sábado, 21 de enero de 2012

"ALTA TECONOLOGÍA"

"Teknologia" eta "ezagutza" eskutik dirauten kontzeptuak dira nahi eta nahi ez. Izan ere, ezagutza teknikoa da teknologia, giza beharrei erantzuteko oinarrizko ezagutza mota (baita kasu askotan giza gutizia asetzeko erabilia izan dena ere).


Arkitekturaren munduan industrializazioaren bidez eman zen azken hamarkadetan ezagutzen dugun "teknologia" iraultzarik garrantzitsuena. Altzairu, hormigoi, nahiz bestelako eraikuntza gai berrien sorkuntza eta eraikitze prozesuan sortutako bide industrializatu berriek (aurrefabrikazioa, elementu industrializatuen ezartzea...) arkitektura ulertu eta ezartzeko modu iraultzailea ekarri zituzten XX.mende hasieran. (Denok ezagutzen ditugun arkitekto eta "maestroak" dira aipatzekoak garai honetan: Walter Gropius, Frank Lloyd Wright, Mies van der Rohe edo Le Corbusier besteak beste).


Ildo honetan sortu zen garaikideak ziren "cubismo", "expresionismo", "neoplasticismo", "futurismo" eta abarrekin batera gaur egun "MUGIMEDU MODERNO"-tzat ezagutzen dugun arkitektura estiloa.


Eskolan mugimendu iraultzaile positibotzat hartu izan dugun estiloa da, arkitekturaren ate berrien zabalkuntza suposatu zuena eta aukeraz beteriko mugimendu baten giltzak eskaini zizkiguna. Dena den, gizartearen onezpena ez zen lortu kasu askotan. Le Corbusier-ek proposatutako zenbait hiri proiektuetan, esaterako, modu industrializatuan eraikitako blokeak ezartzen ziren modu monotonoan (Ville Rediuse...) oniritzietaz gain, kritika sakonak ere jasan zituena. Gainera, ekonomikoki merkeak ematen zuten proiektuen burutzeak akabaera eta baldintza urriko eraikuntzen sorrera suposatu zuen kasu askotan.


Gauzak horrela, arkitekturaren historia aurrera egin zuen betikolez, hots, aurreko estilo edo tendentzia ukatuz, eta aurkako bidea hartuz: Arkitektura postmodernoa sortuz 60-70. hamarkada bitartean. 


Halan eta guztiz ere, arkitektura modernoaren eboluzioa bere aldetik jarraitu zuela esan genezake. Azken aspaldian gelditzeko asmorik ez zuen aurrerapen teknologiko ukaezinaren goraipatze mugimendua ere sortu zen zenbait arkitektoen partetik: HIGH TECH estiloa hain zuzen ere.
Richard Rogers/Renzo Piano
George Pompidou zentroa
Paris, Frantzia 1977


Gaur egun euren aktibitatea mantentzen duten zenbait arkitekto "izarren" hastapenak kontextu historiko honetan eman ziren: Richard Rogers, Renzo Piano, Norman Foster...besteak beste.


90.hamarkada bukaeratik gaur egunera, ordea, gizartearen arazo "berriei" aurre egiteko, arkitekturaren alde teknologikoaren erabilera eraikitze prozesu sostengarri batera bideratu izan da, ECO-TECH izena hartuko lukeen mugimendu ramifikatu berri bati jaiotza emanez (askotan marketing estrategi gisa ere erabilia izan dena. Denok dakigu gaur egunean ECO hitza erabiltzeak zenbateraino konprometitzen zaituen).
Norman Foster (FOSTER ft PARTNERS)
Alemaniar Parlamentuaren kupula
Berlin, Alemania 1992-1999


Halere, bilakaera guzti honen emaitza, estetika eta egite modu berri batean datza. kontzeptu baten "garbitasuna" edo "purutasuna" apurtzen duelako, normalean, instalazio eta egitura elementu tektonikoak bigarren maila batean uzten dira: arkitektura gezurti bilakatuz askoren uztetan; bere sostengu eta izatearen funtza ezkutatuz beste batzuetan...


Ikuspuntu honetatik begiratuta, nire iritziz behitzat, High tech-aren ekarpenak onuragarriak izan dira zati handi batean. Hasiera batean harrokeria hutsa zena arkitekturaren alde tektonikoaz gozatzeko aukera bilakatu da, gaur egunera arte ere ailegatu izan dena orain dela 45 bat urte sortu zuten arkitektoen partetik.


Renzo Piano (rpbw) 
 Isabella Stewart Gardner museoaren anpliazioa

Boston, U.S.A. 2005-2012 

Gauzak horrela, ez dakit arkitekturaren "jarraitzaile" garelako edo beste barik arkitektura bera ezagutu nahi dugulako, bere alde teknologikoak ezagutarazten dituen eraikinak gogoko ditugu. Instalazioak eta egitura agerian uzten dituzten eraikinekiko ahulezia sentitzen dugu gehienok "fetichismo arkitektoniko" batean murgilduko bagina.



informazio iturriak:

http://www.rpbw.com/ / http://www.fosterandpartners.com/ / http://www.rsh-p.com/rshp_home / (arkitektoen webgune originalak)


http://www.plataformaarquitectura.cl/2012/01/19/hoy-se-inaugura-la-ampliacion-del-museo-isabella-stewart-gardner-de-renzo-piano/ (plataforma arquitectura webguneko publikazioa)


"The Industrial Style and Source Book for The Home" 1978  Joan Kron y Suzanne Slesin




"A VISTA DE PÁJARO"

Urtean zehar blog honen erabilera burututako proiektuetan datza gehien bat. Batik bat "proiektuak" ikasgaian Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eginiko lanen inguruko sarrerak dira nagusi.


Dena den, kasu batzuetan aurkezteko moduko ariketak burutzen ditugu bestelako ikasgaietan. Pena da bat da, nire aburuz behintzat, eginiko zenbait ariketen patua zenbaki edo kualifikazio batean gelditzea. 
Ildo honetan, ortaz, proiektu txiki baten aurkezpena ekartzen dizuet, konpartitzearren.

"Eraikuntza II" ikasgaian (4.mailan) burututako proiektu txiki bat da sarrera honetan aurkeztuko dudana. Programa aldetik, nahiko bitxia eta aberazgarria zen proiektua, egoera berriei aurre egiteko aproposa. Malda ugariko euskal mendi magalean, zuhaitz koniferoz beteriko eremu hipotetiko batean, HEGAZTI BEHATOKI + ETXEBIZITZA baten proiektuarekin aurrera egin beharra geneukan (Ubay eta biok). 

Baldintzak bortitzak ziren: 5 x 5 bat metroko okupazioa eta 20 metroko altuera maximodun bolumena eraiki beharra zegoen (zuhaitzen kota maximoa gailenduz).

Jada ohikoa denez taldeka egiten ditugun proiektuetan, proiektatze prozesuan hartutako erabaki nagusiak irudikaturik utzi ditugu hurrengo irudietan.

Proiektu memoriaren arabera:

"1.-Hiri egoera, non atonduren aginduz, ordena eta tankera honako proiektua burutzea nahi eta nahi ezkoa litzateke.
2.-Proposatutako eremua: bizkaiko mendi inguruan kokatutako partzela estua.
3.-Altuera irabaztea da lehendabiziko erabakia, inguruko zuhaitzen errespetua mantenduz, baina, behatokiaren kokapena zuhaitz kotatik gailenduz.
4.-Baso inguruan, non atonduren irisgarritasun arazoak suertatzen diren, naturak eskeinitako baliabideen ustiatze maximoari ekingo diogu, hots, gure atondura lerroa goialdetik igaroko da honako kasuan: eguzki indarra (energia elektrikoa erdietsiz) eta euri urak (premiazko beharrak asetzeko).
5.-Hiri eremuetan ohikoa den ponpaketa sistemaren beharrik ez daukagu, grabitatez lortuko baitugu uraren erabilerarako presio nahikoa.
6.-Bolumetriaren optimizazioa garrantzizkotzat hartzen da. Bizigarria den bolumena, erosotasuna mantentzen den ehinean behintzat, murriztuz gero, energia aurrezpen aipagarria sortuko da berez.
7.-Komunikazio nukleoen ezartzea, batik bat, harrera naturalari erantzuten diona.
8.-Irisgarritasuna erraztuko duen azken modifikazioa, eraikinaren itxitura berezia ere bermatuko duena."
Emaitza perspektiba (zura eta altzeiruan)

Ikasgaian zehar proiektuaren eraikuntza prozesuari eta xehetasun ebazpenei jarri genion harreta nagusia, kutsu "eraikigarria" sortuz behatokiari. Bi eraikitze prozesu moeta sakondu ziren: Zurezko eta altzeiruzko eraikuntza.
Ondorengo irudietan eraikinaren zenbait plano aurkezten dira, non, eraikinaren ebazpena aurretik aipaturiko bi gaien arabera burutu den.

zeharkako ebaketa (Zurezko eraikuntza)
zeharkako ebaketa (Altzeiruzko eraikuntza)

ezkerretik eskumara (Sukaldea, bainugela/biltegia, logela eta behatokia)
Oin xehetuak (zura)
ezkerretik eskumara (Sukaldea, bainugela/biltegia, logela eta behatokia)
Oin xehetuak (altzeirua)
ezkerretik eskumara (itxitura xehet., itxitura izkina xehet. eta eskailera xehet.)
zura

ezkerretik eskumara (itxitura xehet., itxitura izkina xehet. eta eskailera xehet.)
altzeirua

Eraikuntza prozesua altzairuan
Orokorrean, ariketa polita pasa den urtean burututakoa, eraikuntza ezagutzaz gain, egoera bitxiei aurre egiteko aukera ere eskeini ziguna.


Proiektuaren egileak: Ubay Calle eta Julen Quevedo
Ikasgaia: Eraikuntza II (4.maila)D.A.G.E.T.
Urtea: 2010-2011 ikasturtea



jueves, 12 de enero de 2012

ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) part IV

Bostgarren mailako lehendabiziko lauhilekoa bukaturik, Baionan (Frantzian), "Arsenalean" buruturiko interbentsioaren erdia aurkezteko moduan ikusten dugu (Proiektu bukatu gisa aurkezten dugula ere gehiegi esatea baita, noski).


Interbentsioaren dimentsioak aintzat hartuz, logikoa da atalka gauzatu beharreko proiektuaz ari garela. Ordenazioaren funtzean, hiruna gai nagusiren sakontzea burutuko da urtean zehar: eremu publikoa, etxebizitza/erresidentzia eta azkenik funtzio dozentea edo unibertsitateari dagokiona.


Gai honi buruzko aurreko sarreretan Ubay eta biok garaturiko proposamenean oinarritzen gara. Hiru izan dira, hain zuzen, blog honen bidez aurkeztutako "aurre-sarrerak":


http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/10/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Urria) Bertan, hasierako pausoak daude ikusgai (proiektuaren "genesia" edo hasiera, alegia).
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/11/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuakvi.html (2011 Azaroa) Eremu publikoaren ordenazioan oinarrituriko sarrera da honakoa, non oinezkoari Baiona hiran behar duen protagonismoa berrezkuratzen saiatzen garen.
http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/12/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuak-iv.html (2011 Abendua) Lan taldean buruturiko azken entrega da honakoa, non eremu publikoaren sakontze txiki bat burutzen saiatu garen.
1.Garaturiko eraikin atala (koloreztatua)


2.erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba egunez
3.erresidentzia (ezkerraldeko atala) eta etxebizitzak (eskumaldeko atala) Perspektiba gabez


Bizi izanari ("habitar") dagokion atala garatzea da, beraz, bigarrengo gaia eta sarrera honetan aurkezten duguna. Erabilera erresidentziala beregain hartzen duen eraikuntzaren dimentsioak kontuan hartuz, lankide bakoitzak eraikinaren "erdia" garatu du. Ubay-ren beharra erresidentzia baten ezaugarrien aztertze lanean eta proposamen baten gauzatzean datza. Nire aportazioa, ostera, etxebizitzaren ildotik hartzen du bere bidea (ikus.1.irudia). Helburua, beraz, osotasun bat osatzen duen eraikin bakarra proiektatzea izan da (ikus.2.,3.irudiak).


Proiektuak bukatzen ez direla gauza ziurra da, noizbait, dena den, proiektuari amaiera eman beharra daukagu. Lauhileko osoan garatutako proposamen batean aldaketak jaso dira, noski, hori dela eta, nire atalari dagokionez behintzat, proiektuan gauzatutako aldaketak aipatuz hasiko gara. Proiektu memoriaren arabera:
4.hartutako erabakien justifikazioa
 (beltzez margoztutako ebaketa planoa a-a´)
5.proiektu malgua da, bizitza modulo anitzen bateratzea bahimentzen delarik



"Palletier kaleari eta eremu publikoaren proposamenean proiektatutako espazio publiko nagusiari erantzuna ematea da eraikuntzaren atal honi dagokion betebeharra.


Orientazio ezegokia izan da, bestalde, proiektuaren diseinuaren baldintza erabakigarria. Aurreko planteamenduan aurkeztutakoa habiapuntutzat hartuz, irudietan (ikus.4.irudia) antzeman daitezkeen aldaketa nabarmenak dira aipatzekoak:


1.-HASIERAKO PROPOSAMENA: hasiera batean, proiektuaren antolamenduak bina etxebizitza ilara eta komunikazio zabal baten proposamena aurkezten zen. Komunikazio bertikalaren dimentsioak argiztapenaren araberakoak ziren. Emaitza: eremu zabalegia etxebizitza programa hartzen duen eraikuntzari eskeinia, alegia.


2.-ETXEBIZITZA ETA KOMUNIKAZIO BERTIKALAREN ARTEKO ALDAKETA: aldaketa txiki honen bidez, etxebizitzaren ehuneko handi bati argia eta berotasuna bermatzeko aukera dago. Bide batez, komunikazio bertikala ipar orientazioa hartuko luke, 3D-ko itxitura berezi zamarra eskainiz "Palletier" kalean. Modu honetan etxebizitza berrien eta historiak utzitako eremu erresidentzialaren arteko distantziaren kontrola mantentzen da, pribatutasun maila egokia ere erdietsiz.


3-EKI/MENDE ORIENTAZIOA: "orrazi" baten antza hartuz, etxebizitza bolumenek eki/mende orientazioa hartuko lukete, etxebizitzen %100-ari argitasuna eta pribatutasuna bermatuz. Modu honetan, patioan oinarritutako tipologiari uko egiten zaio, kalearekiko kontaktua bermatuz une oro.


4.-ONDORIOA: ondorio gisa, etxebizitza batek beharko lukeen kalitate minimoak bermatzen dira etxebizitza guztietan, baita aukera anitzeko ordenazioa suposatuz ere (ikus.5.irudia). Aukeraz beteriko ordenazioa hain zuzen ere."
6.komunikazioari eta programari dagokion azalpen irudia 
7.Luzetarako eta zeharkako ebaketa eskematikoak (eremu publikoa barne)

Eraikuntzaren estalkiak eremu publikoaren jarraitasuna bahimentzen du (ikus.6.,7.irudiak), hasierako irudietan bezela. Hala ere, pribatutasun maila baten beharrean aurkitzen zen eraikin atal hau, etxebizitza eta erresidentziaren arteko ezberdintasun nabarmena bertan somatu daitekeela esan dezakegu beraz: pribatutasun maila ezberdinak eskatzen dituzten programak ditugu, alegia. Hori dela eta, estalkiaren ehuneko handi baten pribatutasuna proposatzen da. Bertan, eraikinaren gastu energetikoen murriztea bilatzen da bide batez, eguzki panel eta panel termikoen bidez besteak beste.



8.Ipar itxitura, "Palletier" kalea

9.Hego altxaera


"HEGO ETA IPAR ITXITURAK: aize antzeman daitekeenez (ikus. 8. eta 9. irudiak), hego eta ipar itxituren arteko desberdintasuna nabarmena da, etxebizitzei dagokion itxituran eskala domestiko baten irakurketa gauzatu daiteke, etxe moduloen dimentsioetara egokitua, alegia. Bestalde, "Palletier" kaleari erantzuten dion itxituraren estetikak eskala "industrialago" bati dagokio, komunikazio eta eraikuntza osoaren egiturak eskeinitakoa, KALE BERTIKAL BATEN INTERPRETAZIOA balitz".
10.Etxebizitzei dagokion atala, egitura eskema eta eraikinaren ikuspegi aereoa
11.luzetarako ebaketaren atala (xehetasuna)
12.zeharkako ebaketa eta oin tipoa (xehetasuna)


13.zeharkako ebaketa (perspektiba xehetua)

14. oin tipoa (perspektiba xehetua)
Eraikuntzaren xehetasunei dagokionez, (ikus. 10.,11.,12.,13.,14. irudiak) egitura portikatuz sostengatuko eraikuntzaz ari garela ikusiko dugu. Izan ere sekzio handiko altzeiru ijetzizko perfil hauek eraikin osoaren oinarri dira (ikus.10. irudia). Lehen mailako egitura honi esker, bestetik, erresidentzia moduloarekin bat egiten duen estetika bateratua bilatzen da.

Gainontzeko irudietan antzeman dezakezuenez, etxebizitza "moduloak" egitura honetatik esekita mantentzen dira soto oinean ikusi dezakegun "kale estalia" guztiz askatuz (ikus.7. irudiko luzetarako ebaketa). Xehetasunetan aize igerri daitezke UPN eta IPN moduko altzeiru ijetzizko perfil ZULATUEZ eraikitako solairuak. Hauek izango dira, hain zuzen ere, etxebizitza bakoitzaren egitura eta instalazio bidea (ikus.11., 12. irudiak).

15. komunikazio bertikala 

16. kale estalia (udazkena)

17. kale estalia (negua)

18. bizitza tipo baten berne ikuspegia (bikote bat + bina seme alaba)
Aurretik aipaturiko erabakien bateratzeak azken irudietan dute beren emaitza. Modu honetan, lauhilekoaren lehendabiziko atalari bukaera emango diogu, eraikuntza honekin bat egiten duen unibertsitatearen garapenaren zain. 

Beste barik, Ubay-k eginiko lana ondoren aurkituko duzuen estekaren bidez aztertzeko aukera izango duzue. 


Milesker sarrera luze honen irakurtzaileei. 

lunes, 2 de enero de 2012

TXAKOLINA HILLS__ a fondo (EUROPEAN 11)

http://toki-arkitekturak.blogspot.com/2011/12/txakolina-hills-fondo.html
Hona emen aurreko sarreran azaldutako proiektuaren nondik norakoak azaltzen dituen sarrera TOKI bulegoaren partez. Espero dut gogoko izatea.


ordenazio eskemak (analisia)
biztanle moeta eta produktibitatearen arteko harremana