"ciencia que trata de la belleza de la teoría fundamental y filosófica del arte". La palabra deriva de las voces griegas αἰσθητική (aisthetikê) «sensación, percepción», de αἴσθησις (aisthesis) «sensación, sensibilidad», e -ικά (ica) «relativo a».
Aspaldi honetan, gai baten inguruan nabil bueltaka eta bueltaka.... nola eman hasiera proiektu bati? ba al dago proiektuetan jarduteko modu unibertsalik? gure proiektuen emaitza aurretik eginiko analisi sakon baten ondorioz suertatu behar da? edo/eta proiektatze bidean hobe da zenbait informazio alde batera ustea?...
Egia esan ez ditut galdera horien erantzunak eta uste dut inoiz ez ditudala erantzungo...
Halan eta guztiz ere, eskolan, behin baino gehiagotan entzun ditut "estetika" delakoaren inguruko aipamenak eta diskuzioak ere bai. Posible da arkitektura ona egitea, proiektatze bidean zure sentimenduak barneratuz? ITXURISMO baten atzetik ibiltzea justifikagarria izan daiteke proiektu batean? ESTETIKA zenbaiteraino izan beharko luke indarra gure lanetan?
Galdera astunak diren bezalaxe, ideia eta iritzi ugari daude honen inguruan nahi eta nahi ez. Halere, gaur egunean badirudi arkitekturaren munduan hitz "tabu"-a dela ESTETIKA, baina, aldi berean gutxitan uzten dugu alde batera ezaugarri hura.
Nire aburuz, galdu ezineko ezaugarria da estetika. Honen lanketak arkitektura ona ere dakarrela uste dut, eta horretan sinistu nahi dut (beti ere funtzioa, programa, eraikuntza... bezakalo faktore ukaezinak zainduz noski).
FORMALISMOAri atxikitzen dizkiogu askotan ezaugarri negatiboak: azaleko arkitektura baten inguruan aritzen garela esaten dugu normalean. Proiektu askoren atzean, ordea, funtzio-egitura-programa-erabilgarritasun ikerketa sakon bat egoteaz gain, KOKAPEN, TAMAINA, ESKALA, TEXTURA, KOLORE bezalako kontzeptuen lanketa izugarria ere badago.... Arkitektura horietan somatzen da, normalean, proiektuarekiko sentipena eta afektua.
Oso kontuan hartzekoa da, bestetik, estetikaren akzio eremua ez dela formalismoan bukatzen, ez horixe. ZENTZUMENEI lotutako kontzeptua da, esperientzia bisuala izateaz gain, entzumen, usai, ukimen eta dastamenaz gozatu dezakegu arkitekturaz, ARKITEKTURA ESTETIKOAZ.
Pragmatismoaren eta funtzionalismoaren indarra ukatu barik, baina eskolan bereganatutako zenbait kontzeptuen oroitzapenekin ere jarraitu nahiko nuke aurrera....
Vitruvio, "Utilitas, firmitas, venustas..."
Le Corbusier, "La arquitectura no es construir, sino emocionar..."
.........
Egia da mendeetan zehar zenbait kontzeptu tinko mantendu izan direla.
ResponderEliminarProiektu bat gauzatzerako orduan, ordea, orainarte gure karreran ia kontuan hartu ez ditugun faktoreak dirudite nagusi (ekonomia, kontsumoa, esfortzua). Errealitate bati erantzuna ematen dioten kontzeptuak dira hoiek.
Zer gertatzen da auzo bat eraitsi eta bertako biztanleek eraikiko diren etxe berriak erosi ezin dituztenean?
Dorre bat eraiki nahi denean hau mantentzeko behar diren makinek ez al dute kontsumo enegetiko handiegia?
Beharrezkoa al da garraiobideen zirkulazioa azkartzea?
Proiektu bat pentsatzean askotan munduan bizi garela ahazten zaidala iruditzen zait.
Funtzionalitateak, sendotasunak eta edertasunak behar eta muga batzuk dituen gizarteari eman behar diote erantzuna.
Arkitekturak fisikotasun bati erantzuten badio, forma eta estetika bat izango du, eta azken emaitza horren gaineko gogoeta beharra ukaezina da(arkitekturaren papera ideia-estrategia izan daitekeela ere agerian utziz bestalde, baina hau beste diskusio bat da.
ResponderEliminarBaina arkitektura irudi-edonistaren menpe dago gaur egunean, beste bizitza esparruetan gertatu den bezala; arkitekturak publizitate-kanpaina dirudi> kontua ez da irudiaren garrantzia edo garrantzi ezaz jardutea, baizik eta arkitektura beraren genesia eta azken helburua zertan den definitzea. Arkitekturak bizitza-eredu berriak proposatzeko potentziala du, eta hau ere, gure ingurunea edertzeko bidea da. Baina egungo tendentziak ikusita, arkitektura nola erabiltzen dugunaren gaineko autokritika eta autokontzientziari deia egitea beharrezkoa iruditzen zait. Idurreren ildotik, "gure arkitektura ederraren" ingurumen eta gizarte ondorioetan harreta jartzea erreklamatu beharrean gaude...
ikusten da gai honen inguruan badagoela oraindik ere zer esaterik... argi dago gai sakona dela honakoa. Orokorrean bai idurrek esandakoa, baita ulak aipatutakoa ere aurretik idatzitako parrafadan bertan txertatu daiteke inongo kontraesanik sortu gabe, edo horrela ikusten dut nik behintzat...
ResponderEliminarAlde batetik, errealitatearen presentzia ukaezina da, faktore garrantzitsuak azaleratzen dira proiektu errealetan, gaur egunean, karreran somatzen ez direnak (batez ere alde ekonomiko eta legala).
Bestetik, argi dago arkitektura irudi deigarrien menpe dagoela gaur egun, gure proiektuen alde estetikoa ere zikintzen dutena askotan... tresna horren abusoak azken emaitza formalaren inguruko gogoeta horren beharra ere suntsitzen duelarik....
MILESKER ERANTZUNENGATIK!!