domingo, 27 de febrero de 2011

.....ETA AURRERA

Aurretik eginiko sarreran zeharo nabaritu zitzaidan leku honekiko dudan begirune eta errespetua. 
Honako sarreran, GABIOIEN erdiespenaz geroztik (eta harrobia garbi dagoelarik), eremuaren pareta izugarria eta bere inguruko eremuan planteatutako proposamena aipatzen da. Hala ere, eraikuntza material honen bidez egin daitekeenen artean, adibide soil gisa ulertu daiteke honakoa.


ZEIN IZANGO LITZATEKE HARROBIAREN ETORKIZUNA GIZAKIAK EZ BALDIN BADU ERAGITEN? ZEIN IZAN BEHARKO LITZATEKE EREMU HONEN GUZTIAREN ETORKIZUNA? Honela bukatutzat eman nuen pasa den asteko sarrera, eta honela hasiko da gaurkoa, noski. 


Argazkiak, apunteak, muntaiak, sentsazioak... aztertuz, berehala nabaritzen da naturaren, begetazioaren... presentzia eta indarra, bere lekua berreskuratzen hasi da, betidanik berea izan dena erreklamatuz. Proiektu honen bitartez, ortaz, giza eta naturaren arteko oreka bilatzen da, erabilgarri eta bisitagarriak diren eremuak kontsolidatuz eta gainontzekoa naturari eskainiz. 
gaur egungo egoera, luzetarako ebaketa
Natura...


Dena den, ukaezina da, gizakiak bere beharrak (edo ez) asetzeko gauzatu duen zauria sendatzea ezinezkoa dela, eta intentzio horretatik urrunduz lekuan gertatu denaren memoria bertan gelditzea beharrezkotzat hartzen da: bertan jasotakoa biltzen duen eremua beharrezkoa da, interpretazio eta informazio zentroa irtenbidea izan lei...


Informazio zentroaren bidez, beraz, eremu osoaren antolakuntza eta "bisitagarritasuna" ziurtatu datieke, lekuaren balditzek agintzen dutelarik.
DISEINU ALDETIK? BERE BESOEKIN BEGIRALEA BIDERATZEN DUEN ERAIKINA, BERTATIK ESKURATUTAKO GAIEKIN ERAIKITAKOA BATEZ ERE... BESTE BARIK.
Ebaketa da, dena den, eraikina ulertarazi egiten gaituena, kota ezberdintasunak hartzen baititu beregain.
Luzetarako ebaketa
Xehetasuna
Zeharkako ebaketa
Paretaren ezaugarriak ez dira alde batera uzten dena den, naiz eta pasarela minimo baten bidez interbenidu, inguru bisualarekiko errespetu maximoaz jardunez, bertan erdietsi daitezkeen sentsaziorik bortitzenak eskuratzen baitira:

barne zuloaren ikuspegia, 50m-ko altueratik gozatu

krokisak.... betidanik lagungarri suertatzen zaizkidanak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario