miércoles, 15 de febrero de 2012

"TRAS UNA LINEA DE LUZ"

Ordenazio orokorra (Arsenala eta San Andres eliza ingurua)
Aurre-proposamena
Aurreko entrega orokorrean,(ikus.http://www.julenquevedo.blogspot.com/2011/12/eraikina-bai-eraikina-ez-proiektuak-iv.html) "Bayonne" hirian, Arsenalean, proposatutako ordenazio plana aurkeztu genuen Ubay eta biok. Arsenalaz gain, errepidearen soterramenduak San Andres eliza inguruaren birplanteamendua burutzera bultzatu gintuen. EREMU PUBLIKOA gai nagusi gisa harturik, ariketa koherentea lantzen saiatu ginen non soterramenduaren erabakiak berebiziko garrantzia hartzen zuen kale kotan; argiztapen luzernarioek eta babes gisa planteatutako hiri altzariek oinezkoen nagusitasuna argi uzten zutelarik.


Ildo honetan aurkeztu zaigu banaka landu beharreko ariketa azkar hau. Eliza eta unibertsitate inguruaren antolamendua da oraingoan entregatu beharrekoa. Aurretik ere aztertu eta trebatutako ariketa izanik, ezaguna dudan eremua da honakoa, non autoaren nagusitasun ukaezinak oinezkoaren eremu zatiketa suposatzen duen, baita San Andresek beharrezkoa duen eremu zabala ukatzen duena ere (gogoratu dezagun bere garaitik gaur egunera arte Bayonne hiri sistemako eraikuntza eta monumentu nagusienetakoa dela).


Gaur egungo egoera (San Andres eliza-aurrea)


Aparkalekuz jositako ingurua izanik, bere garaian garratzi handia hartzen zuten zenbait elementuk gaur egunean erabilerarik gabeko ostopoak besterik ez dira. Unibertsitate sarrera aurretik aipatutakoaren adibide garbia da, non autoaren nagusitasunak oinezkoei dagokion eremua okupatu duen, sarrera eskailera guztiz baliogabetuz. 


Hiri historiko hauetan barrena autoaren dependentziak kalte handiak sorrarazi ditu. Aparkalekuen presentzia nonahi aurkitu dezakegu, oinezkoentzat eskala aproposa duen hiria  autoz betez (eremu historikoak 700 x 700 bat metroko eremua hartzen du). Gaur egun, fortifikaziotik at aurkitu ditzakegu erabilera handirik ez duten aparkaleku azalera aipagarriak. Dena den, autoa etxebizitza alboan uzteak gizabanakoaren erosotasuna dakar, bertako biztanleri edo kolektiboaren kalterako, noski. 


Aipaturikoa justifikazio gisa hartuz, oinezkoari nagusitasuna eskaintzen dion proiektua burutzera bultzatzen gaitu, "Bayonne" hiri osoan bere eragina izango duelakoan.



Gaur egungo egoera (oinezkoentzako sarrera elementua)
antzinako eskailera ingurua
 Gaur egungo egoera (San Andres eliza )


KALE ANTZOKI bat da aurretik proposaturiko eremu publikoari gehitu beharreko programa bakarra, (gaur egun, unibertsitate sarreran ere noizbeinkako musika emanaldiak eta ekintza kulturalak burutzen dira). Gisa honetako programa baten beharrak ezagunak dira: MALDA, ESZENATOKIA eta ARGIZTAPENA. 

Eremuaren izaera maldatsuari esker graderio paregabea proiektatzeko aukera dugu; San Andres elizaren presentziak "atze-teloi" paregabea eskaintzen du, eszenatoki humil bati ere izaera xarmagarria oparitzeko parada duena; ARGIZTAPENA da proiektuaren bidez proposatu beharreko elementu bakarra, programaren funtzionamendu egokia bermatuko duen "ARGI LERROA" eta proiektuaren funtza.

Lehendabiziko trazadurak elizaren nagusitasuna bilatu nahaian
(zuzenketan eginiko lerro mordoa)
Ordenazio oina (egunez eta gabez)
Hasierako irudiak (San Andres "atze teloi" gisa hartua)


Hasierako irudiak (iluminazio azterketa)
Laneko maketa (Antzoki eremua)


TO BE CONTINUED...

lunes, 6 de febrero de 2012

How much does your building weigh, Mr Foster? LUIS FERNANDEZ GALIANOREN ESKUTIK

Fosterren "bizitza profesionala" islatzen zuen dokumental famatua oraindik ere hurbil daukagularik, Luis Fernandez Galianoren eskutik errepaso sakon bat jaso dezakegu "Protagonistas de la arquitectura del siglo XXI" izeneko jardunaldien artean, 2011ko urriak 18an buruturiko aurkezpen luze honen bidez.


Luis Fernandez Galiano arkitektura doktorea eta Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan "Proyectos"-eko katedratikoa da.
Gaur egun, "Arquitectura viva" eta "AV monografías" aldizkariaren zuzendari da, bestelako egunkarietan eskua sartu badu ere ("El Pais"-eko arkitektura atalean, besteak beste). Aztertze lanak burutu ditu bestetik, Juan March Fundazioarekin edo "Sustapen" eta "Heziketa eta Kultura" Ministerioarekin bere jakintza partekatuz.


Beste barik, Fosterren biografia modu bikainean ulertzeko aukera.


ERAIKINA BAI? ERAIKINA EZ? (Proiektuak IV. Baiona, Frantzia) BONUS

Proiektatze prozesuaren aztarnak formato askotan uzten ditugu gure atzean, pilot batekin eginiko bina lerro sinple, akuarela baten oinarrian aurkitutako proiektua, argazki baten kolorean edo erdipuxkako maketa esperimental batean...

Aurreko proiektuan eginiko lan maketa da argazki hauetan aurkezten duguna. Proiektuaren "muga formala" aldatu ez bada ere, proiektuak aldaketa nabarmen jaso ditu, edozein proiekturen antzera. 

Dena dela, aipatu beharra dago zenbateraino izan zaigun lagungarri maketatxo hau, izan ere, Ubay eta biok bide desberdinak hartu ditugu eraikin oso bat proiektatzeko. Bateratze lana izan da, ortaz, maketa honen bidez adierazi nahi izan duguna.

ESKUMALDEAN: hasierako diseinua
EZKERRALDEAN: proiektu modifikatua

xehetasun argazkiak (proiektu modifikatuan)

viernes, 3 de febrero de 2012

LEHIATU

Arkiektura ikasle lehiaketen inguruan jardungo duten topaketak dira "LEHIATU"-tik dakarkigun proposamena.
Informazioa blog honen bidez aurkituko duzue: www.lehiatu.blogspot.com