Hobe da berandu inoiz ez baino. Aldez aurretik parkamena eskatu beharra daukat "PROIEKTUAK IV" ikasgaian burututako azken proiektuaren emaitza beranduegi sartu izanagatik. Nahiz eta proiektuaren nondik norakoak aldatu ez diren (http://www.julenquevedo.blogspot.com.es/2012/03/baionako-arkitektura-eta-paisaigintza.html link-an sakatuz berehala aurkituko duzue proiektuaren memoria idatzia eta hasierako pausoak) aurkeztutako material grafikoa zuekin konpartitzeko aukera daukagu oraingoan.
|
kokapen planoak |
Memoria idatziaren atal esanguratsua ondoren lagako dizuet halere:
"Urte osoan landutako ordenazioan barrena, unibertsitate eraikina aurreko ariketetan buruturiko egoitza eta etxebizitza eraikinaren "bikia" dela esan dezakegu, "Square depression" baten bidez, fakultate berriak aurreexistentziak bisualki errespetatzen dituena, alegia. Izan ere, gaur egun "arsenalean" ematen den irakurketa historikoa mantendu nahaian, bolumenaren soterramendua proposatzen da.
Erabaki honek dakarren ondorioak ugariak dira (beharrezkoak ditugun kanpo praktikak kale kotan burutzeko aukera, kalearen depresioak dakarren aukera funtzionalak, eremuaren garbitasuna, bolumetriaren eragin eza...). Halere, arazoak ere anitzak dira, eta askotan, arazoei bilaturiko irtenbideak dira proiektuaren benetako funtza. ARGIA DA ARAZOA eta EGITURA KONPONBIDEA istorio honetan. Eraikinaren egitura da argiaren premia asetzen duena, bere dimentsio eta formari esker. Aurretik aipaturiko "depresio" ideiaren ohiartzuna balitz, egitura, sare gisa ulertua, hirugarren sotora ailegatzen da beregain jauziko diren karga guziak bideratzeko helburarekin. Eraikina eta kalearen arteko harremana guztiz estutzen da momentu honetan, distribuzioak burutzeko ere erabaki honen ondorioz sorturiko "argi iturri" handi hauek erabiliz."
|
Ebaketa esanguratsuenak (Arsenalaren antolamendu orokorra) |
|
Distribuzio oinak |
Behar bada, proiektuaren ulermena eta funtza ebaketan adierazi daiteke berehala. Ondoren aurkituko dituzuen irudiak, eraikuntzaren zeharkako ebaketak dira, eskolaren funtzionamendu basikoa modu garbian azaleratzen dutenak, alegia.
|
Zeharkako ebaketa 1 |
|
Zeharkako ebaketa 2 |
|
Zeharkako ebaketak 3-4 |
|
Eraikuntza atal aipagarrienen oinak (goitik behera: tailerrak, liburutegia, gela teorikoak) |
|
Eraikuntza atal aipagarrienen oina eta ebaketa (atrioa) |
|
Ebaketa xehetu konikoa |
Eraikuntza prozesuak bere interesa izan dezake eraikinaren ezaugarriak aintzat hartuz, azken finean, soterraturiko eraikuntzaz ari gara. Ondoren, aurreproiektatutako eraikuntza prozedura sinple eta azkarra irudikaturik aurkituko duzue.
|
Eraikuntza prozedura |
Bidean buruturiko barne eta kanpo irudiak aurkeztea ez legoke lekuz kanpo. Esan daiteke, proiektuaren izaera eta arima ulertzeko behar beharrezkotzat hartu izan dugun material grafiko moeta izan dela honakoa.
|
Eskolarako Sarrera nagusia enparantzaren depresioari esker |
|
Atrioa |
Aurretik aipatuaren hildotik, lasai asko azpimarratu daiteke proiektuaren ulermena ebaketan gauzatu beharra dagoela. Izan ere, lamina honetan ikusgai dituzuen ebaketak dira proiektuaren azalpena burutzeko ezinbesteko planoak. Eraikuntzaren eremurik “monumentalena” erakusten digu ondorengo irudiak.
Izaera bereziko eremua da honakoa duda barik, altuera hirukoitza beregain hartzen duena (9,6m-ko garaiera hain zuzen) eta erabilera aldetik izaera “publikoa” ere erakusten duena. Bertan tartekatuko lirateke erakusketak, marrazketarako estatuak eta barne patioetarako sarrerak besteak beste.
|
Hirugarren sotoa, tailerrak |
Barne patioa da proiektuaren funtza eta lan honi zentzua eskaintzen diona. 2. ikuspegian igerri daitekeenez, patioaren izaera bikoitza dela esan dezakegu. Beharrezkoa dugun argi iturriak dira patioak, geometria ortogonaletik aldendu eta angelu optimoaren bila dabilena argi ordu kopuru ugari beregain hartuz. Bestetik, ordea, paisaigintza eskolan praktikak burutzeko eremu bikainak dira, gela teoriko/praktikoetatik gertu eta eraikinaren “barne” ere daudela aintzat hartuz. Errezel horma eta egituraren artean sortzen den harremana aztertzeko aukera paregabea sortzen da ikuspegi honetan.
|
Barne patioak eta argi iturriak |
|
Lehen sotoa, gela teorikoak |
|
Bigarren sotoa, liburutegia |
|
Hirugarren sotoa, tailerrak |
|
Auditorioa |
Besterik ezean, Arsenalean buruturiko lan honen maketa fisikoa aurkeztea besterik ez zaigu gelditzen, aipatutakoarekin batera, entregaren laburpena bere osotasunean gauzatuz. Espero dugu proiektuaren nondik norakoak ondo transmititu izana eta milesker irakurtzaileei zuen interesarengatik.
|
Arsenala bere osotasunean maketa fisikoa |
|
Arkitektura eta Paisaigintza eskola maketa fisikoa |
|
Maketa fisikoaren xehetasunak |
No hay comentarios:
Publicar un comentario