jueves, 28 de octubre de 2010

"ASUNTO DE CONTRASTES"

  Esan ohi da gure proiektuen funtzean gure bizitzan, gogoan, memorian,... gelditzen denaren isla argi adierazten dela. Orain dela pare bat hile Anish Kapoor-en erakusketa bikaina ikusteko aukera izan nuen. Bertako obretan antzemandakoa nolabait burmuinean gelditu zela pentsatzea gustoko dut, gerora zerbaitetarako baliogarria izango litzatekeen informazio bat izango balitz. 

  Anish Kapoor-en lana anitza bada ere, badago bere obretan errepikatzen diren zenbait ezaugarri, berehala igerri daitezkeenak alegia: KONTRASTEA da lan hauen guztien funtza eta arima. Geometria simple eta interbentzio garbi baten ondorioz lortutako kontrastea. 


 Laidako paisaia aztertzerakoan, bertako materialez jabetzean, berehala ohartu ginen kontzeptu hau bereganatu eta erabiltzeko aukera pizten zela. Izan ere, kontraste hori da gure proiektuaren bihotzean aurkitzen dena eta honen indarra ere areagotzen duena (geometria konplexuetatik aldenduz), harri natural ziklopeoaren indarra eta tonalitate ilunak programaren garbitasun eta argiarekin kontrajartzea, alegia. 

 Horrek, noski, elementu  bakoitzaren eraikuntza eta diseinuan berehala sartzea eskatzen du nahi eta nahi ez. 
Esan daiteke aurreko sarreran aurkeztutako antolakuntza orokorretik eskala txikira pasatzea beharrezkoa izan dela proiektuarekin aurrera jarraitzeko. 

Elementu bakoitzaren diseinu eta banaketa
Bozetoak, irudiak...
Elementuen egiturak berebiziko garrantzia hartzen du. Gure proposamena: Muruetako Astilleroetan bertan diseinuaren fabrikazioa egin eta eremuan aurrefabrikatutako piezak txertatzean datza.

domingo, 24 de octubre de 2010

PLOTJDSBIGSHLL&T


8H - The 8-House from BIG on Vimeo.


 Gogoan izango duzue horain dela pare bat urte, PROIEKTUAK I ikasgaian entrega egun "lasai" horietako batean ikusitako bideoa. Une horretan ezagutu nuen gerora interes handia pixtuko zidan arkitektura bulegoa: BIG. Ez hori bakarrik, Dinamarkako arkitekturaren berri ere izan nuen. Zaila da bulego honen (BIG) edo/eta JDS (Julien de Smelt), SHL ( Schmidt Hammer Lassen), L&T (Lundgaart & Trangberg)... lana ez ezagutzea. 


 BIG-en estudioan arkitekturen inguruko pentsamolde berezia dirau: betidanik existitu egin da arkitekturaren munduan pentsamolde bikoitza, bata guztiz teorikoa, utopikoa eta orokorrean gauza ezina, bestea, ordea, pragmatikoa, aspergarria, ekonomikoa eta arkitekturaren munduari eboluzioa ostopatzen diona. Beren ustez behintzat, gauzatzen duten arkitektura bi mundu horien arteko orekan aurkitzen da ("PRACMATIC UTOPIAN")


Dena den, zaila da utopiarantz doazela ez antzematea. Izan ere, gaur egunerarte 300 proiektu inguru burutu dituzten arren, 9 bat soilik eraiki dira. Behar bada, bezero talde mugatu batentzat lan egiten dutelako izango da aurretik aipatutakoaren zergatia, non 100 arkitektotik gorako estudioan proiektu apalak egiteko interesik ere ez da pizten (ironiaz ari naiz) eta, arrunta denez, eskala handiko eraikuntzetan hamaika oztopo aurkitzen dituzu bidean.


 Halan eta guztiz ere, estudio honekiko estima eta oniritzia ez dut galtzen. "Gustoko duten hori egiten" jarraitzen dute nahiz eta eraikitakoarengatik ekonomikoki mantentzerik ez izan (edo zaila ikusten dut nik behintzat, 100 pertsonatik gorako estudio baten mantenimendua 9 proiektu eskasekin egitea). Dena den, erreza da gisa honetako bulegoen aportazioa ikustea, nire ustez behintzat, argi dago proiektu eta arkitektura burutzeko modu hauen atzean etorkizunerako bide posibleak aurkitu daitezkeela. 


 Beno, txapa honen ostean, bulego honen azken proiektu gauzatua (etxebizitza pribatuaren arloan hirugarrena)----> 8HOUSE
 (Dinamarkan gauzatzen ari diren "master plan" horietako batean kokaturik dago, harrigarria da bertan egin nahi dutena...)
 (Aurretik igotako bideoan argi eta garbi gelditzen dira proiektu honen nondik norakoak, Bjrke Ingels-en hitzaldiak ere pena merezi dute duda barik).

miércoles, 20 de octubre de 2010

PROIEKTATZEN...

Proposatutako ibilbidearen amaiera gisa planteatzen dugu Laidako camping-etik hondartzara bitartean gauzatzen den proiektua. 
Lamina honetan orain artean eginikoaren laburpentxo bat azaltzen da. Gune ludikoa hortaz, 500m-ko ibilbidean zehar barreiaturik dago! 

aurreentregan aurkeztutako lamina
maketarekin lanean (igerileku baten xehetasuna eskala 1/100)


miércoles, 13 de octubre de 2010

HERRIAREN AHOTSA

Urdaibai inguruan analisis soziologiko bat egin ondoren, aurreko laurunbatean Laidako hondartzara hurbildu ginen, analisis sozial honekin jarraitzeko. Kasu honetan, Laidan aurkitu genituen erabiltzaileak elkarrizketatuz. Hona hemen azterketaren emaitza:


IRISGARRITASUN PROPOSAMENA


Aurreko proposamenaren hildotik, garraio publikoaren eta Urdaibaiko ekosistemaren interes kultural eta ekologikoa da proposamen honen atzean aurkitzen dena. Honela, autobus zerbitzuaren berrantolakuntza, trenaren irudikatzea eta ferrya bultzatzeaz gain, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen ibilbide rurala planteatzen da.


Ibilbide bat lerro batean soilik ez datzala eta hasiera nahiz amaiera ez daukan ibilbidean gauza anitz jazotzen direla kontuan hartuta, lamina honetan ibilbidean zehar gauzatu daitezkeen ekintzak, ikusi daitezkeen monumentuak, IKASI DAITEKEENA, eta abar adierazi nahi da. IBILBIDEAREN ESPERIENTZIA ALDARRIKATU nahi da.









Lamina kalitate onean, esteka honen bidez jaitsi dezakezu:
http://www.megaupload.com/?d=PKUIPSOV

martes, 12 de octubre de 2010

ESKUA...

 Proiektatzeko bideak amaigabeak dira. Jada, laugarren maila honetan ikasle bakoitzaren izaera proiektuetan finkatzen da modu bortitzean, proiektatzen dugun hori, gure proiektua, gure izaeraren eta gure bizipenen islada bat besterik ez da. 


 Halere, noizbehinka galdetzen diot nire buruari  bidean zerbait galdu ez ote dugun (?). Ongi baino hobeto gogoratzen ditut lehen mailako esperientziak ikasgai honen lehendabiziko urratsak emanez, non eskuaren garrantziaz aritzen ginen (edo aritzen ziren irakasleek) denbora luzez. Pertsonalki, lehendabiziko ikasturte hura izan zen (eta izango da ziur asko) proiektatze biderik gozagarriena erakutsi zidana. 












 Zaila da ahaztea garai hartan jasotakoa, non "eskuarekin proiektatzen dugu","paisaia eta eraikuntza aztertzeko biderik egokiena hura irudikatzea da" gisako esaldiak barra-barra barneratzen genituen egunez egun. Eta egia esan hori da nire ustez sortzeko, diseinatzeko tresnarik indartsuena, gure barnetik ateratzen dena, zuzenean, papera eta arkatza tartean besterik ez dagoelarik.


 Dena den, badirudi urteak pasa ahala tresna berriekin egiten dugula topo, ordenagailuak, programa berriak, autocad, photoshop, sketchup, archicad, 3dmax, Catia, rhyno.... gehiegi... tresna gehiegi tresna bakarraren aurka, eskua. Ez da harritzekoa, hortaz (edo bai?), zati handi batean behintzat "historiaurreko" tresna hori galdu izana...







miércoles, 6 de octubre de 2010

HOW MUCH DOES YOUR BUILDING WEIGH...MR FOSTER?

Ez da nire nahia honen inguruan aspertzea, klasekideen blogetan eta abarren jada ikusia baitut honi buruzko sarrearen bat. Jakingo duzuen bezala, dena den, ostiral honetan film honen estrenoa burutuko da Madril eta Bartzelonan.

Norman Fosterren ibilbide arkitektonikoaz gain (enpresario erraldoia dena gaur egun, arkitektoa ere bai...) beste artista eta arkitektoen kolaborazioa ere nabarmena da filmean, besteak beste, Anish Kapoor, Richard Serra, Anthoni Caro eta abar luze bat.

Hona emen aurkitutako trailer ikusgarri bat. Kontu handiz eta poetikaz beteriko irudiak azaltzen dira: GOZATZEKOA!


How much does your building weigh, Mr Foster? teaser of a film documentary from Valentin Alvarez on Vimeo.

martes, 5 de octubre de 2010

NORABIDE BAT...

 Gaurko klase orduak goxagarriak izan dira duda barik, ikaskideen lanak ikusi eta horren inguruko ondorioak ateratzea (lan horietaz baliatzea azken finean) benetako azterketa eta arkitektura egitea baita. Barre pixkat egiteko aukera ere izan da gainera... :)


 Lan ugarien errepikapena eman da (gurea barne), non gai beraren inguruko asuntoetaz aritu garen bueltaka eta bueltaka. Bazirudien Ekosistema berezi honen berezitasun bakarra ez zegoela soilik paisaian edo/eta bertako flora eta faunan. Izan ere, askoren ardura izan da lurralde horren guztiaren erabilpena giza eraginei begira. Modu honetan, beraz, fluxuen, dentsitateen, populazioen, gune trantsitatuen, nodoen eta abarren analisian behin eta berriro azaldu dira gure begien aurrean hiru ordu horietan.


Fluxu eta mugimendu planoak barra- barra azaldu dira analisietan


 Behar bada, giza erabilpena aztertuaz ondorio zuzen ugari atera zitezkeen (garraio mota desberdinak, erabilera berriak, erabilera aldaketak, non eraiki, zer, programa baten proposamena.... eta abar luuuuuuze bat). Dena den horren falta bota dut.


 Intentsio batekin eginiko analisiak izan daitezke eraginkorrenak askotan nire aburuz, non aztertzen ari zaren hori azken urratseraino ere eramango den eta proiektatze bidearen atal garrantzitsua izango den.

 Laburbilduz, NORABIDE BATen finkapena ikusteko irrikaz gelditu naiz, klasekide askoren lanen jarraipena ikusi eta beraietaz ikasteko irrikaz azken finean. Ez da sentsazio ezatzegina dena den, EZ HORIXE.



"EL CASO DE LOS ARQUITECTOS QUE NO SON FOSTER"

http://www.elconfidencial.com/sociedad/arquitectos-foster-obreros-salario-20100505.html

lunes, 4 de octubre de 2010

"TAMBIÉN PODEMOS APRENDER DE LAS HORMIGAS"

 Ez dakit gai hau arkitekturaren arloan sartzea komenigarria den ala "empresariales"-en blog batean egon beharreko asuntoaz ari naizen. Bart gauean egin nuen topo honako baieztapenekin. EDUARD PUNSET filosofo, zientifiko, dibulgatzaile, geinu eta abarraren eskutik ateratako paragrafoa dugu honakoa, VAUMM estudio donostiarraren deskribapen gisa erabilitakoa, ecosistemaurbano.org webgunean. (http://ecosistemaurbano.org/castellano/followarch-vaumm/)


 "Una pregunta hacía referencia a la ineficacia y, sobre todo, a la infelicidad que generan los esquemas actuales de organización jerárquica del trabajo. ¿Existen otros esquemas de organización en otras especies distintas que podríamos copiar? ¿Alguien tiene alguna idea? ¿Podríamos vivir mejor trabajando de otra manera?
Las hormigas existen desde hace más de sesenta millones de años y nosotros, apenas unos dos millones. Han tenido mucho más tiempo que nosotros para experimentar.
Una colonia de hormigas puede llegar a tener cinco mil individuos. Son animales con un elevado nivel de organización y, lo sorprendente, es que ningún individuo tiene una visión global del sistema. Ellas no tienen guardas urbanos ni ingenieros de urbanismo, ni ningún plan previo o jefe que coordine sus actividades. Su 
autoorganización a nivel de colonia emerge desde el nivel individual. Es una manera de trabajar muy distinta de la nuestra, viviendo atenazados, cuando no aterrados, por el control jerárquico.
El plan de un hormiguero se asienta en la 
cooperación entre sus individuos. Las hormigas tienen una serie de comportamientos muy complejos por medio de los cuales cooperan entre los miembros de la comunidad, para desarrollar un plan común complejo hecho de aportaciones individuales.
Los departamentos de recursos humanos de las multinacionales y consultores estratégicos más innovadores y modernos están intentando ahora copiar a las hormigas. Se puede impulsar un proyecto soportado por la cooperación a nivel individual. Si las hormigas o la gente se siente libre, enamorada de su proyecto colectivo, sin el peso de los que mandan en función de una idea parida en las alturas, se sienten mejor y son, por lo tanto, más eficaces.
La de las hormigas es una forma complementaria, no distinta, del pensamiento y de ver el mundo. ¿Alguien tiene alguna otra idea complementaria sacada de la reflexión sobre nuestra u otras especies?"



EDUARD PUNSET "También podemos aprender de las hormigas"

 Benetan izugarria da izaki txiki hauek egiten dituzten "eraikuntzak"



 Nahiz eta arkitekturarekin (disziplinarekin) zuzenean harremanetan ez dagoen textua izan, kontuan hartzekoa da estudio batean jardutea enpresa batean jardutea dela, hots, talde lanean jardutea eta gure lanbidean beste inon baino gehiago, amaigabeko elkarrizketetan, talde lanean, tira-biretan eta abarren murgildurik egotean datzala. 
Hortaz, lan-tokiaren baldintza egokiak ezinbestekoak dira, non textuan aipatutako zenbait kontzeptu BEHAR-BEHARREZKOAK diren arkitektura egokia, atsegina eta batez ere ERAGINKORRA izan dadin: "cooperación entre sus individuos", "plan común", "sentirse libre, enamorado de su proyecto colectivo", "eficacia colectiva"...

 Badirudi VAUMM estudiak ongi ikasia duela hau guztia. Begibistakoak dira bere lorpenak....

viernes, 1 de octubre de 2010

1. ENTREGA / IKERKETA FISIOSOZIOLOGIKOA

Kapa gainjartzea
     Proiektuaren hasiera aztertze lanetik hasten da, Urdaibaiko biosfera osoa hartzen duena beregain. Hona hemen, emandako hurratsak:

SARRERA

     Begibistakoa da urdaibai paisaia aldakorra dela. Bere guneen (herri, hondartza, txokoen…) ERABILERA erabat aldatzen da urtean zehar, hots, udan eta neguan Urdaibai leku bera dela esatea akatza litzateke. Hildo honetan, beraz, gauzatu dugu gure analisia.

Fluxuak Udan
Fluxuak Neguan
    

























Alde batetik, Urdaibai-eko udalerri esanguratsuen erabileraren balorazioa burutu dugu, bai udan, baita neguan ere. Honi, gainera, jendetza mugimenduen fluxuak aztertuak izan dira, barne fluxuak eta kanpokoak, biosferaren erreserban suertatu daitezkeen NODOAK ere identifikatuz.

ONDORIOAK

     Ondorioak anitzak izan dira. Alde batetik, Oka ibaiak sortzen duen ERTZA bete betean antzeman daiteke fluxuak aztertuz. Gainera, Udaran sortzen diren mugimenduak oso bortitzak dira, batik bat ekialdean, non Laida eta Laga hondartzek AUTO BIDEZKO ETORKIN ANITZ jasotzen dituzten. Dena den, aipatzekoa da bi nodo hauek (hondartzek) beren erabilera masiboa galtzen dutela urteko urtarorik hotzenetan
  
Bestetik, Neguan, lurraldearen BARNE ERABILERA da nagusi, udalerri txikietatik nagusienetara (Bermeo, Mundaka, Gernika…) ematen baitira korronte gehienak (lanerako bidean behar bada).

Ez hori bakarrik, bitxia da ikustea nola alderik “basatienean” edo eraikin dentsitate baxuko aldean (ekialdean, alegia), fluxuen korrontea mendebaldekoan baino altuagoa den, EZ AL DAGO KONTRAESANIK BAIEZTAPEN HORRETAN?

Esan beharra dago, halere, zerbitzu txiki bati esker, hots, Oka ibaiatik igarota Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea burutzen duen “FERRY” txikiari esker, Eki eta Mendebaldeko izurialdeak lotzeko aukera dagoela.

PROPOSAMENAK

     Aurretik aipatutakoa kontuan harturik, hortaz, interbentsio urbanistiko edo eskala handiko aldaketen bidez hasten da proiektua.

Fluxuen proposamena, intentsitate berriak

Udaldean suertatzen diren Ekialdeko FLUXU MASIBOAK BARETZEA izango litzateke lehen helburua, Laida eta Laga nodoen onurari begira. Horretarako, mendebaldeko izurialde dentsifikatuagotik auto bidezko trafikoa bideratzea litzateke bide zuzena, bertatik hondartzetara jendea helaraziz gaur egun existitzen den “FERRY”-aren zerbitzua bultzatuaz.

Proposamena bideratzeko, beraz, nahitanahiezkoa litzateke, Sukarrieta eta Mundakako udalerrietan barrena AUTOENTZAKO APARKALEKU guneak bilatzea eta, bide batez, garraio publikoaren erabilera bultzatzea (mendebaldean trenbide zerbitzua baitago).

Oka ibaiaren itsasadarra, nodoz eta mugimendu 
ugariko gunea
Gernikako aldea, gune trantsitatua duda barik.
Bisitatutako guneen argazkiak eta mareen gora-beherak














































MEMORIA HONETAN AZALDUTAKOA “CAPA”-z OSATURIKO PDF BATEAN AURKITU DAITEZKE HONAKO HELBIDEAN.
http://www.megaupload.com/?d=GGDXE7J0