Ordenazio orokorra (Arsenala eta San Andres eliza ingurua) Aurre-proposamena |
Ildo honetan aurkeztu zaigu banaka landu beharreko ariketa azkar hau. Eliza eta unibertsitate inguruaren antolamendua da oraingoan entregatu beharrekoa. Aurretik ere aztertu eta trebatutako ariketa izanik, ezaguna dudan eremua da honakoa, non autoaren nagusitasun ukaezinak oinezkoaren eremu zatiketa suposatzen duen, baita San Andresek beharrezkoa duen eremu zabala ukatzen duena ere (gogoratu dezagun bere garaitik gaur egunera arte Bayonne hiri sistemako eraikuntza eta monumentu nagusienetakoa dela).
Gaur egungo egoera (San Andres eliza-aurrea) |
Aparkalekuz jositako ingurua izanik, bere garaian garratzi handia hartzen zuten zenbait elementuk gaur egunean erabilerarik gabeko ostopoak besterik ez dira. Unibertsitate sarrera aurretik aipatutakoaren adibide garbia da, non autoaren nagusitasunak oinezkoei dagokion eremua okupatu duen, sarrera eskailera guztiz baliogabetuz.
Hiri historiko hauetan barrena autoaren dependentziak kalte handiak sorrarazi ditu. Aparkalekuen presentzia nonahi aurkitu dezakegu, oinezkoentzat eskala aproposa duen hiria autoz betez (eremu historikoak 700 x 700 bat metroko eremua hartzen du). Gaur egun, fortifikaziotik at aurkitu ditzakegu erabilera handirik ez duten aparkaleku azalera aipagarriak. Dena den, autoa etxebizitza alboan uzteak gizabanakoaren erosotasuna dakar, bertako biztanleri edo kolektiboaren kalterako, noski.
Aipaturikoa justifikazio gisa hartuz, oinezkoari nagusitasuna eskaintzen dion proiektua burutzera bultzatzen gaitu, "Bayonne" hiri osoan bere eragina izango duelakoan.
Gaur egungo egoera (oinezkoentzako sarrera elementua) antzinako eskailera ingurua |
Gaur egungo egoera (San Andres eliza ) |
Ordenazio oina (egunez eta gabez) |
Hasierako irudiak (San Andres "atze teloi" gisa hartua) |
Hasierako irudiak (iluminazio azterketa) |
Laneko maketa (Antzoki eremua) TO BE CONTINUED... |
No hay comentarios:
Publicar un comentario