak


Beste barik, eremu honetan eraikitzerakoan jarraitu beharreko pausoak finkatu eta benetako errespetuan oinarritutako eraikuntza berri baten finkatze lanean aritu beharko gara...


TO BE CONTINUED...



No hay comentarios:

Publicar un comentario