jueves, 22 de marzo de 2012

BAIONAKO ARKITEKTURA ETA PAISAIGINTZA ESKOLA. bidean eten bat.

"Proiektuak V" ikasgaia bukatzear dagoelarik, Ubay eta bion artean burutu beharreko azken ariketaren lehendabiziko intentsio eta pausoak aurkezteko moduan gaude. Oraingoan, Baionako unibertsitateari harreta jarri eta bertako "campus"-aren Arkitektura eta Paisaigintza eskola ("École d´architecture et paysage de Bayonne") proiektatzea da, hain zuzen ere, urteko azken lana.




Urte osoan landutako ordenazioan barrena, unibertsitate eraikina aurreko ariketetan buruturiko egoitza eta etxebizitza eraikinaren "bikia" dela esan dezakegu, "Square depression" baten bidez, fakultate berriak aurreexistentziak bisualki errespetatzen dituena, alegia. Izan ere, gaur egun "arsenalean" ematen den irakurketa historikoa mantendu nahaian, bolumenaren soterramendua proposatzen da.


proiektatze prozesua (hasierako irudiak)


Ikuspegi orokorra (hasierako irudiak)


Erabaki honek dakarren ondorioak ugariak dira (beharrezkoak ditugun kanpo praktikak kale kotan burutzeko aukera, kalearen depresioak dakarren aukera funtzionalak, eremuaren garbitasuna, bolumetriaren eragin eza...). Halere, egia esan, arazoak ere dakar, eta askotan, arazoei bilaturiko irtenbideak dira proiektuaren benetako funtza. ARGIA DA ARAZOA eta EGITURA KONPONBIDEA  istorio honetan. Aurreko irudian antzeman daitekeenez (ikus.2.irudia), eraikinaren egitura da argiaren premia asetzen duena, bere dimentsio eta formari esker. Aurretik aipaturiko "depresio" ideiaren ohiartzuna balitz, egitura, sare gisa ulertua, hirugarren sotora ailegatzen da beregain jauziko diren karga guziak bideratzeko helburarekin. Eraikina eta kalearen arteko harremana guztiz estutzen da momentu honetan, distribuzioak burutzeko ere erabaki honen ondorioz sorturiko "argi iturri" handi hauek erabiliz.

Hasierako irudiak

Habiapuntua argituta, programaren ordenazioaren azalpenean murgilduko gara. Bina besodun forma da eskuartean dugun "partzela". Dimentsioei jaramon eginez, lehendabiziko erabakia eraikinaren ulermen erraza bultzatu nahaian programaren izaera ezberdinak banatzean datza: alde batetik funtzio administratiboa izango genuke, bestetik, ordea, dozentea. Hirugarren sotoa, azkenik, eremu libre gisa ulertuko genuke, 3500m2-ko tailer funtzioanitza.


distribuzio oinak (oinarrizko eskemak)
a-a´ebaketa (barne patioen izaera)

b-b´ebaketa (programaren antolamendua aize antzeman daiteke. Ebaketaren izaerak berehala bideratzen gaitu lehen sotoko konpartimentaziotik hirugarren sotoko lan eremura arte,  tartean dirauen liburutegi baten irakurketa bateratutik pasaaraziz)

Egituraren izaerak altuera bikoitzeko nahiz hirukoitzeko eremuak proiektatzeko aukera eskeiniko luke, programan aurkituko ditugun beharrei aurre egiteko asmoz.


Bidea zabalik dirau hortaz, ibilbidea bukatzea besterik ez zaigu gelditzen.


laneko infografiak




To be continued...

martes, 13 de marzo de 2012

LEHIATU: CHARLAS

Aukera polita LEHIATU-tik dakarkiguna. Azken hilabete hauetan arkitekto profesionalen eritziak eta experientziak ezagutzeko ahaleginetan ibiliko gara. 

Ugaitz Gazteluren aportazioaren ondoren, hurrengo astean (martxoak 23) goizeko 10:00 Borja Izagirre Larrañaga izango dugu gure artean eskolan, arkitektoa D.A.G.E.T.-tik eta "Proiektuak I" ikasgaian irakaslea eskolan bertan. 

Gazteleraz, www.lehiatu.blogspot.com webgunean aurkituko duzue ondoko sarrera eta baita LEHIATU proiektutik informazio gehiago eskuratzeko aukera ere.

Beste barik, gonbidapen gisa hartu.

Consultorio de Milagro
doblee estudio


"El próximo 23 de marzo de 2012, viernes, tendremos entre nosotros a BORJA IZAGIRRE LARRAÑAGA, arquitecto por la E.T.S.A.S.S./D.A.G.E.T. y actual profesor de la asignatura "PROIEKTUAK I" en la propia escuela. Compartirá experiencias propias en el campo de los concursos, además de sugerir impresiones y opiniones a cerca de este tipo de actividades (los concursos de arquitectura como tema propuesto).

más información a cerca de los trabajos en los que ha colaborado Borja Izagirre: www.doblee.es

La charla se llevará a cabo en la E.T.S.A.S.S./D.A.G.E.T. a las 10:00."


sábado, 10 de marzo de 2012

PARENTESI TXIKI BAT INTERNACIONALCONTESTA ETA ROOFTOPS WHY NOT?

Azken hilabete honetan buruturiko lan txiki batekin natorkizue. Eskolako hiru lagunen arteko kolaborazio baten ondorioz sorturiko azterketa eta proposamen lana dugu honakoa. "Internacional contesta" enpresaren eskutik, ERAIKUNTZEN ESTALKIEN GAINEKO HAUSNARKETA zen lehiaketa txiki honetan proposatzen zena. Batik bat erabilera aldetik izaera berezia duten eremu hauen erabilpena zen kexka nagusia.


Proposamenaren izaera analisi kutsua hartzen du galdera nagusi bati erantzun nahaian: zein kasutan litzateke ezinbestekoa estalkiaren erabilera? 


Hirigintza maila aztertze eremutzat hartuz, gaur egungo hiri modeloari harreta eta kritika egiten zaio. hitz gakoak DISPERTZIOA, ESPEZIALIZAZIOA eta KONTSUMOA dira. Eredu honek dakarren kalteak anitzak dira: eraikuntza kontsumitzaileak sortzen ditugu, sare orokor baten premia duen arkitektura, alegia; sare orokorrak geroz eta dimentsio handiagokoak dira hirietan, mantenimendu eta obra luzeen beharra dutenak; hirian jasotzen ditugun lehengaiak eremu espezializatuetan ekoizten dira, askotan hiritik lar urrun daudenak, horrek dakarren kutsadura eta kalteaz hitzegitea beharrezkoa ere ez delarik; eraikuntzen premiak asetzeko industriagune izugarriak eraikitzen ditugu, hiritik aldendu nahi ditugunak beren presentzia somatu ere ez dugulako nahi ("amor/odio" harreman bitxia sortu da, hiriaren izaera kontsumitzailea dela medio).




Proposamenak hiri eredu ezberdin bati egiten dio erreferentzia, non hitz gakoak bestelakoak diren: DENTSIFIKAZIOA, HIBRIDAZIOA eta SORTZAILEA. Lurzorua eta orain arte eman den hirigintza ereduaren arteko harremana ez da eraginkorra izan, izan ere, eskasia somatzen hasiak gara, hirigintza eredu berri baten premia somatzen hasiak gara, alegia. Dentsifikazioaren ondorioz, hiri hibrido baten beharra dugu, non erabileren arteko elkar bizitza adostu eta onartu beharra daukagun. PUNTU HONETAN AURKEZTEN DA ESTALKIA IRTENBIDE GISA, orain arte erabilerarik izan ez duen eraikuntza atal honek, arkitekturaren izaera SORTZAILEA bultzatu baitezake. Irudietan antzematen den gisara, estalki anitzen potentzialak identifikatu eta erabiltzea besterik ez da gelditzen, KONTSUMITZEN DUGUN HORI EKOIZTEKO ASMOAREKIN. 


Proiektuaren izaera teorikoak, behar bada, proposamenaren baztertzea ekarri du berehala, "zehatzagoak" izan diren beste proposamen batzuei lehentasuna emanez. Beste barik, esperientzia atsegina bizi izandakoa, lehiaketekin aurrera jarraitzeko asmoz.


http://www.internationalcontesta.com/p/about.html

domingo, 4 de marzo de 2012

"TRAS UNA LINEA DE LUZ" PROIEKTUAK IV- 2012/02/20

Egia esan, aurreko sarreran argitutakoak errepikatzeak ez dakar ezer berririk. Dena den, bakarka eginiko azken entrega honetan buruturiko lana aurkeztea ez dago lekuz kanpo.

Laburbilduz, Baionako San Andres eliza inguruan (Paul Bert enparantza barne) eginiko interbentzio lana da sarrera txiki honetan aurkezten dudana. Hiri txiki honetan ematen diren ekitaldi orori erantzun emango dion KALE ANTZOKI baten proiektua da, hain zuzen ere, eremu publikoaren inguruan buruturiko lanari gehitu beharreko programa.

Beste barik, ondorengoko irudiekin uzten zaituztet, non elizaren izaera monumentala azpimarratzen duen proiektu baten azalpen grafikoa aurkituko duzuen.

aurreko sarreraren esteka (proiektuaren azalpena eta prozesua): http://www.julenquevedo.blogspot.com/2012/02/tras-una-linea-de-luz.html

hiri eskala hartzen duen azterketa (gaia: aparkalekuak)
Gaur egungo egoera
apunteak


Arsenala eta Paul Bert enparantza hartzen duen planifikazio orokorra

Bide proiektuala (San Andres harreta gune gisa)

Eremu publikoak beregain hartzen dituen elementuen justifikazioa: OSAGAIAK, PABIMENTUA eta ILUMINAZIOA

Ordenazio oina

Luzetarako ebaketa (San Andres eliza barne)

Antzokiaren ebaketa (xehetasuna)
Antzokiaren lan maketa (eskala 1/150)
Xehetasun bozetoak

Antzokia (proiektatze prozesuan eginiko irudia)

Unibertsitaterako sarrera bidea (proiektatze prozesuan buruturiko irudia)

Laneko maketa (eskala 1/300)

Laneko maketa (eskala 1/300)
Antzoki eta elizaren arteko harremana