Interbentsioaren dimentsioak aintzat hartuz, logikoa da atalka gauzatu beharreko proiektuaz ari garela. Ordenazioaren funtzean, hiruna gai nagusiren sakontzea burutuko da urtean zehar: eremu publikoa, etxebizitza/erresidentzia eta azkenik funtzio dozentea edo unibertsitateari dagokiona.
Gai honi buruzko aurreko sarreretan Ubay eta biok garaturiko proposamenean oinarritzen gara. Hiru izan dira, hain zuzen, blog honen bidez aurkeztutako "aurre-sarrerak":
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/10/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Urria) Bertan, hasierako pausoak daude ikusgai (proiektuaren "genesia" edo hasiera, alegia).
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/11/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Azaroa) Eremu publikoaren ordenazioan oinarrituriko sarrera da honakoa, non oinezkoari Baiona hiran behar duen protagonismoa berrezkuratzen saiatzen garen.
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/12/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuak-iv.html (2011 Abendua) Lan taldean buruturiko azken entrega da honakoa, non eremu publikoaren sakontze txiki bat burutzen saiatu garen.
1.Garaturiko eraikin atala (koloreztatua) |
2.erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba egunez |
3.erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba gabez |
Bizi izanari ("habitar") dagokion atala garatzea da, beraz, bigarrengo gaia eta sarrera honetan aurkezten duguna. Erabilera erresidentziala beregain hartzen duen eraikuntzaren dimentsioak kontuan hartuz, lankide bakoitzak eraikinaren "erdia" garatu du. Ubay-ren beharra erresidentzia baten ezaugarrien aztertze lanean eta proposamen baten gauzatzean datza. Nire aportazioa, ostera, etxebizitzaren ildotik hartzen du bere bidea (ikus.1.irudia). Helburua, beraz, osotasun bat osatzen duen eraikin bakarra proiektatzea izan da (ikus.2.,3.irudiak).
Proiektuak bukatzen ez direla gauza ziurra da, noizbait, dena den, proiektuari amaiera eman beharra daukagu. Lauhileko osoan garatutako proposamen batean aldaketak jaso dira, noski, hori dela eta, nire atalari dagokionez behintzat, proiektuan gauzatutako aldaketak aipatuz hasiko gara. Proiektu memoriaren arabera:
4.hartutako erabakien justifikazioa (beltzez margoztutako ebaketa planoa a-a´) |
5.proiektu malgua da, bizitza modulo anitzen bateratzea bahimentzen delarik |
"Palletier kaleari eta eremu publikoaren proposamenean proiektatutako espazio publiko nagusiari erantzuna ematea da eraikuntzaren atal honi dagokion betebeharra.
Orientazio ezegokia izan da, bestalde, proiektuaren diseinuaren baldintza erabakigarria. Aurreko planteamenduan aurkeztutakoa habiapuntutzat hartuz, irudietan (ikus.4.irudia) antzeman daitezkeen aldaketa nabarmenak dira aipatzekoak:
1.-HASIERAKO PROPOSAMENA: hasiera batean, proiektuaren antolamenduak bina etxebizitza ilara eta komunikazio zabal baten proposamena aurkezten zen. Komunikazio bertikalaren dimentsioak argiztapenaren araberakoak ziren. Emaitza: eremu zabalegia etxebizitza programa hartzen duen eraikuntzari eskeinia, alegia.
2.-ETXEBIZITZA ETA KOMUNIKAZIO BERTIKALAREN ARTEKO ALDAKETA: aldaketa txiki honen bidez, etxebizitzaren ehuneko handi bati argia eta berotasuna bermatzeko aukera dago. Bide batez, komunikazio bertikala ipar orientazioa hartuko luke, 3D-ko itxitura berezi zamarra eskainiz "Palletier" kalean. Modu honetan etxebizitza berrien eta historiak utzitako eremu erresidentzialaren arteko distantziaren kontrola mantentzen da, pribatutasun maila egokia ere erdietsiz.
3-EKI/MENDE ORIENTAZIOA: "orrazi" baten antza hartuz, etxebizitza bolumenek eki/mende orientazioa hartuko lukete, etxebizitzen %100-ari argitasuna eta pribatutasuna bermatuz. Modu honetan, patioan oinarritutako tipologiari uko egiten zaio, kalearekiko kontaktua bermatuz une oro.
4.-ONDORIOA: ondorio gisa, etxebizitza batek beharko lukeen kalitate minimoak bermatzen dira etxebizitza guztietan, baita aukera anitzeko ordenazioa suposatuz ere (ikus.5.irudia). Aukeraz beteriko ordenazioa hain zuzen ere."
6.komunikazioari eta programari dagokion azalpen irudia |
7.Luzetarako eta zeharkako ebaketa eskematikoak (eremu publikoa barne) |
Eraikuntzaren estalkiak eremu publikoaren jarraitasuna bahimentzen du (ikus.6.,7.irudiak), hasierako irudietan bezela. Hala ere, pribatutasun maila baten beharrean aurkitzen zen eraikin atal hau, etxebizitza eta erresidentziaren arteko ezberdintasun nabarmena bertan somatu daitekeela esan dezakegu beraz: pribatutasun maila ezberdinak eskatzen dituzten programak ditugu, alegia. Hori dela eta, estalkiaren ehuneko handi baten pribatutasuna proposatzen da. Bertan, eraikinaren gastu energetikoen murriztea bilatzen da bide batez, eguzki panel eta panel termikoen bidez besteak beste.
8.Ipar itxitura, "Palletier" kalea |
9.Hego altxaera |
"HEGO ETA IPAR ITXITURAK: aize antzeman daitekeenez (ikus. 8. eta 9. irudiak), hego eta ipar itxituren arteko desberdintasuna nabarmena da, etxebizitzei dagokion itxituran eskala domestiko baten irakurketa gauzatu daiteke, etxe moduloen dimentsioetara egokitua, alegia. Bestalde, "Palletier" kaleari erantzuten dion itxituraren estetikak eskala "industrialago" bati dagokio, komunikazio eta eraikuntza osoaren egiturak eskeinitakoa, KALE BERTIKAL BATEN INTERPRETAZIOA balitz".
10.Etxebizitzei dagokion atala, egitura eskema eta eraikinaren ikuspegi aereoa |
11.luzetarako ebaketaren atala (xehetasuna) |
12.zeharkako ebaketa eta oin tipoa (xehetasuna) |
13.zeharkako ebaketa (perspektiba xehetua) |
14. oin tipoa (perspektiba xehetua) |
Gainontzeko irudietan antzeman dezakezuenez, etxebizitza "moduloak" egitura honetatik esekita mantentzen dira soto oinean ikusi dezakegun "kale estalia" guztiz askatuz (ikus.7. irudiko luzetarako ebaketa). Xehetasunetan aize igerri daitezke UPN eta IPN moduko altzeiru ijetzizko perfil ZULATUEZ eraikitako solairuak. Hauek izango dira, hain zuzen ere, etxebizitza bakoitzaren egitura eta instalazio bidea (ikus.11., 12. irudiak).
15. komunikazio bertikala |
16. kale estalia (udazkena) |
17. kale estalia (negua) |
18. bizitza tipo baten berne ikuspegia (bikote bat + bina seme alaba) |
Beste barik, Ubay-k eginiko lana ondoren aurkituko duzuen estekaren bidez aztertzeko aukera izango duzue.
Milesker sarrera luze honen irakurtzaileei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario