Eremurako hurbilketa ariketa edo azterketaren ondorioz gauzatutako proiektua izan da, eta izango da, sarrera honetan aipatu eta proposatuko dena. Hildo honetan, beraz, hiruna eskala ezberdinetan eginiko analisiak burutu izan ditugu, bertatik, Baldatika eta inguruko informazioari etekin handiena ateratzeko asmoz.
Lehendabiziko analisia, Urdaibai mailan gauzatzen da. Urtean zehar osatuz joan garen eskema- planoan bertan, inguru ruraletan aurkitzen ditugun baldintzen inguruan jardun gara (baldintza bereziak nonahi, aurretik eginiko proiektu- kokapenekin antza handia hartzen ez dutenak).
Armotxerri, Urberuaga, Metxikas, Errigoiti, Eleixalde- Olabarri.... dira, besteak beste, 2-3km inguruko erradioan hartzen ditugun nukleoak, Baldatikarekiko antzekotasuna mantentzen dutenak biztanle nahiz tamainan. Harritzekoa da, dena den, izaera bera izanik, irisgarritasunaren aldetik, aipatutako nukleo guztiak errepide egokien bidez josiak azaltzen direla, Baldatika ez ezik. IRISGARRITASUN ARAZOAK ez dira nolanahikoak nukleo honetan, bertara ailegatzen den errepideak bina kotxeentzako lekurik ere ez baitu uzten. Ez litzateke ahuntzaren gauerdiko eztula izango, hortaz, zerbitzu publiko nahiz pribatua eta nukleoen arteko komunikazioa (garraio publikoa, lehengaiak erdiesteko merkatu ibiltaria....) ahalbidetuko lukeen azpiegitura egokia proposatzea.
BASOGINTZA ohitura barneraturik duen ingurua dugu Foruak eta Lumok batera hartzen dituen eremu zail honen barnean. Euskal Herri nahiz kantabrian sektore honen gainbeherakada "nabarmena" pairatu izan da, inguruetan nonahi aurkitzen dugun PINUS RADIATA espeziea dela eta. Gaur egunean, pinudi mota honen ustiatze aktibitateak nabarmenki txikitu egin dira, batez ere, etekin ekonomikoaren aldetik interesgarria ez baita suertatzen. Hauxe da, behar bada, Baldatika ete inguruetan aurkitu izan dugun arazo eta aukerarik aipagarrienetarikoa.
Ildo honetan, hortaz, sakondu dugu bigarren analisia, non eskala "ertaina" honetan, Baldatikako nukleoaren inguruetan aurkitzen diren eremuen azterketa burutu den, bertako jabetza (partzelak) eta gauzatzen diren BASO AKTIBITATE MOTAK AZTERTZEKO ASMOAREKIN.
Berehala baieztatu ditugu buruan bueltaka geneuzkagun suposizio eta kezkak. Izan ere, Bertan aurkitzen diren pinudi hektarea izugarriak Baldatikako biztanle zati baten jabegopean daude, horietatik, kantitate harrigarria FUSTAL egoeran aurkitzen direlarik (talatzeko prest aurkitzen dira). Dena den, etekin ekonomikorik ezean, eremu osoa aktibitate minimoan aurkitzen da: INGURUKO BALIABIDE ETA POTENTZIALEN USTIAPENA ESKASA DA.
Jabego banaketa |
Baldatika, EAE naiz kantaurialde osoan aurkitzen ditugun nukleo ruraletako bat besterik ez bada ere, Euskadiko Zur Mahaian (MIME: Mesa Intersectorial de la Madera de Euskadi) tankera honetako inguruetan aurkitzen den PINUS RADIATA ustiatu eta Eraikuntzaren sektorean barneratzeko asmoarekin lanean aritu dira. Besteak beste, PINU mota honen ezaugarri mekaniko nahiz eraikuntza arloan aurkitu ditzakeen eraso biotiko nahiz abiotikoak aztertu izan dira, emaitzak guztiz positiboak izanik: BALIABIDEEN POTENTZIALAK ERAIKUNTZA ARLORA ERE BARREIATU DIRA.
GALDERA NAHI ETA EZKOA LITZATEKE: Baldatikaren tankerako eremuetan eraikiz gero, Urdaibaiko patronatuak, inguruarekiko errespetua aitzakitzat hartuz, ezartzen dituen jarraibide estetikoak egokiak al dira???? Benetako errespetua ez litzateke bertako potentzialak erabiltzen dituen eraikuntza mota bat planteatzea???
Asmoak argiak dira.
Azkeneko hurbilketa analisian, Baldatika gertutik ezagutzera bideratu dugu, batez ere, bertako bizimodu motaz jabetuz eta bertako bizilagunak ezagutuz, beraien arteko harreman maila ere neurtuz.
Ondoren azaltzen diren irudietan, auzoko eraikin guzien funtzio eta bizilagunen informazio gehigarria azaltzen da. Berehala azaleratzen dira lehendabiziko ondorioak: eremua hiritartuz joan da, bizimodu hiritarra eremu ruralera ailegatuz eta lorategi hiri baten funtzioa betez zati handi batean.
"barrio dormitorio" izena hartu zezakeen eremu baten eskema jarraitzen du Baldatika, astean zehar, inaktibitatea da nabarmen, bizimodu hiritarraren presentzia berehala igerriz. Halere, ekipamendu pribatu (tamalez) baten presentzia aipagarria da, asteburuetan auzoaren aktibitatea biderkatzen duena.
Eremuaren hiritartze prozesuaren trantsizioan aurkitu dugu auzoa beraz, eremu ruraletan ohikoa izan den eraikinen inguruko aktibitatea amatatuz joan da gutxinaka. Honakoa, Auzo inguruko landa eremuen sailkapen plano eskematiko honetan antzematen da, non partzela bakoitzak duen aktibitate mota (edo inaktibitatea) eta beraien izaera zehaztu egiten den.
Informazio honekin guztiarekin, Baldatikaren potentzial eta gabeziak berehala identifikatzen dira: ingurua guztiz aberatsa da, eraikuntzaren arloan ere integratuko den zuhaitz mota bertan aurkitzen da, hortaz, egin beharreko eraikuntza erreforma nahiz hazkuntzak beregain hartzeko kapaza dela esan daiteke. Bestetik, auzoaren hiritartze prozesuak dakarren gabezia zalantzarik gabekoa da (eremua piztu beharrean gaude).
Inguruko baldintzak ustiatu eta Baldatika nahiz inguruko auzoak aktibitatuko lukeen katalizadorea sartzea besterik ez dago.
Proposamena garbia da: eraikuntza multxo efimeroen bidez, hots, permanenteki bertan gelditzeko asmorik gabe, Baldatikako nahiz inguruko potentziala erakutsiko lukeen ekipamendu soziala sortzea (SERRATEGIA, TAILERRAK, BEHIN BEHINEKO ETXEBIZITZAK...), non, bertara hurbiltzen direnek, gaur egunean Urdaibaik ezartzen dituen baldintzetaz haratago, BALDATIKA ETA INGURUKO BIZTANLEEI BENETAKO ETEKINAK LORTARAZIKO DIZKIOTENAK.
Proposatutakoa ez da atzoko gauza, izan ere, gaur egunean badaude antzeko ekintzak bultzatzen dituzten taldeak... GAZTENEK besteak beste....
COOMING SOON...