sábado, 21 de enero de 2012

"A VISTA DE PÁJARO"

Urtean zehar blog honen erabilera burututako proiektuetan datza gehien bat. Batik bat "proiektuak" ikasgaian Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eginiko lanen inguruko sarrerak dira nagusi.


Dena den, kasu batzuetan aurkezteko moduko ariketak burutzen ditugu bestelako ikasgaietan. Pena da bat da, nire aburuz behintzat, eginiko zenbait ariketen patua zenbaki edo kualifikazio batean gelditzea. 
Ildo honetan, ortaz, proiektu txiki baten aurkezpena ekartzen dizuet, konpartitzearren.

"Eraikuntza II" ikasgaian (4.mailan) burututako proiektu txiki bat da sarrera honetan aurkeztuko dudana. Programa aldetik, nahiko bitxia eta aberazgarria zen proiektua, egoera berriei aurre egiteko aproposa. Malda ugariko euskal mendi magalean, zuhaitz koniferoz beteriko eremu hipotetiko batean, HEGAZTI BEHATOKI + ETXEBIZITZA baten proiektuarekin aurrera egin beharra geneukan (Ubay eta biok). 

Baldintzak bortitzak ziren: 5 x 5 bat metroko okupazioa eta 20 metroko altuera maximodun bolumena eraiki beharra zegoen (zuhaitzen kota maximoa gailenduz).

Jada ohikoa denez taldeka egiten ditugun proiektuetan, proiektatze prozesuan hartutako erabaki nagusiak irudikaturik utzi ditugu hurrengo irudietan.

Proiektu memoriaren arabera:

"1.-Hiri egoera, non atonduren aginduz, ordena eta tankera honako proiektua burutzea nahi eta nahi ezkoa litzateke.
2.-Proposatutako eremua: bizkaiko mendi inguruan kokatutako partzela estua.
3.-Altuera irabaztea da lehendabiziko erabakia, inguruko zuhaitzen errespetua mantenduz, baina, behatokiaren kokapena zuhaitz kotatik gailenduz.
4.-Baso inguruan, non atonduren irisgarritasun arazoak suertatzen diren, naturak eskeinitako baliabideen ustiatze maximoari ekingo diogu, hots, gure atondura lerroa goialdetik igaroko da honako kasuan: eguzki indarra (energia elektrikoa erdietsiz) eta euri urak (premiazko beharrak asetzeko).
5.-Hiri eremuetan ohikoa den ponpaketa sistemaren beharrik ez daukagu, grabitatez lortuko baitugu uraren erabilerarako presio nahikoa.
6.-Bolumetriaren optimizazioa garrantzizkotzat hartzen da. Bizigarria den bolumena, erosotasuna mantentzen den ehinean behintzat, murriztuz gero, energia aurrezpen aipagarria sortuko da berez.
7.-Komunikazio nukleoen ezartzea, batik bat, harrera naturalari erantzuten diona.
8.-Irisgarritasuna erraztuko duen azken modifikazioa, eraikinaren itxitura berezia ere bermatuko duena."
Emaitza perspektiba (zura eta altzeiruan)

Ikasgaian zehar proiektuaren eraikuntza prozesuari eta xehetasun ebazpenei jarri genion harreta nagusia, kutsu "eraikigarria" sortuz behatokiari. Bi eraikitze prozesu moeta sakondu ziren: Zurezko eta altzeiruzko eraikuntza.
Ondorengo irudietan eraikinaren zenbait plano aurkezten dira, non, eraikinaren ebazpena aurretik aipaturiko bi gaien arabera burutu den.

zeharkako ebaketa (Zurezko eraikuntza)
zeharkako ebaketa (Altzeiruzko eraikuntza)

ezkerretik eskumara (Sukaldea, bainugela/biltegia, logela eta behatokia)
Oin xehetuak (zura)
ezkerretik eskumara (Sukaldea, bainugela/biltegia, logela eta behatokia)
Oin xehetuak (altzeirua)
ezkerretik eskumara (itxitura xehet., itxitura izkina xehet. eta eskailera xehet.)
zura

ezkerretik eskumara (itxitura xehet., itxitura izkina xehet. eta eskailera xehet.)
altzeirua

Eraikuntza prozesua altzairuan
Orokorrean, ariketa polita pasa den urtean burututakoa, eraikuntza ezagutzaz gain, egoera bitxiei aurre egiteko aukera ere eskeini ziguna.


Proiektuaren egileak: Ubay Calle eta Julen Quevedo
Ikasgaia: Eraikuntza II (4.maila)D.A.G.E.T.
Urtea: 2010-2011 ikasturtea



No hay comentarios:

Publicar un comentario