sábado, 29 de octubre de 2011

ESTEKA: "THE BIG SHOW"

Ubay eta biok Baionan hartutako "ordenazio" estrategiak badauka BIG bulegoarekin zer ikusia, izan ere, proiektuaren funtzean bolumetria sinple eta ordenatu bati sorrarazitako deformazio justifikatuak ezkutatzen dira. Honek guztiak, estudio dinamarkarraren lananaren azterlana bultzatu du: nola egiten diote aurre hasiera batean sortutako bihurrikeri formalistei? arkitektura burutzeko modu aproposa al da? Hasiera batean hartutako erabaki sinpleek ez ote dute proiektuaren gainbeherakada sortzen proiektatze prozesua luzatzen den einean?...(ez da lehen aldia blog honetan gai honen inguruan idazten dudala...).


WEST 57 (Bjarke Ingels Group)


Zaila da galdera horiei erantzuna bilatzea. Dena den, proiektu honen esperientziaren bitartez hurbilduko gara metodologia honen kritika apropos batera (hala uste dut nik behintzat).


Bien birtartean, aipatzekoa da Bjarke Ingels-en zuzendaritzapean proiektatzen dena ez dela aize ahazten. Izan ere, bezeroengan hartzen duen jokabideak eta proiektuak saltzeko metodoak, arkitekto ugariren artean kritika eta zalantza sortu du.


Esteka honetan, VAUMM bulegoak beren blog-ean sartu berri duen "artikulua" aurkitu dezakezue (West 57 proiektua adibide gisa hartze delarik). Eztabaida mahai gainean dago:


http://vaumm.blogspot.com/2011/10/big-show.html


www.big.dk

W57 - West 57th Residential Building from BIG on Vimeo.

1 comentario:

  1. Arkitektura inmediato eta formalistak badakar funtsean zer esan ugari; ideia "potente", natural (?), fresko baten inplantazioak inguruaren ahaztutzea dakar beregan, eta honek nire iritzian arkitektura ororen ezinbestekoa den ingururako amoldazioa ukatzen du hasiera batean [integrazio hitza ekidinez beti ere. honek beste eztabaida ugari dakartza beregan]. Interesgarria litzateke plasmatzen dituzuen ideiak nora zaramatzaten ikustea, hasierako ideia fresko hura ea zer mota ur putzua bihurtzen den. Gustauko litzaidake zeuen autoanalisi, autokritika horren prozesua ezagutzea; baina dena dela, herramienta inmediato hauek arkitektoaren ezagutza eta trebezia nabarian uzten dituzte, bai onerako baita txarrerako ere. Animo ba!

    *Saiatuko naiz jarraitzen idazten dituzunak, eztaibadak beti izan ohi dira aberatsak eta. Honekin Vaummen link horrek ez du funtzionatzen

    ResponderEliminar