Azken hilabete honetan buruturiko lan txiki batekin natorkizue. Eskolako hiru lagunen arteko kolaborazio baten ondorioz sorturiko azterketa eta proposamen lana dugu honakoa. "Internacional contesta" enpresaren eskutik, ERAIKUNTZEN ESTALKIEN GAINEKO HAUSNARKETA zen lehiaketa txiki honetan proposatzen zena. Batik bat erabilera aldetik izaera berezia duten eremu hauen erabilpena zen kexka nagusia.
Proposamenaren izaera analisi kutsua hartzen du galdera nagusi bati erantzun nahaian: zein kasutan litzateke ezinbestekoa estalkiaren erabilera?
Hirigintza maila aztertze eremutzat hartuz, gaur egungo hiri modeloari harreta eta kritika egiten zaio. hitz gakoak DISPERTZIOA, ESPEZIALIZAZIOA eta KONTSUMOA dira. Eredu honek dakarren kalteak anitzak dira: eraikuntza kontsumitzaileak sortzen ditugu, sare orokor baten premia duen arkitektura, alegia; sare orokorrak geroz eta dimentsio handiagokoak dira hirietan, mantenimendu eta obra luzeen beharra dutenak; hirian jasotzen ditugun lehengaiak eremu espezializatuetan ekoizten dira, askotan hiritik lar urrun daudenak, horrek dakarren kutsadura eta kalteaz hitzegitea beharrezkoa ere ez delarik; eraikuntzen premiak asetzeko industriagune izugarriak eraikitzen ditugu, hiritik aldendu nahi ditugunak beren presentzia somatu ere ez dugulako nahi ("amor/odio" harreman bitxia sortu da, hiriaren izaera kontsumitzailea dela medio).
Proposamenak hiri eredu ezberdin bati egiten dio erreferentzia, non hitz gakoak bestelakoak diren: DENTSIFIKAZIOA, HIBRIDAZIOA eta SORTZAILEA. Lurzorua eta orain arte eman den hirigintza ereduaren arteko harremana ez da eraginkorra izan, izan ere, eskasia somatzen hasiak gara, hirigintza eredu berri baten premia somatzen hasiak gara, alegia. Dentsifikazioaren ondorioz, hiri hibrido baten beharra dugu, non erabileren arteko elkar bizitza adostu eta onartu beharra daukagun. PUNTU HONETAN AURKEZTEN DA ESTALKIA IRTENBIDE GISA, orain arte erabilerarik izan ez duen eraikuntza atal honek, arkitekturaren izaera SORTZAILEA bultzatu baitezake. Irudietan antzematen den gisara, estalki anitzen potentzialak identifikatu eta erabiltzea besterik ez da gelditzen, KONTSUMITZEN DUGUN HORI EKOIZTEKO ASMOAREKIN.
Proiektuaren izaera teorikoak, behar bada, proposamenaren baztertzea ekarri du berehala, "zehatzagoak" izan diren beste proposamen batzuei lehentasuna emanez. Beste barik, esperientzia atsegina bizi izandakoa, lehiaketekin aurrera jarraitzeko asmoz.
http://www.internationalcontesta.com/p/about.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario