sábado, 16 de junio de 2012

VIDEO: VAUMM E.T.S.A. de Sevilla

Ikasturtea bukatu delarik, Blog-ean gazteleraren ezartzeari ekingo diodala komunikatzea gustatuko litzaidake. Arrazoi nagusia, ahalik eta gende gehienari helaraztea da, noski. 


Oraingoan, VAUMM bulegoak, Sevilla-ko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan buruturiko partaidetzaren berri ematea da sarrera honen helburu nagusia. Laburpen gisa, eta bideoa ikusita, arkitektura bulego honen lan metodolgiaren berri ematen duen ordu pasatxoko txarla da jarraian topatuko duzuen "link"-ean arukituko duguna. 


Pertsonalki, esan beharra daukat lagungarria dela oso ohiko bulegoen "egitura enpresarialetatik" kanpo dauden adibideak aztertu eta ulertzea. Egitura piramidala baztertuz, kolaborazio sare amaigabean murgiltzen da Vaumm: Arkitektura obra bukatuaren autoria absolutoa berreskuratu nahaiak dakartzan arazoak azaleratzen dituzte (arkitektoak ez dira guztiahaldunak eta autoria absolutoak erantzukizun amaigabeak ere dakartza). Hildo honetan, beraz, badirudi lan bakoitzean beharrezkoa den kolaborazioa erdiestea dela arkitekto talde honen lehendabiziko helburua, lanaren emaitza profesionalena bilatzeko asmoz. 


Nire aburuz, behintzat, arkitektoak izan beharreko apaltasun lezio bat (sei adibidez lagunduta) Iñigo García Odiagaren (bulegoaren partaidearen) eskutik.


Besterik ezean, mileseker txarlagatik Vaumm taldeari eta gauzak ondo egiten dituzten Sevillako Arkitektura eskolako ikasleei.


Diapositivas presentadas en la ponencia


Terminado el último curso en la escuela, me gustaría comunicaros la incorporación del castellano en este blog con la simple intención de llegar a más gente.


Esta vez, os traigo un vídeo en el que se refleja la participación del estudio VAUMM en la E.T.S.A. de Sevilla. Brevemente, y una vez visto el vídeo, podríamos decir que se trata de una charla de una hora pasada en la que se pone sobre la mesa la metodología de trabajo de este estudio.


Personalmente, debo decir que me resulta de gran ayuda ver y entender ejemplos que escapan a la "estructura empresarial" de los estudios convencionales. Dejando de lado una estructura piramidal, Vaumm se incluye en una interminable red de colaboraciones: Ponen de manifiesto los problemas que acarrea el adjudicarse la autoría absoluta de la obra terminada a la que el arquitecto ha estado acostumbrado todos estos años (los arquitectos no son todopoderosos y no pueden hacer frente en muchos casos a las responsabilidades que esto conlleva). Con esta premisa, pareces ser que el estudio tiene como objetivo principal el formar un grupo de competente y profesional para cada trabajo que se le presenta, intentando siempre conseguir el mejor resultado.


A mi entender al menos, se trata de una lección de humildad (acompañada de seis ejemplos) de la mano de Iñigo García Odiaga (socio de VAUMM).


Sin más, muchas gracias  Vaumm por la charla y a los estudiantes de la E.T.S.A. de Sevilla, que parecen saber hacer las cosas bien.

BIDEOA IKUSI / VER VIDEO

"BAIONAKO ARKITEKTURA ETA PAISAIGINTZA ESKOLA PROIEKTUAK IV"- 2012/05/14

Hobe da berandu inoiz ez baino. Aldez aurretik parkamena eskatu beharra daukat "PROIEKTUAK IV" ikasgaian burututako azken proiektuaren emaitza beranduegi sartu izanagatik. Nahiz eta proiektuaren nondik norakoak aldatu ez diren (http://www.julenquevedo.blogspot.com.es/2012/03/baionako-arkitektura-eta-paisaigintza.html link-an sakatuz berehala aurkituko duzue proiektuaren memoria idatzia eta hasierako pausoak) aurkeztutako material grafikoa zuekin konpartitzeko aukera daukagu oraingoan. 
kokapen planoak

Memoria idatziaren atal esanguratsua ondoren lagako dizuet halere: 



"Urte osoan landutako ordenazioan barrena, unibertsitate eraikina aurreko ariketetan buruturiko egoitza eta etxebizitza eraikinaren "bikia" dela esan dezakegu, "Square depression" baten bidez, fakultate berriak aurreexistentziak bisualki errespetatzen dituena, alegia. Izan ere, gaur egun "arsenalean" ematen den irakurketa historikoa mantendu nahaian, bolumenaren soterramendua proposatzen da.


Erabaki honek dakarren ondorioak ugariak dira (beharrezkoak ditugun kanpo praktikak kale kotan burutzeko aukera, kalearen depresioak dakarren aukera funtzionalak, eremuaren garbitasuna, bolumetriaren eragin eza...). Halere, arazoak ere anitzak dira, eta askotan, arazoei bilaturiko irtenbideak dira proiektuaren benetako funtza. ARGIA DA ARAZOA eta EGITURA KONPONBIDEA  istorio honetan. Eraikinaren egitura da argiaren premia asetzen duena, bere dimentsio eta formari esker. Aurretik aipaturiko "depresio" ideiaren ohiartzuna balitz, egitura, sare gisa ulertua, hirugarren sotora ailegatzen da beregain jauziko diren karga guziak bideratzeko helburarekin. Eraikina eta kalearen arteko harremana guztiz estutzen da momentu honetan, distribuzioak burutzeko ere erabaki honen ondorioz sorturiko "argi iturri" handi hauek erabiliz."


Ebaketa esanguratsuenak
(Arsenalaren antolamendu orokorra)
Distribuzio oinak
Behar bada, proiektuaren ulermena eta funtza ebaketan adierazi daiteke berehala. Ondoren aurkituko dituzuen irudiak, eraikuntzaren zeharkako ebaketak dira, eskolaren funtzionamendu basikoa modu garbian azaleratzen dutenak, alegia.
Zeharkako ebaketa 1
Zeharkako ebaketa 2


Zeharkako ebaketak 3-4
Eraikuntza atal aipagarrienen oinak
(goitik behera: tailerrak, liburutegia, gela teorikoak)
Eraikuntza atal aipagarrienen oina eta ebaketa
(atrioa)
Ebaketa xehetu konikoa
Eraikuntza prozesuak bere interesa izan dezake eraikinaren ezaugarriak aintzat hartuz, azken finean, soterraturiko eraikuntzaz ari gara. Ondoren, aurreproiektatutako eraikuntza prozedura sinple eta azkarra irudikaturik aurkituko duzue.
Eraikuntza prozedura 
Bidean buruturiko barne eta kanpo irudiak aurkeztea ez legoke lekuz kanpo. Esan daiteke, proiektuaren izaera eta arima ulertzeko behar beharrezkotzat hartu izan dugun material grafiko moeta izan dela honakoa.


Eskolarako Sarrera nagusia enparantzaren depresioari esker


Atrioa

Aurretik aipatuaren hildotik, lasai asko azpimarratu daiteke proiektuaren ulermena ebaketan gauzatu beharra dagoela. Izan ere, lamina honetan ikusgai dituzuen ebaketak dira proiektuaren azalpena burutzeko ezinbesteko planoak. Eraikuntzaren eremurik “monumentalena” erakusten digu ondorengo irudiak.


Izaera bereziko eremua da honakoa duda barik, altuera hirukoitza beregain hartzen duena (9,6m-ko garaiera hain zuzen) eta erabilera aldetik izaera “publikoa” ere erakusten duena. Bertan tartekatuko lirateke erakusketak, marrazketarako estatuak eta barne patioetarako sarrerak besteak beste.

Hirugarren sotoa, tailerrak

Barne patioa da proiektuaren funtza eta lan honi zentzua eskaintzen diona. 2. ikuspegian igerri daitekeenez, patioaren izaera bikoitza dela esan dezakegu. Beharrezkoa dugun argi iturriak dira patioak, geometria ortogonaletik aldendu eta angelu optimoaren bila dabilena argi ordu kopuru ugari beregain hartuz. Bestetik, ordea, paisaigintza eskolan praktikak burutzeko eremu bikainak dira, gela teoriko/praktikoetatik gertu eta eraikinaren “barne” ere daudela aintzat hartuz. Errezel horma eta egituraren artean sortzen den harremana aztertzeko aukera paregabea sortzen da ikuspegi honetan.

Barne patioak eta argi iturriak

Lehen sotoa, gela teorikoak

Bigarren sotoa, liburutegia

Hirugarren sotoa, tailerrak

Auditorioa
Besterik ezean, Arsenalean buruturiko lan honen maketa fisikoa aurkeztea besterik ez zaigu gelditzen, aipatutakoarekin batera, entregaren laburpena bere osotasunean gauzatuz. Espero dugu proiektuaren nondik norakoak ondo transmititu izana eta milesker irakurtzaileei zuen interesarengatik.


Arsenala bere osotasunean
maketa fisikoa

Arkitektura eta Paisaigintza eskola
maketa fisikoa

Maketa fisikoaren xehetasunak