martes, 27 de septiembre de 2011

ORAINA&GAUR (proiektuakVI. Baiona, Frantzia)

Zein da monumentu baten betebeharra? Moralki egokia ahal da hiri baten espazio publikoa pertsonaia zelebre baten oroimenari eta   horri soilik eskeintzea (VAUBAN ingenieri militarra kasu honetan)? Zein izan beharko litzateke eremu peatonal, publiko,... baten betebeharra hirian? 



“PLACE DU RÉDUIT” kokapen berezidun orubea hartzen du historioaz beteriko Baiona hirian. Bere garaian, XV-XVI.mendean hain zuzen, defentsari eskeinitako arkitektura militar baten parte zen, guztiz kontrolatutako FORTIFIKAZIO izugarri baten barrena. Urteak pasa ahala eta hiriaren eskaerei jaramon eginez, (hazkunde demografikoak, autoaren kultura...) arkitektura militarraren bastertzea eman zen, gutxinaka, gelditzen ziren aztarna militarrak desagertaraziz eta oroimenerako elementu gutxi batzuk agerian utziz. 


Gaur egun, eremuaren izaera publikoa betetzen bada ere (emparantza batetaz ari gara azken finean), hiriko espazio publikoen saretik at aurkitzen da reduktoa. Hori dela eta, eremu publiko bat izateaz gain, hiriari eskeinitako programa zabalago baten premia somatzen dugu: garaiko izaera berreskuratuz, aktibitate anitzetarako eremu baten ezartzea. (Vauban nahiz garaiko arkitektura militarraren oroimenari eskeinitako eremua izateaz gain, gaur egunean erabilgarria den espazioa eratuz).
hasierako bozetoak


Proposamenak, “square depression” batean datza, INDUSKETA ARKEOLOGIKO baten bidez, garaiko aztarnak agerian utziko lukeena garaiko kota erabilgarriaraino. Bertan txertatuko litzateke eraikuntza funtzioanitza, gaur egunean aurkitu dezakegun espazio publikoaren azalera bera errespetatuko lukeena, alegia.
FORMA&PROGRAMA
Gogoeta oro keinu sinple baten bidez ebazten saiatzea izan da lan prozesuaren helburu nagusia, forma&programa-ren arteko harremana bilatu nahian.


Lan maketa




No hay comentarios:

Publicar un comentario