domingo, 26 de septiembre de 2010

LAND ART

LAND ART....
 Egia esan, ez zen kontzeptu berria niretzat (edo guretzat klaseari buruz bainabil), dena den, ideia finkorik ez nuen  edo hobeki esanda, ez neukan argi zer zen, zer esan nahi zuen, zergatik (nire begien aurrean helbururik gabeko mugimendua zirudien, sendotasunik gabea)...... Gezurra badirudi ere, kezka horrekin ailegatu nintzen Koldo Mitxelenako exposaketara.
 Horrek, esan beharra dago, bisita goxagarriagoa bilakatzen zuela, irakasleen gomendioaz gain, zalantzekin eta erantzunen bila sartzen bainitzen eraikin hartara. 
Berehala suertatu zen erantzunak aurkitzeko aukera, ordu berean DAGET-eko hirugarren mailako ikasleek bisita gidatu baten zain baitzeuden.




















 Mugimendu honen inguruan informazio ugari jazo genuen, sortze arrazoiak, garaiko egoera arteari zegokionez eta zenbait arte lanen azalpenak ere bai. Normala denez, lan multzo batean jarri nuen arreta osoa, gehienetan jende gehien biltzen zen lekuetara hurbiltzen nitzen ikusten ari ziren lanari buruz jabetzeko. Hauetatik, beraz, aipatzekoak lirateke, AGNES DENES-ek Manhattan-en eginiko argazki lana artoa ereiniz eta exposaketaren irudi zen "Tree Mountain, A living time Capsule" proiektua, RICHARD LONG-en makilen bidezko obra etab. Eskuragarri ere izan genuen liburu sorta ederra, WALTER DE MARIA-ren obra ugari ere antzemanez ("the lighting field" proiektu eta argazki sorta izugarria besteak beste).














  








  

























 Halan eta guztiz ere, aztertu ez dudan lan baten inguruan jardutea gustatuko litzaidake. Behar bada, askoren arreta bereganatu ez zuen lana zen eta aldi berean, niregan arreta eta sentimenduak ere piztu zituena. "ERRESPETUA" izan zen burura etorri zitzaidan hitza honako irudia ikustean (holan jakinarazi nion nire talde kide bati behintzat), "ERRESPETUAREKIKO ERREIBINDIKAZIOA", alegia. "Dolmen" edo kasu honetan, monumentu baten irudi txiki-txikia antzeman daiteke bertan; inguruan, ordea, EZER EZ. EZER EZ EGON BEHAR BALITZ BEZALA, GAUR EGUNEKO GIZA ERAGIN KALTEGARRIRIK EZ.


  















 Nire jakinmina asetu nuen beraz, baina, zalantza berriak pixtu ziren berehala. Irtenbiderik gabeko zalantzak behar bada: LAND ART MUGIMENDUAREN MAMIA, EXPOSAKETA GUNEETATIK (MUSEOETATIK) AT ERE ARTEA BARREIHATZEA ETA NATURAN, KALEAN... ARTEARI EKITEA BALDIN BAZEN (OROKORREAN ESPEKULAZIOETATIK, ARTEAREN INGURUAN SORTZEN DEN MERKATUTIK ALDE EGITEA BAZEN...) NOLA DA POSIBLE EXPOSAKETA HURA ERAIKIN BARNEAN BURUTZEA?......... 

LAND ART....

No hay comentarios:

Publicar un comentario