jueves, 12 de enero de 2012

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) part IV

Bostgarren mailako lehendabiziko lauhilekoa bukaturik, Baionan (Frantzian), "Arsenalean" buruturiko interbentsioaren erdia aurkezteko moduan ikusten dugu (Proiektu bukatu gisa aurkezten dugula ere gehiegi esatea baita, noski).


Interbentsioaren dimentsioak aintzat hartuz, logikoa da atalka gauzatu beharreko proiektuaz ari garela. Ordenazioaren funtzean, hiruna gai nagusiren sakontzea burutuko da urtean zehar: eremu publikoa, etxebizitza/erresidentzia eta azkenik funtzio dozentea edo unibertsitateari dagokiona.


Gai honi buruzko aurreko sarreretan Ubay eta biok garaturiko proposamenean oinarritzen gara. Hiru izan dira, hain zuzen, blog honen bidez aurkeztutako "aurre-sarrerak":


http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/10/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Urria) Bertan, hasierako pausoak daude ikusgai (proiektuaren "genesia" edo hasiera, alegia).
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/11/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Azaroa) Eremu publikoaren ordenazioan oinarrituriko sarrera da honakoa, non oinezkoari Baiona hiran behar duen protagonismoa berrezkuratzen saiatzen garen.
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/12/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuak-iv.html (2011 Abendua) Lan taldean buruturiko azken entrega da honakoa, non eremu publikoaren sakontze txiki bat burutzen saiatu garen.
1.Garaturiko eraikin atala (koloreztatua)


2.erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba egunez
3.erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba gabez


Bizi izanari ("habitar") dagokion atala garatzea da, beraz, bigarrengo gaia eta sarrera honetan aurkezten duguna. Erabilera erresidentziala beregain hartzen duen eraikuntzaren dimentsioak kontuan hartuz, lankide bakoitzak eraikinaren "erdia" garatu du. Ubay-ren beharra erresidentzia baten ezaugarrien aztertze lanean eta proposamen baten gauzatzean datza. Nire aportazioa, ostera, etxebizitzaren ildotik hartzen du bere bidea (ikus.1.irudia). Helburua, beraz, osotasun bat osatzen duen eraikin bakarra proiektatzea izan da (ikus.2.,3.irudiak).


Proiektuak bukatzen ez direla gauza ziurra da, noizbait, dena den, proiektuari amaiera eman beharra daukagu. Lauhileko osoan garatutako proposamen batean aldaketak jaso dira, noski, hori dela eta, nire atalari dagokionez behintzat, proiektuan gauzatutako aldaketak aipatuz hasiko gara. Proiektu memoriaren arabera:
4.hartutako erabakien justifikazioa
 (beltzez margoztutako ebaketa planoa a-a´)
5.proiektu malgua da, bizitza modulo anitzen bateratzea bahimentzen delarik



"Palletier kaleari eta eremu publikoaren proposamenean proiektatutako espazio publiko nagusiari erantzuna ematea da eraikuntzaren atal honi dagokion betebeharra.


Orientazio ezegokia izan da, bestalde, proiektuaren diseinuaren baldintza erabakigarria. Aurreko planteamenduan aurkeztutakoa habiapuntutzat hartuz, irudietan (ikus.4.irudia) antzeman daitezkeen aldaketa nabarmenak dira aipatzekoak:


1.-HASIERAKO PROPOSAMENA: hasiera batean, proiektuaren antolamenduak bina etxebizitza ilara eta komunikazio zabal baten proposamena aurkezten zen. Komunikazio bertikalaren dimentsioak argiztapenaren araberakoak ziren. Emaitza: eremu zabalegia etxebizitza programa hartzen duen eraikuntzari eskeinia, alegia.


2.-ETXEBIZITZA ETA KOMUNIKAZIO BERTIKALAREN ARTEKO ALDAKETA: aldaketa txiki honen bidez, etxebizitzaren ehuneko handi bati argia eta berotasuna bermatzeko aukera dago. Bide batez, komunikazio bertikala ipar orientazioa hartuko luke, 3D-ko itxitura berezi zamarra eskainiz "Palletier" kalean. Modu honetan etxebizitza berrien eta historiak utzitako eremu erresidentzialaren arteko distantziaren kontrola mantentzen da, pribatutasun maila egokia ere erdietsiz.


3-EKI/MENDE ORIENTAZIOA: "orrazi" baten antza hartuz, etxebizitza bolumenek eki/mende orientazioa hartuko lukete, etxebizitzen %100-ari argitasuna eta pribatutasuna bermatuz. Modu honetan, patioan oinarritutako tipologiari uko egiten zaio, kalearekiko kontaktua bermatuz une oro.


4.-ONDORIOA: ondorio gisa, etxebizitza batek beharko lukeen kalitate minimoak bermatzen dira etxebizitza guztietan, baita aukera anitzeko ordenazioa suposatuz ere (ikus.5.irudia). Aukeraz beteriko ordenazioa hain zuzen ere."
6.komunikazioari eta programari dagokion azalpen irudia 
7.Luzetarako eta zeharkako ebaketa eskematikoak (eremu publikoa barne)

Eraikuntzaren estalkiak eremu publikoaren jarraitasuna bahimentzen du (ikus.6.,7.irudiak), hasierako irudietan bezela. Hala ere, pribatutasun maila baten beharrean aurkitzen zen eraikin atal hau, etxebizitza eta erresidentziaren arteko ezberdintasun nabarmena bertan somatu daitekeela esan dezakegu beraz: pribatutasun maila ezberdinak eskatzen dituzten programak ditugu, alegia. Hori dela eta, estalkiaren ehuneko handi baten pribatutasuna proposatzen da. Bertan, eraikinaren gastu energetikoen murriztea bilatzen da bide batez, eguzki panel eta panel termikoen bidez besteak beste.



8.Ipar itxitura, "Palletier" kalea

9.Hego altxaera


"HEGO ETA IPAR ITXITURAK: aize antzeman daitekeenez (ikus. 8. eta 9. irudiak), hego eta ipar itxituren arteko desberdintasuna nabarmena da, etxebizitzei dagokion itxituran eskala domestiko baten irakurketa gauzatu daiteke, etxe moduloen dimentsioetara egokitua, alegia. Bestalde, "Palletier" kaleari erantzuten dion itxituraren estetikak eskala "industrialago" bati dagokio, komunikazio eta eraikuntza osoaren egiturak eskeinitakoa, KALE BERTIKAL BATEN INTERPRETAZIOA balitz".
10.Etxebizitzei dagokion atala, egitura eskema eta eraikinaren ikuspegi aereoa
11.luzetarako ebaketaren atala (xehetasuna)
12.zeharkako ebaketa eta oin tipoa (xehetasuna)


13.zeharkako ebaketa (perspektiba xehetua)

14. oin tipoa (perspektiba xehetua)
Eraikuntzaren xehetasunei dagokionez, (ikus. 10.,11.,12.,13.,14. irudiak) egitura portikatuz sostengatuko eraikuntzaz ari garela ikusiko dugu. Izan ere sekzio handiko altzeiru ijetzizko perfil hauek eraikin osoaren oinarri dira (ikus.10. irudia). Lehen mailako egitura honi esker, bestetik, erresidentzia moduloarekin bat egiten duen estetika bateratua bilatzen da.

Gainontzeko irudietan antzeman dezakezuenez, etxebizitza "moduloak" egitura honetatik esekita mantentzen dira soto oinean ikusi dezakegun "kale estalia" guztiz askatuz (ikus.7. irudiko luzetarako ebaketa). Xehetasunetan aize igerri daitezke UPN eta IPN moduko altzeiru ijetzizko perfil ZULATUEZ eraikitako solairuak. Hauek izango dira, hain zuzen ere, etxebizitza bakoitzaren egitura eta instalazio bidea (ikus.11., 12. irudiak).

15. komunikazio bertikala 

16. kale estalia (udazkena)

17. kale estalia (negua)

18. bizitza tipo baten berne ikuspegia (bikote bat + bina seme alaba)
Aurretik aipaturiko erabakien bateratzeak azken irudietan dute beren emaitza. Modu honetan, lauhilekoaren lehendabiziko atalari bukaera emango diogu, eraikuntza honekin bat egiten duen unibertsitatearen garapenaren zain. 

Beste barik, Ubay-k eginiko lana ondoren aurkituko duzuen estekaren bidez aztertzeko aukera izango duzue. 


Milesker sarrera luze honen irakurtzaileei. 

lunes, 2 de enero de 2012

TXAKOLINA HILLS__ a fondo (EUROPEAN 11)

http://toki-arkitekturak.blogspot.com/2011/12/txakolina-hills-fondo.html
Hona emen aurreko sarreran azaldutako proiektuaren nondik norakoak azaltzen dituen sarrera TOKI bulegoaren partez. Espero dut gogoko izatea.


ordenazio eskemak (analisia)
biztanle moeta eta produktibitatearen arteko harremana

sábado, 17 de diciembre de 2011

Txakolina Hills_ Getaria

Pasa den udan, European 11 lehiaketan kolaboratzaile bezala, TOKI bulegoarekin batera, parte hartzeko aukera izan genuen. Experientzia berria ohiko taldekideekin bizi izan genuena.

Arkitekturaz haratago, soziologo, abokatu eta abarrekin lan egiteko aukera izan genuen, beren azterketa lanak interpretatuz eta proposamen sistemak planteatuz adituen lanen ondorioz sortuak, alegia. Lan egiteko metodologia berria izan zen guretzat, duda barik, arkitektoak gizartean duen zeregina eta aportatu dezakeenaz hausnartzeko aukera paregabea izan genuen.

Ahaztu ezineko jardunaldiak izan ziren lan honen inguruan igarotakoak.

Milesker aukeragatik.


Hurrengoko egunetan buruturiko proiektuaren inguruko informazio gehigarria aurkituko duzue TOKI-ren blog-ean zintzilikaturik. Esteka blog honetan ere izango duzue.




ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) part III

"ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ?"


Oraingo honetan eraikina EZ delakoari jarriko diogu harreta nagusia. Ubay eta biok banakako lanari ekin baino lehen, hots, etxebizitza arloari dagokion proiektuaren atalaren definitzearekin hasi aurretik, eremu publikoaren sakontze txikia burutu dugu.


Proiektu honi dagokion aurreko sarreran aurreratu genituen espazio libre eta publikoaren nondik norakoak. Horaingoan, proiektuan eginiko aldaketa txikiak eta infografia lanak aurkezten dizkizuegu, baita bideo txiki bat, binaka eginiko lanaren behin behineko emaitza aurkezten duena (amateur moduan, noski).


Proiektuaren ulermen egokirako lagunduko duelakoan...


Ordenazio oina (espazio publikoaren antolamendua)
eremu publikoaren erabilera posibleak

eremu publikoa (perspektiba egunez/gabez)

ikuspegi aereoa (gabez)

Soterraturiko igarobidea


miércoles, 30 de noviembre de 2011

PARENTESI TXIKI BAT, ARCHMEDIUM ETA RMS

Ohitura bilakatu da jada, klasetik kanpo lagun ditugun lankideekin lan  talde "txiki" bat bildu eta moeta honetako leihaketetara aurkeztea. Kasu honetan "repensar el frente marítimo de Cala Millu, Mallorca" abizena hartzen zuen ariketa burutu beharra zegoen.


Cala Millor, Mallorca irlaren ekialdean aurkitzen da. Bere izaera turistikoak, kultura honi dagokion enpresen nagusitasuna bultzatu du, hots, hotelez beteriko eremua dugu honakoa, udan zehar bizitza izugarria duena, baina, gainontzeko hilabeteetan zentzurik gabeko espazio izugarri handia osatzen duena (1,5km-ko luzeeradun frente maritimoa urtean 9 hilabetez erabiltzen ez dena).


Aurretik aipatutakoa aintzat hartuz sortzen da proiektu honetan mantentzen den oinarria. Izan ere, urteko garai gorenean turistak beharrezkoak dituen programa sorta neguan zentzu guztia galtzen dute: bidezkoa al da turisten masifikazioarengatik horren paisaia izugarria zigortua egona hainbeste urteren buruan? 


"Dilema" honi erantzuna bilatzeko asmotan jaio da proposamen EFIMERO ETA DINAMIKOA, ondoren azaltzen den justifikazio memoriarekin bat datorrena:



“PICK UP YOUR TOYS”

Cala Millor, Costa este de Mallorca, España.
No es nada nuevo afirmar que se trata de un paraje que en su día debió de ser impresionante pero que a consecuencia de la especulación inmobiliaria se ha visto castigado por una masificación constructiva que no parece cesar. A pesar de vernos sumergidos en una cultura basada en el consumismo y disfrute personal olvidando en muchos casos el propio respeto hacia nuestro entorno más próximo, existe a día de hoy la preocupación por ciertos grupos, colectivos, empresas que intentan aportar ideas con el fin de corregir errores del pasado.

Gracias al trabajo de Biel Horrach Estarellas se puede percibir una dirección a seguir en la recuperación de Cala Millor y lo que en su día fue: UN SISTEMA DUNAR.

La “recuperación” de este paisaje es una solución, a la par que un RETO: ¿Cómo hacer coexistir dos realidades en un mismo lugar? TURISMO y PAISAJE son dos conceptos que no parecen casar demasiado bien. La respuesta a dicha pregunta será la que solucione el proyecto.

Por un lado encontramos programa turístico, donde las necesidades urbanísticas (mobiliario urbano, puestos de socorro, sombra, ocio, piscinas, tabernas, baños, duchas…) únicamente cumplen su función en los meses de verano (un 25% del año). Además nos encontramos ante la intención de “recuperar” un paisaje que tiene como característica exclusiva el movimiento del mismo (Las dunas son sistemas dinámicos).

Es por todo lo mencionado que el proyecto debería de tener dos cualidades innegables: CARÁCTER EFÍMERO y DINÁMICO.

“PICK UP YOUR TOYS” recoge un concepto básico como la manera en la que un niño recogería sus “juguetes” (el programa turístico no deja de serlo al fin y al cabo) hasta la próxima vez en la que fueran requeridos. De esta manera la propuesta pretende ser un sistema constructivo simple, basado en la triangulación del espacio, que permita ser albergado en “recipientes”  durante la temporada baja y desplegados en temporada alta.

Los “recipientes” anteriormente mencionados no perderían su sentido existencial en verano, ya que constituirían un espacio agradable y fresco en el que poder cobijarse del sol.

Como conclusión, se podría decir que nos encontramos ante un sistema que permite dar tregua al paisaje dejando que se recupere de la masificación de turistas durante el resto del año, HACIENDO COEXISTIR TURISMO Y PAISAJE.



Uda nahiz neguaren arteko dikotomiari garrantzi izugarria eman zaio une oro, turismoari eskeinitako programa sorta elementu efimero bilakatuz.




Sistemaren eraikuntza papiroflexia ekintzarekin hartzen duen antzekotasuna nabaria da, izan ere, programaren diseinuan erabilitako tresna paregabia suertatu zaigu.
Beste barik, turismoa eta paisaiaren arteko harremanearen hausnarketa ariketa izan dela esan dezakegu. Paisaiarekiko eta bertako biztanleekiko errespetua aintzat hartzen duen proposamena da, alegia, PICK UP YOUR TOYS.

martes, 8 de noviembre de 2011

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (proiektuakVI. Baiona, Frantzia) part II

Pasa den aurrentregan, oinarrizko ordenazioaren lehendabiziko pausoak aipatu genituen. Bestetik, ERAIKINA IZAN NAHI EZ DUEN ERAIKINAZ aritu ginen.... espazio publikoaren parte den eraikuntza moeta baten inguruan aritu ginen...eta honako sarreran horren inguruan arituko gara derrigorrean: nola kudeatu eremu publikoa?


Lehendabiziko analisietan, (ikus. hurrengo irudia) ebaketak adierazitako esparru publiko ezberdinak antzeman daitezke. Modu progresiboan orube depresio edo/eta altzaerak sortzen dira, beti ere jarraitasun bat existitzen delarik.

eremu publikoaren analisia, ebaketak
Ebaketa aztertuz berehala  nabarmentzen da soterraturik aurkitzen den programaren azaleraren ehunekoaren zenbatekoa (gutxi gora behera %25-era ailegatzen dena aize). Konpromexu sakon bat sortzen da,hortaz, goi eremu publiko eta sotoan dugun programaren artean. Hori dela eta, argiztapen eta aireztapen egoki baten beharra lehen mailako premiatzat har dezakegu. Bitxia badirudi ere, bertatik sortuko dugu espazio publikoaren antolamendua.


Ondoren ikusi dezakezuen ebaketetan buruturiko diseinu bozetoak aurkitzen dira. Argi iturri baten bila, eremu urbanoak beharrezkoak dituen altzarien integrazioa bilatzea da erronka nagusia, luzernarioekin tartekatuz. Modu honetan, kalitatezko soto oina eskuratuko genuke. Emaitza: sotoan eta behe oinan suertatzen denaren islada da eremu publikoaren antolamendua. Nahi eta nahi ez, aktuazio eremuaren ampliazioa ematen da, St. André elizara ailegatzen dena, hain zuzen ere. 
eremu publikoaren analisia (hiri altzarien diseinua),

ordenazio oina

Pabimentazioari dagokionez, begetazio eta pabimentu gogorrak tartekatzen dira une oro. Harreta berezia eskeini zaio zoladuraren arteko aldaketa progresiboari, erabilitako gai bakoitzaren zergatia justifikaturik aurkitzen da: argi iturriak, alde erresidentzialetik eratorritako pabimentu historikoa, "la nive"-n presentzia, begetazioaren ezarpena, itzala... izan dira, besteak beste, erabilitako arrazoi nagusiak.

zoladura deskonposatua, perspektiba
eremu publikoaren maketa kontzeptuala (lan maketa)
Emaitza gisa, maila ezberdinen arteko harreman estua sortzen da, argi iturri nahiz irisgarritasunaren bila, eraikinaren forma eta ebaketan hartutako estrategiek esparruaren kalitatearen hobekuntza dakartzate. Ondoren azertu daitezkeen ebaketa nagusietan eremu publikoaren antolakuntza eta hartutako oinarrizko diseinu erabakiak hauteman daitezke.
ebaketak
ERAIKIN BARNEAN murgildurik, eremu publikoaren ampliazioa ematen da. Hori dela eta, ezinezkoa da, proiektu fase honetan, eraikuntzaren alde pribatu eta publikoak modu zehatzean adieraztea. Lan ugari falta bada ere, diseinu prozesuaren hasierako pausoak eman dira (aurrerantzean talde kide bakoitzak bere kabuz jarraituko duena). Atxikitutako irudiek argi uzten dute eraikinaren barne hartutako lehendabiziko erabaki estetiko eta funtzionalak.

programa antolaketa, perspektiba
egitura proposamena, perspektiba

sábado, 29 de octubre de 2011

ESTEKA: "THE BIG SHOW"

Ubay eta biok Baionan hartutako "ordenazio" estrategiak badauka BIG bulegoarekin zer ikusia, izan ere, proiektuaren funtzean bolumetria sinple eta ordenatu bati sorrarazitako deformazio justifikatuak ezkutatzen dira. Honek guztiak, estudio dinamarkarraren lananaren azterlana bultzatu du: nola egiten diote aurre hasiera batean sortutako bihurrikeri formalistei? arkitektura burutzeko modu aproposa al da? Hasiera batean hartutako erabaki sinpleek ez ote dute proiektuaren gainbeherakada sortzen proiektatze prozesua luzatzen den einean?...(ez da lehen aldia blog honetan gai honen inguruan idazten dudala...).


WEST 57 (Bjarke Ingels Group)


Zaila da galdera horiei erantzuna bilatzea. Dena den, proiektu honen esperientziaren bitartez hurbilduko gara metodologia honen kritika apropos batera (hala uste dut nik behintzat).


Bien birtartean, aipatzekoa da Bjarke Ingels-en zuzendaritzapean proiektatzen dena ez dela aize ahazten. Izan ere, bezeroengan hartzen duen jokabideak eta proiektuak saltzeko metodoak, arkitekto ugariren artean kritika eta zalantza sortu du.


Esteka honetan, VAUMM bulegoak beren blog-ean sartu berri duen "artikulua" aurkitu dezakezue (West 57 proiektua adibide gisa hartze delarik). Eztabaida mahai gainean dago:


http://vaumm.blogspot.com/2011/10/big-show.html


www.big.dk

W57 - West 57th Residential Building from BIG on Vimeo.

martes, 11 de octubre de 2011

D_21 SISTEM: UN JUEGO PARA SER HABITADO

Ez dugu ezer berririk esaten industrializazioa eta arkitektura esaldi berean bateratu daitezkeela aipatzen dugunean. Izan ere, aspaldiko asuntoaz ari gara, 60-ko hamarkadan indar berezia hartu zuen aurrerakada teknologikoek eskeintzen zituzten aukera amaigabeak ikusita. Garai hartatik eratorri ditugu (eta hartuko ditugu) industrializazioak eta estandarizazioak emandako kontzeptu ugari. Archigram izan zen, behar bada, arkitektura aldetik behintzat, bi kontzeptuen bateratzeak emandako emaitza posible ugariren igorlea. Modu  utopiko eta extremistan bazen ere, industrializazioak ekarri zitekeen bizimodu aldaketa planteatu zuten: superegiturak, mekanismoak, estandarizatutako elementuak....



Plug-in-City, Peter Cook, 1964



Ildo honetan sartuta, INSTITUTO EDUARDO TORROJA zientzia ikerketen eraikuntza institutoaren webgunean* murgilduta aurkitutako artikulotik eratorritako informazioa hurbiltzen dizuet. Bertan D21 ("Domino21) sistemaren berri ematen da, gaur egunean patentatutako eraikuntza sistema baten berri, alegia. 


D21 eraikuntza sistema malgu eta aurrefabrikatu bat da, XXI.mendeko etxebizitza industrializatuaren islada izan nahi duena. "Domino" hitzaren zergatia proiektuaren filosofiaren adierazgarri da. Izan ere, pieza mota bakarrarekin eta beraiek erabiltzeko arau sinple eta intuitibo baten bidez, jokalariak konbinazio amaigabeak sortzeko aukera dauka (Beti ere, aurreko erabakiak urrengokoa baldintzatuko duela kontuan hartuz, noski).


Honela, azpiegitura baten finkatzeak, bertan txertatuko diren elementuak posizio "arau" baten menpe uzten ditu, baina, elementuen arteko konbinazioak, jokalariaren menpe gelditzen dira (beharren menpe edo/eta kausalitatearen menpe).



Prototipoa 2004.urtean eraikia izan zen CONSTRUTEC´04 jardunaldietan eta 15 egunen buruan eta 5 etxebizitzetarako ekipamendu guztiak ezarri zituzten, erabiltzeko prest utzi zituzten, alegia (500 bat m2 ko forjatuak, zeinetatik %50-ak eremu kolektiboei eskeintzen ziren).





ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (proiektuakVI. Baiona, Frantzia)

Aurreko ariketan indarrez beteriko eremu publikoan jardun ginen Baiona hiriko sistema orokorren barrena, historiak utzitako arrastoak begibistakoak ziren eta eremuaren formak ere, zati handi batean behintzat, garai batean izandakoaren ondorio zen "Place du Réduit".

Oraingoan, harresietatik hurbil, hiri hegoaldean aurkitzen dugun eremu publiko indartsu batean murgildu beharra daukagu: azaleran indartsua, 2Ha-rekin, oinezkoen hiri sisteman eremurik handiena dela esan daitekelako eta kokapenean indartsua, Campus eta eremu erresidentzialaren arteko mugan aurkitzen delako. Programa ere kokapenaren islada dela esan dezakegu, Etxebizitza programa + Arkitektura eta paisaiagintza Unibertsitate programa.

Historian zehar eremuak pairatutako aldaketa bortitzen ondorio da espazio publikoa baita ere, GAUR EGUN  bere potentzialak dituena historian jazotako gertakarien emaitza gisa. (historiarekiko errespetua mantentzea beharrezkotzat hartzea ezinbestekoa dela jakinez aipatzen dugu honakoa). 


Hasierako bozetoak
Sarrera honetan, gaur egungo egoera aztertuz eta parametro edo input gisa Espazio publikoan sortu daitezkeen aukerak kontuan hartuz proposatutako aldaketen multzoa planteatzen da. Erabakiak modu intuitiboan barneratzen dira aurreko erabakiak guztiz errespetatuz. Honela, proiektua modu koherentean ebazten da, helburu nagusiei erantzuna emanez. 
Hona emen orain arte hartutako erabakien justifikazio sekuentzia:









Diseinu prozesuan...
Esan daiteke jarraitutako bidea eraikuntzaren desagertzea izan dela (behar bada sistema orokorren analisia izan delako habiapuntu nagusia), eremu publikoaren mesederako eta oinezkoei eskeinitako azalera erabilgarria ahalik eta modu optimoenean erabiliz. Eraikuntzek espazio publikoen izaera eraldatzen dute, aukera sorta izugarria sorraraziz.


Hauxe litzateke hurrengo urratsa, non espazio publikoaren tratamendu egokiak proiektuaren etorkizuna finkatuko duen.


ERAIKINA IZAN NAHI EZ DUEN ERAIKUNTZAN BARRENA...


TO BE CONTINUED...