lunes, 20 de septiembre de 2010

HASIERA BERRI BAT

Nahiz eta blog honen jaiotza helburu honetarako ez izan (alegia, proiektuak 3 ikasgaiaren jarraipen bat egiteko asmoarekin ez nuen zabaldu), uste dut gune honen jarraipen bat bezala ulertu daitekeela. 
Izan ere, arkitektura eta diseinuan oinarritutako blog bat sortzea otu zitzaidan horain dela gutxi eta ikasgai honekin batera blogaren aberastasuna lortuko dela uste dut. 


Aldaketa nabarmenena, edo bakarra, beraz, hizkuntza izango da.


Ikasgaiari bideratutako lehendabiziko sarrea honetan proiektuak 3-ren inguruan zer espero dudan azaltzea besterik ez zait geratzen, beraz. 


Egia esan, pertsonalki  helburu nagusiena proiektuaren edo, hobe esanda, ideiaren bideratze egoki bat ikastea izango litzateke, non proiektuaren hasieratik amaieraraino bide "koherente" bat antzeman daitekeen. Proiektatze sistemak, tresnak, ezagutzen eta erabiltzen hastea izango litzateke helburua, bai proiektuak 3, baita beste kurtsoetako proiektuetan ere bai, noski. (lehendabiziko klasean ikustako "processing" delako programaren bidez lortutako emaitza formalak parametro zehatz batzuei erantzunda, Sou Fujimoto-ren maketa bidezko lan prozesuak, Ghery-ren "ahalmen plastikoa" bozeto korapilotsuak fisiko bihurtzeko edo enric miralles-en gainjartze prozesuak besteak beste proiektuari aurre egiteko bide amaiezinak erakusten dizkigute) 




Sou fujimoto estudioeta maketa fisiko bidezko lanak











EMBT eta Palafolls liburutegia, Bartzelona












Frank Ghery eta Guggenheim museoa, Bilbo












Bestetik, talde lanean jarduten ikastea berebizikoa izango dela uste dut, etorkizunean behar-beharrezkoa izango delakoan.









No hay comentarios:

Publicar un comentario