jueves, 25 de noviembre de 2010

BOURDEAUX IN A NUTSHELL

BOURDEAUX IN A NUTSHELL from gaizk_a on Vimeo.

Pasa den azteazkenean hurbildu ginen Bordelera. Jada, aurreko sarrera batean aipatutako BIG estudioaren esposaketa ikusteko eta nola ez, hiri honen giro apartaz goxatzeko asmoarekin.

 Gainera, uztekabean aurkitu genuen "Architecture Modulaire" izeneko esposaketa, zorionekoak izan ginen hortaz, ariketa honekiko lotura zuzena duen gaia izan baitaiteke.


Egun aparta izan zen bertan, eguzkiaren presentzia nabarmena zen une oro eta, horrek, egunari etekina ateratzeko aukera eskeini zigun.

Hona emen txangoaren bideo eta irudiak. Gogoan izateko eguna, duda barik. 
Espero dugu gustokoa izatea.

xD
Bidai argazkiak (Bordele)

OPTIMISATION

Bigarren proiektu honen lehendabiziko  materialak aurkezten ditugu honako sarreran.
Proiektuaren hasiera gisa, Urdaibai mailako baliabideen eskema, irakasleen proposatutako programaren azaleratzea eta lehendabiziko estrategiak azaltzen dira.

Lehen azterketa honen ondoren, beren eraikuntza lehengaien Urdaibairen potentzial ukagabea azaltzen zaigu. Eremu oparoa da, modu autoproduktiboan lurralde honen hazkunde sostengarria proposatzeko moduko lurraldea, alegia. Alde batetik, enpresa ugari existitzen dira (kontserbak, itsasontzi hornidurak, motonautika, konpresoreak, nekazal tresneria, soldaketa, burdinsareak, itsasontzigintza orokorrean...) etorkizuneko eraikuntzan onura handiak ekarri ditzakeena Urdaibai mailan. Bestetik, klima eta giroaren ondorio dira gaur egunean aurkitu ditzakegun egur aniztasuna (basogintza onartuan: pinudia, eucaliptoak, baso mixtoak, artadiak, hariztiak...)...

Dena den, kontuan hartzeko kontzeptua izan beharko da gai bakoitzaren bizitza eta produkzio bidean sortzen diren hondakin eta energia kopurua.



Bigarrengo azterketa gisa, programaren azaleratzea azaltzen zaigu. Kasu honetan, esku bidezko lanbide artesanaletan oinarritutako tailerrak dira egokien lotu daitezkeenak proiektu honetan, batez ere, gure inguruarekiko duten errespetuagatik, baina, baita bertako ogibideak izan direlako ere.



Azkenik, tailerraren funtzionamendu egokia eta oparotasuna bermatzeko estrategiak planteatu izan ditugu. Gaur egunean, eraikuntza eta hazkuntza kontzeptua espekulazio eta diru gosearekin lotuak ikusten ditugu (POOO eraikinak urdaibain duen presentzia izan daiteke eredu garbia eta baieztapen honen adibide zuzena).

Halere, beste eraikitze prozesuak biztanlegora hurbildu eta beraien presentziaz ere KONTZIENTZIATZEA garrantzi handikoa da, beraien hazkuntza modu positiboan ikusi daitekeelaz ere jabetuaraziz. 

Egoera honetan heltzen gara, hortaz, Muruetako udalerrira, bertako potentzialak kontuan hartuz, biztaleriarenganako hurbiltasuna bilatuz, ezin baita ulertu kontzientziatze prozesu bat bertako biztanleriaren parte hartzea erdietsi gabe. 



Aztertze lan honen atzean eta gure lan egiteko moduan egon beharko den kontzeptua OPTIMIZAZIO izango da une oro, ahalik eta inpaktu txikiena lortuz, emaitza handienak lortzeko asmoarekin.


TO BE CONTINUED...

sábado, 13 de noviembre de 2010

AISTHETIKE

 "ciencia que trata de la belleza de la teoría fundamental y filosófica del arte". La palabra deriva de las voces griegas αἰσθητική (aisthetikê) «sensación, percepción», de αἴσθησις (aisthesis) «sensación, sensibilidad», e -ικά (ica) «relativo a».


 Aspaldi honetan, gai baten inguruan nabil bueltaka eta bueltaka.... nola eman hasiera proiektu bati? ba al dago proiektuetan jarduteko modu unibertsalik? gure proiektuen emaitza aurretik eginiko analisi sakon baten ondorioz suertatu behar da? edo/eta proiektatze bidean hobe da zenbait informazio alde batera ustea?... 





Egia esan ez ditut galdera horien erantzunak eta uste dut inoiz ez ditudala erantzungo...


 Halan eta guztiz ere, eskolan, behin baino gehiagotan entzun ditut "estetika" delakoaren inguruko aipamenak eta diskuzioak ere bai. Posible da arkitektura ona egitea, proiektatze bidean zure sentimenduak barneratuz? ITXURISMO baten atzetik ibiltzea justifikagarria izan daiteke proiektu batean? ESTETIKA zenbaiteraino izan beharko luke indarra gure lanetan?


 Galdera astunak diren bezalaxe, ideia eta iritzi ugari daude honen inguruan nahi eta nahi ez. Halere, gaur egunean badirudi arkitekturaren munduan hitz "tabu"-a dela ESTETIKA, baina, aldi berean gutxitan uzten dugu alde batera ezaugarri hura. 


 Nire aburuz, galdu ezineko ezaugarria da estetika. Honen lanketak arkitektura ona ere dakarrela uste dut, eta horretan sinistu nahi dut (beti ere funtzioa, programa, eraikuntza... bezakalo faktore ukaezinak zainduz noski). 


 FORMALISMOAri atxikitzen dizkiogu askotan ezaugarri negatiboak: azaleko arkitektura baten inguruan aritzen garela esaten dugu normalean. Proiektu askoren atzean, ordea, funtzio-egitura-programa-erabilgarritasun ikerketa sakon bat egoteaz gain, KOKAPEN, TAMAINA, ESKALA, TEXTURA, KOLORE bezalako kontzeptuen lanketa izugarria ere badago.... Arkitektura horietan somatzen da, normalean, proiektuarekiko sentipena eta afektua. 


 Oso kontuan hartzekoa da, bestetik, estetikaren akzio eremua ez dela formalismoan bukatzen, ez horixe. ZENTZUMENEI lotutako kontzeptua da, esperientzia bisuala izateaz gain, entzumen, usai, ukimen eta dastamenaz gozatu dezakegu arkitekturaz, ARKITEKTURA ESTETIKOAZ.


 Pragmatismoaren eta funtzionalismoaren indarra ukatu barik, baina eskolan bereganatutako zenbait kontzeptuen oroitzapenekin ere jarraitu nahiko nuke aurrera....


 Vitruvio, "Utilitas, firmitas, venustas..."
 Le Corbusier, "La arquitectura no es construir, sino emocionar..."
 .........






domingo, 7 de noviembre de 2010

IGERILEKUAK ETA GUNE PUBLIKOAK LAIDAN (ENTREGA)

A1 LAMINA (ENTREGA)


Lamina kalitate onean esteka honetan aurkitu dezakezue: http://www.megaupload.com/?d=U7YFXAYU

Gainontzeko informazioa gehitzea egoki iruditu zaigu, proiektuaren ulermena hobetuko delakoan.

Alde batetik, iluminazioaren inguruko zenbait azalpen grafiko txertatu ditugu, LED bidezko iluminazio horizontala proposatzen dugularik, gauean ere gune ludiko osoa erabilgarria izan dadin edozeinentzako. 

Bestetik, ordea, Muruetako astileruetan produzitu beharreko zenbait altzairuzko elementuen diseinua txertatu dugu (laminan ebaketan azaltzen diren elementuak soilik azaltzen dira diseinaturik). Altzairuzko kaiola edo egituraren bidez babestu eta sostengatuko lirateke programaren elementu orok.

Iluminazioa eta uraren berotze prozesua
MURUETAKO ASTILERUEk produzitu  beharreko diseinuak
LANEKO MAKETA eskala 1/750
LANEKO MAKETA eskala 1/100