Arkitekturaren munduan industrializazioaren bidez eman zen azken hamarkadetan ezagutzen dugun "teknologia" iraultzarik garrantzitsuena. Altzairu, hormigoi, nahiz bestelako eraikuntza gai berrien sorkuntza eta eraikitze prozesuan sortutako bide industrializatu berriek (aurrefabrikazioa, elementu industrializatuen ezartzea...) arkitektura ulertu eta ezartzeko modu iraultzailea ekarri zituzten XX.mende hasieran. (Denok ezagutzen ditugun arkitekto eta "maestroak" dira aipatzekoak garai honetan: Walter Gropius, Frank Lloyd Wright, Mies van der Rohe edo Le Corbusier besteak beste).
Ildo honetan sortu zen garaikideak ziren "cubismo", "expresionismo", "neoplasticismo", "futurismo" eta abarrekin batera gaur egun "MUGIMEDU MODERNO"-tzat ezagutzen dugun arkitektura estiloa.
Eskolan mugimendu iraultzaile positibotzat hartu izan dugun estiloa da, arkitekturaren ate berrien zabalkuntza suposatu zuena eta aukeraz beteriko mugimendu baten giltzak eskaini zizkiguna. Dena den, gizartearen onezpena ez zen lortu kasu askotan. Le Corbusier-ek proposatutako zenbait hiri proiektuetan, esaterako, modu industrializatuan eraikitako blokeak ezartzen ziren modu monotonoan (Ville Rediuse...) oniritzietaz gain, kritika sakonak ere jasan zituena. Gainera, ekonomikoki merkeak ematen zuten proiektuen burutzeak akabaera eta baldintza urriko eraikuntzen sorrera suposatu zuen kasu askotan.
Gauzak horrela, arkitekturaren historia aurrera egin zuen betikolez, hots, aurreko estilo edo tendentzia ukatuz, eta aurkako bidea hartuz: Arkitektura postmodernoa sortuz 60-70. hamarkada bitartean.
Halan eta guztiz ere, arkitektura modernoaren eboluzioa bere aldetik jarraitu zuela esan genezake. Azken aspaldian gelditzeko asmorik ez zuen aurrerapen teknologiko ukaezinaren goraipatze mugimendua ere sortu zen zenbait arkitektoen partetik: HIGH TECH estiloa hain zuzen ere.
Richard Rogers/Renzo Piano George Pompidou zentroa Paris, Frantzia 1977 |
Gaur egun euren aktibitatea mantentzen duten zenbait arkitekto "izarren" hastapenak kontextu historiko honetan eman ziren: Richard Rogers, Renzo Piano, Norman Foster...besteak beste.
90.hamarkada bukaeratik gaur egunera, ordea, gizartearen arazo "berriei" aurre egiteko, arkitekturaren alde teknologikoaren erabilera eraikitze prozesu sostengarri batera bideratu izan da, ECO-TECH izena hartuko lukeen mugimendu ramifikatu berri bati jaiotza emanez (askotan marketing estrategi gisa ere erabilia izan dena. Denok dakigu gaur egunean ECO hitza erabiltzeak zenbateraino konprometitzen zaituen).
Norman Foster (FOSTER ft PARTNERS) Alemaniar Parlamentuaren kupula Berlin, Alemania 1992-1999 |
Halere, bilakaera guzti honen emaitza, estetika eta egite modu berri batean datza. kontzeptu baten "garbitasuna" edo "purutasuna" apurtzen duelako, normalean, instalazio eta egitura elementu tektonikoak bigarren maila batean uzten dira: arkitektura gezurti bilakatuz askoren uztetan; bere sostengu eta izatearen funtza ezkutatuz beste batzuetan...
Ikuspuntu honetatik begiratuta, nire iritziz behitzat, High tech-aren ekarpenak onuragarriak izan dira zati handi batean. Hasiera batean harrokeria hutsa zena arkitekturaren alde tektonikoaz gozatzeko aukera bilakatu da, gaur egunera arte ere ailegatu izan dena orain dela 45 bat urte sortu zuten arkitektoen partetik.
Renzo Piano (rpbw) Isabella Stewart Gardner museoaren anpliazioa Boston, U.S.A. 2005-2012 |
informazio iturriak:
http://www.rpbw.com/ / http://www.fosterandpartners.com/ / http://www.rsh-p.com/rshp_home / (arkitektoen webgune originalak)
http://www.plataformaarquitectura.cl/2012/01/19/hoy-se-inaugura-la-ampliacion-del-museo-isabella-stewart-gardner-de-renzo-piano/ (plataforma arquitectura webguneko publikazioa)
"The Industrial Style and Source Book for The Home" 1978 Joan Kron y Suzanne Slesin
No hay comentarios:
Publicar un comentario