martes, 22 de febrero de 2011

GOGOETAK, GALDERAK, ERANTZUNAK

Aurreko planteamenduen berreskurapenak, proiektuaren hasiera planteatzeko aukerak eskeintzen ditu. Izan ere, Ereñon aurkeztu zitzaigun (taldeka) produktu berri baten ustiatze eta erabilera bultzatzeko aukera paregabea. Ondorengo eskeman eta irudietan argitzen dira, eremu honen "beraktibazio" posible baten nondik norakoak, non irisgarritasun proposamen batetik hasita, GABIOI-en tankerako eraikuntza elementuak sortzeko tailerrak proposatzen diren besteak beste.


AKTUAZIO ESKEMA
GAUR EGUNEAN ERABILPENIK GABE DAUDEN ERAIKINEN BERRESKURAPENA ERE PLANTEATZEN DA, TAILERRAK, AKTIBITATE ANITZAK... BURUTU AHAL IZATEKO BERTAN.


Tailer eta ekintza hauen ondorioa aski garbia litzateke: alde batetik, PRODUKTU BERRI BATEN sorrera (Urdaibain ekoiztua eta bertan berrerabiltzeko aukerak eskeintzen dituena), bestetik, gaur egunean berrerabilpen ezaren ondorioz egoera kaskarrean aurkitzen den esparruaren GARBIKETA.

Gaur eguneko egoera aztertuz, berehala antzematen dugu naturak bereak eta bi egin dituela. Begetazioaren presentzia aski aiparria da edonon (zaila da bertako analisi edo apunteren bat egitea faktore hau kontuan hartu gabe).
HASIERAKO MARRAZKIAK
EBAKETA
PRESENTZI HANDIKO ELEMENTUAK AZALTZEN DIRA NONAHI, GRIETA.
KANTERAREN GARBIKETA EREMU UGARI AZALTZEN DIRA, MODU GARBIAN USTIATUTAKO ELEMENTUEZ GAIN, LURJAUSIEN ONDORIOZ PILATUTAKO HARRIAK AURKITZEA EZ DA ZAILA

ESZENA ANITZ TOPATU DAITEZKE, UNKIGARRIAK IA GUZTIAK
BERTAKO USTIAPENAREN PROZESUA ANTZEMAN DAIKTEKE ERRAZ ASKO.
Ortaz, derrigorrezko galdekizun baten aurrean aurkitzen gara: ZEIN IZANGO LITZATEKE KANTERAREN EGOERA, BERTAN INTERBENTZIORIK EGIN EZEAN? nork jakin.
Baina, zein izan beharko litzateke eremu honen guztiaren etorkizuna? Egia esan ez da galdera makala, eskola lan honen aurretik ere planteatutako "aukera" edo "arazoa" da.

COMMING SOON...

miércoles, 9 de febrero de 2011

AL LIMITE

Ereñon egin beharreko ariketa "fugaz" honen inguruan bueltaka ibili ondoren... atzo arrastian hartutako apunte arinen artean arakatu eta bertan aurkitu nuen Iñigo Garcia-k (Vaumm estudioaren partaideak) gomendatutako webgune bat: "NORWAY ROADS" idatzi nuen paperean, ez dakit lar ongi zergatik ere, baina google-n bilatu eta bereahala azaldu zen erantzuna: http://www.turistveg.no/ 





Norvegiaren paisaia liluragarriak ezagunak dira mundu osoan, bertako turismo taldeek prestatu dituzte gune "birgin" horiek bereganatu eta ikuslearenganako hurbilketa ahalbidetzen dituzten zenbait interbentsio eta azpiegitura.


Bestetik, gogoan nuen Vaumm taldearen blog-ean irakurritako artikuloa (Iñigo Garcia-k idatzia) non "arkitektura en el limite" izenburupean interbentsio mota hauen inguruko iritzi eta informazio anitz eskuratu daitekeen.
Hona emen artikuloaren esteka: http://vaumm.blogspot.com/2010/11/arquitecturas-en-el-limite.html


Informazio lagungarria izango delakoan.... animo.

viernes, 4 de febrero de 2011

ERAIKITZEKOSISTEMA (proiektuak III; 2.entrega)

Proiektu honen inguruan aurretik azaldutako orotan barneratzea beharrezkoa ez bada ere (aurreko aurreentrega eta sarreretan aurkitu daiteke proiektu honen nondik norakoak modu zehatzean), ongi dago laburpen txiki bat aurreratzea:

Muruetako aktuazio planaz haratago, Urdaibai mailan aurkitutako kezka baten aurrean planteatutako aktuazio proposamenak edo/eta jarraibideak aurkezten dira honako entregan. Kezka nagusi horretaz ari garenean Urdaibai eremu babestuaren eraikitze hazkundearen aurreko ardura eta mesfidantzaz ari gara, eta, noski, hazkuntza hori ahalbidetzen duen eraikitze sistema onargarri bat ere existitzen delaren fedeaz. Azpaldian ez direla eraikuntza sostenigarriak burutzen lurralde hauetan.

Bideo honen bidez, proiektu honen atzean dirauen filosofia islatzen da. Zehazki, "MURUETAKO AKTUAZIO PLANA" aurkezten dugu bertan, non, bina tren bagoi zaharren bidez, eremuaren berpiztean sinesten dugun. 


Halere, esan bezala, gure AKTUAZIO PLANA ez da puntu zehatz batean fokalizatzen. Hori dela eta, Urdaibaiko beste potentzialitateen bila aritu ondoren, aukera ugariko bestelako udalerri eta orube aurkitu eta aztertu ditugu (Baita eremu ugaritan aplikatzeko moduko ekintzak planteatu ere). 

Eskema honetan finkaturik daude aztertu naiz proposatutako ekintza oro eta euren artean suertatu daitezkeen harreman estuak ere bai. 

PPS-an modu erosoan ibiltzeko eskema lagungarria


Ondoren azaldutako irudiak, jaitsi beharreko PPS-aren parte besterik ez dira (modu didaktikoan proiektua ikusi ahal izateko PPS-a jaitsi beharra dago).


Esteka honen bidez, gure proiektua modu zehatzean jarraitzeko moduko PPS aurkezpen didaktikoa jaitsi daiteke.
http://www.megaupload.com/?d=9GNBD0N6

View more presentations from ubaycalle.



Ereño, Harrobi inguruko tailerrak
Aisialdiak Ereñon
Murueta. Ustiatze eremua, heziketa ibilbide baten parte
Murueta. Tejeria jada berreskuratua eta bisitatzeko modukoa

lunes, 10 de enero de 2011

€SPANISH DR€AM

Dokumental honen berririk ematea beharrezkoa ez den arren, ahalik eta gehien barreiatu beharreko informazio eta datuak direla ukaezina da. 


Ziuruenik ikusia izango duzuela €SPANISH DR€AM dokumentala. Santiago Cirugeda-k (http://www.recetasurbanas.net/) eta Guillermo Cruz-ek  zuzendutako erreportaia dugu, non 70 hamarkadako egoera sozial-ekonomikotik hasita eta gaur eguneko egoerarainoko bilakaeraren analisi ulergarria burutzen den, beti ere "burbuja inmobiliaria"-ren ildoari jarraiki.

Gaia arras interesgarria da duda barik, batez ere gure belaunaldian ere eragina izango duen asuntoa delako noski, baina, baita arkitekturaren arloan, urte hauetan maisuen ahotik entzun ditugun zenbait baieztapenen arrazoiak ere ulertzeko moduan argitzen dituztelako: zergatik gutako askok ez dugu etxebizitza berririk eraikitzeko aukerarik izango?? (behar bada, ezta horietako batean bizitzeko aukerarik ere ez...)

erantzuna:



€SPANISH DR€AM from Guillermo Cruz on Vimeo.

jueves, 6 de enero de 2011

"LO BUENO DE CONTAGIARSE"


Proiektu honekin bueltaka ari garela, burura etorri zait honako bideotxoa. 

Orain dela sarrera batzuk ere, bideo honen familiako beste "ponentzi" batzuen inguruan idatzi nuen  http://julenquevedo.blogspot.com/2010/09/httpwww.html. 

TED jardunaldien parte da honako bideoa, alegia.

Kasu honetan, Michael Rojkind arkitekto mexikarra gure inguruan ditugun zenbait elementuetaz kontajiatzearen onuraz dihardu. Gauza onuragarriak diren bitartean behintzat... ongi etorriak izan daitezela, arkitekturarekin zerikuzirik ez badute ere...

Galdera, ordea, honakoa da... arkitektura edo marketing hutsa? zintzoa??? ez??...
ETZAKIT.


sábado, 25 de diciembre de 2010

PARENTESI TXIKI BAT, ENKARTUR ETA DOBLARY.

Denbora aurrera dijoala, ikasketetatik kanpo gelditzen diren (baina hauentzako lagungarri diren) aktibitateekiko begirunea landu izan dut/dugu azken aspaldi honetan. Gure ikasketa mailan ez dauden ikasleekin harremanetan jartzeko aukera paregabea aurkitu dugu honako "ariketak" eginez.

Egia esan, izugarri pozten nau gure interesak konpartitzen dituzten jende talde txiki bat ezagutu izana (nahiz eta honako "istoriotan" sartzeko gazte xamar izan...)

Sarrera honetarako hautatutako lan txikia orain dela zeharo gutxi entregatutako proposamen baten inguruan dihardu.

Leihaketa honen helburu nagusia textualki: "Egin beharreko lana etxeko altzari baten diseinua izango da. Proiektuan nagusiki erabiliko den materiala zura izango da, edo horren industria-deribatuak"


Aukera paregabea ikusi genuen Alvaro (3.mailako ikaslea) eta biok pieza domestiko baten diseinuan murgiltzeko, gure eskola lanetan ohikoa ez den eskalako diseinu batean lanean aritzeko, alegia. Eskolako lanak alde batera utzi ezinean, baina, gogoz ekin genion lan honi ain eskasak diren atseden une horietan. 



Istorio honen amaiera arras pozgarria izan da, duda barik, nahiz eta emaitza arrakastatsurik ez lortu (izan ere, lehen zaria "desierto"  izan da), esperientzia goxo batekin gelditzeaz gain, honen tankerako aktibitateetan murgiltzeko gogoak besterik ez baitzaizkit piztu. 

Beste barik, sarrera honen irakurle ere izango direlakoan zorionak sarituei. 

Hona emen gure lana: izatez, sistema baten planteamendua da, non bina "chaise longue"ren diseinua planteatzen den adibide gisa. 






lunes, 20 de diciembre de 2010

POTENTZIALITATEEN BILA...

Gure azken hitzek narratzen zuten bezala Urdaibai biosferan herriak onarturiko hazkunde sistema bat ahalbidetuko duen plan baten bila genbiltzan. Hasieratik amaierako helmugararteko bide luzean hainbat eta hainbat faktore ezberdinek proioektua hamaika modu ezberdinetan bukatutzeko aukera ematen du. Guk ordea amaiera posible guzti horietan gure xedea betetzea bilatzen dugu. Hori dela eta, gerta litekeen kaxu posible bakoitzari erantzun bat eman beharko diogu. Hala ere, hain da zabala errealitateak eman genitzakeen kasuistika (infinitua), ezin genezakeela kasu bakoitzari erantzun konkretu bat eman. Beraz, auzi honen aurrean kasu ezberdinak gertatzeko aukera ematen duen aktuazio eskema bat proposatzen dugu.


Eskema hau gure arazo infinitoarentzako erantzun infinitoa da. Eskema irekia, arazo berri bakoitzaren aurrean erantzun berri bat jaso dezakeena. Bertan, Urdaibain aurkitu ditugun potentzial ezberdinak ustiatzea proposatzen dugu. kasu honetan Muruetako Hoffmann labea, Gernikako Astra eraikina eta Ereñoko harrobiaren potentzialitateak explotatzea planteatzen dugu gure xedea lortzeko, ezagutzen ditugun kasuak baitira. Hala ere, eskeman planteatzen dugun legez, potentzial handiko aktuazio eremu gehiago identifika daitezke herritarrekin partaidetzan. Momentuz, garatu izan dugun aktuazio eremua Muruetako Telleria zaharreko Hoffmann labearen ingurukoa izan da.

Irisgarritasun proposamen berria. Ibilbide berriaK

Guneko potentzialitateak explotatu aurretik garrantzitsuena bertara iristea izango da, hori dela eta, behar beharrezkoa izango da irisgarritasun proposamen bat planteatzea. Hitz hauen gaineak ikus dezakezue gure proposamena.


Behin guneak izan ditzakeen irisgarritasun arazoak konpondurik aktuazio estrategia ireki bat planteatzea izango litzateke hurrengo pausua. 



Aktuazio estrategiaren diseinuarekin hasi aurretik, derrigorrezkoa izango da  potentzialitate ezbedinak identifikatzea. Potentzial horien identifikaziorako hainbat iturri izango ditugu: komunikabideak, herritarrak, analisi eta datu bilketa ezberdinak...

Kasu honetan gure garaian eraikiko balitz, Euskotreneko tren zaharran jubilazioa dela eta  , burdinbidean zehar hainbat urtetan zehar euskal gizartea zerbitzatu izan duten bagoietako bat behin behineko pabilioi bat bilakatzea planteatu dugu.

Modu honetan tren hauetako baten bidez, lehen pabilioi bat era azkar eta garbi batean eremuan kokatzea lortzen dugu.

Gure proposamena tren bagoi zahar pare bat erabiltzea den arren, sistema proposamen aunitz hartzeko dago eratua, beti ere, betebeharreko puntu guztiak  betetzen dituzten bitartean.




Ur beroa lortzeko zein  lortutako zurak lehortzeko eguzki indarra erabiltzea planteatzen da. Horrez gain, elementu guzti hauek desmontagarriak eta modulatuak izatea planteatzen da, interbentzioa bukatzerakoan herritarren artean paradigma bezala artefakto guzti hauek banatzeko.

Tren bagoiaren proposamenarekin bezala, elementu hauek gauzatzeko hainbat material eta sistema ezberdin erabil daitezke, beraz, aktuazio sistemak beste edozein proposamen hartzeko ahalmena dauka beti ere guk ezarritako kondizioak bete ezgero.



Tailerrak eratzeko lastozko kargahormaz eraturiko behin behineko pabilio bat planteatzen dugu. 


Prozesu guztiaren amaieran erabilitako elementu guztiak biodegradableak edo eramangarriak direnez, gunea urbanizatzea planteatzen da, tailerraren arrasto bakarra gizartearen kontzientzian utziz. 


Garaturiko diren ondorengo potentzialitateak Gernikako Astra eraikina eta Ereñoko harrobia izango da. 

Gernikako Astrako eraikinean adibidez eskola tailerraren administrazio nagusia kokatzeko gune potente bat ikusten dugu, hitzaldiak eta gainerako jarduera kulturalak gauzatzeko izan dezakeen ahalmenaz gain. Ereñoko harrobian, berriz, harriaren ustiaketa tradizionala eta material honen erabilera arkitektura bioklimatikoan astertzek gune interesgarri bat bezala ikusten dugu. 


TO BE CONTINUED...

sábado, 11 de diciembre de 2010

PARADISE LOST IN TIME

Nola gauzatu behar dira gaur eguneko "monumentuen berrezkurapena"?


Behar bada muruetako teilerian denboraren poterearen aztarna bertan gelditzea irtenbide alternatibo bat izan daiteke. Azken finean, erabilpen ezaren ondorioz sortu izan da bertan, esaterako, fauna eta flora baten hazkunderako aukera paregabea.


Jakina da, ordea, teileriaren berrezkurapena ez dela hildo honetan burutu. Izan ere ARAZO EKONOMIKO eta azalera itxuroso baten atzetik ibilitzea izan da "berrezkurapen" horren motorea.


Teileriaren berrezkurapenaren inguruko klase teorikoa jaso genuen momentuan eginiko reflexioa izan zen honakoa:


Behar bada, denboraz kanpo eginiko kontsolidazioa izan zen teileriakoa... behar bada, beste mota bateko interbentzioa egin zezakeen...edo ez...


Taipei City, Shihlin paper ruined factory


jueves, 9 de diciembre de 2010

DENBORA, AUKERAK ETA TXIMELETAK





"aukeratzen ez duzun bitartean denak posible izaten jarraitzen du" Mr. Nobody


Gizakia gizaki denetik ahalegindu da bere burua espazioan kokatzen. Non gaude lurraldean kokatuak? Zer dago gure inguruan? izan ziren lehenengo galderak. Hauen atzetik eguzki sistemako gorputzengako zein zen gure kokagunea galdetzeari ekin genion. Ondoren galaxian non gauden asmatzen ahalegindu ginen. Azkenik espazio zabalean gure galaxiaren kokagunea zehazten ahalegindu gara. Sailtasunak sailtasun, gure posizioa hiru dimentsioetan zehaztea ez da hain saila, ez behitza gure kokapena lau dimentsioetan zehaztearenkin konparatuz gero.


Denbora era linealean eta norabide bakar batan pertzibitzen dugun magnitude bat da, horregaitik ez ezinezkoa egiten zaigu bere izatea zehazki definitzea. Zenbaitek denbora pertzibitzen duten era berdinean ulertzen dute, norabide bakar batean higitzen doan haria, bidegurutzerik ez daukan norabide bakarreko autopista amaiezina. Beraz, edozein gizakiren patua erabat sahietzgaitza bilakatzen da. Hautamen askatasunik gabeko gizakiak, beraien halabeharrezko patu noiz helduko itzaroten.


Bestalde, beste zenbaitentzat, gu barne, denbora ez da dimentsio bakarreko hari itxi bat, baizik eta aukera sare zabal bat non puntu jakin batean hasitako prozesu batek millaka amaiera ezberdin izan ditzakeen eta momentu oro gauzatzen diren aukeraketa bakoitzean zuhaitz horretan adar berri bat jaitzen da.


Denboraren izatea horrela ulertzen dugu, eta hori izango da gure proiektuaren funtsa.


Gure planteamendu honetan ez dugu denboran zehar garatze joan litekeen prozesu arkitektoniko konkretu bat proposatzen , baizik eta, aktuazio sistema bat, gerta litezkeen kasu anitz guztien aurrean erantzun ahal izateko protokolo bat eta prozesuak izan ditzakeen amaiera anitz posible guztiak ,ezberdinak izan arren, denek gure helburua bete dezaten lortzea, Urdaibaiko jendea arkitektura alternatibo bat erabiliz biosferan zehar eraikitzea posible dela konbentzitzea.



Ezinezkoa da ordea eman daitezkeen kasu konkretu guztiak aztertzea eta beraien eraginak aurreikustea, infinituak baitira. Izan ere, perturbazio nimiñoenak bukaerako emaitza erabat alda dezake, milaka aukera ezberdin sortuz, fenomeno hau, tximeleta efektu bezalaxe ezagutu ohi da. Inork efektu horren ahalmenen berri inoiz ez badu entzun hurrengo bideoa ikustea gomendatzen dugu, nekez aurkitu daiteke hau baino adibide grafikoagorik.(Jean Pierre Jeunet-en La Cité des enfants perdus filmetik ataratako atala)







Tximeleta efektua, horri bikoitzeko sastakaia madarikatua, gure proiektuaren gatza eta posoia, gure lanaren konplexutasunaren iturria eta gure buruentzako konplikazioa. Kasuistika infinitua da, beraz kasu konkretu bakoitzari ezin dakioke eman erantzun konkretu bat. Hori dela eta, sistema baten sorrera planteatzen dugu, zeinek matrize matematiko bat izango balitz bezala, kasu konkretu bakoitzeko aldagaiak jaso ditzakeen.


Kasuistika infinitua den bezalaxe infinituak dira kasuistika hori sortuko dituzten faktoreak, beraz, ezinezkoa egiten zaigu sistema horren bila joateko ikerketa bide deduktibo bat jarraitzea. Hori dela eta, proiektu honi prozesu induktibo baten bitartez ekitea dela biderik egokiena iruditu zaigu, hau da, kasuistika infinitu horretako kasu konkretu multzo bat aztertzea, eta bertatik kasuistika guztiarentzat baliozkoa den aktuazio sistema bat diseinatzea.


Bide horri ekinez, sarearen lehen adarrak plantatu ditugu eta bere adarretako baten garapena emaitza finalerarte, isolaturik, oraindik bere inguruko aukerekin loturarik sortu gabe, aurrerago sortuko ditugun adar berriekin lotzeko intentzioarekin.


Lortuko ahal dugu bilatzen dugun sistema hori aurkitzea? Guk ere, ez dakigu momentuz galdera horren erantzuna. Baliteke agian konklusio finala  sistema hori ezinezkoa dela izatea, nork daki. Hala ere, esperatzak badauzkagu.


zein konplexutasun mailara iritz daiteke errealitatea?