Aurreko sarreraren hildotik, oraingoan bigarrengo leihaketa txikiaren inguruan jardungo gara.
Kasu honetan, Timanfayako parke naturalean kokatu beharreko "museo" edo interpretazio zentroa, IMOV (International Museum Of Volcanoes), zen gai nagusia.
Programari zegokionez, exposaketa guneak (museoa azken finean...), auditorioa, kafeteri/ restaurantea....
HUTSA da proiektuaren "izena" eta honen atzean eskutatzen den ideia nagusia. Zer hobe mendi izugarri horietako batean sartzea, sumendien inguruko museo internazional bat planteatzeko? Ideia ero honen atzetik ibili ginen behin eta berriz, azkeneko "emaitza"-ra ailegatu arte.
Proiektatze prozesua erabat interesgarria izan zen: hasiera batean, "bete" gisa proiektatzen zena "huts" bezala azaltzen baitzen planoan...
Gainontzeko irudietan proiektuaren nondik norakoak eta argibideak azaltzen dira...
Beste barik, hurrengora arte.
Oraingo honetan ez da sorterik izan T.T ... baina jauziko da, hurrengoan ez bada... hurrengoaren hurrengoan... ¬¬
ResponderEliminar