Gure azken hitzek narratzen zuten bezala Urdaibai biosferan herriak onarturiko hazkunde sistema bat ahalbidetuko duen plan baten bila genbiltzan. Hasieratik amaierako helmugararteko bide luzean hainbat eta hainbat faktore ezberdinek proioektua hamaika modu ezberdinetan bukatutzeko aukera ematen du. Guk ordea amaiera posible guzti horietan gure xedea betetzea bilatzen dugu. Hori dela eta, gerta litekeen kaxu posible bakoitzari erantzun bat eman beharko diogu. Hala ere, hain da zabala errealitateak eman genitzakeen kasuistika (infinitua), ezin genezakeela kasu bakoitzari erantzun konkretu bat eman. Beraz, auzi honen aurrean kasu ezberdinak gertatzeko aukera ematen duen aktuazio eskema bat proposatzen dugu.
Eskema hau gure arazo infinitoarentzako erantzun infinitoa da. Eskema irekia, arazo berri bakoitzaren aurrean erantzun berri bat jaso dezakeena. Bertan, Urdaibain aurkitu ditugun potentzial ezberdinak ustiatzea proposatzen dugu. kasu honetan Muruetako Hoffmann labea, Gernikako Astra eraikina eta Ereñoko harrobiaren potentzialitateak explotatzea planteatzen dugu gure xedea lortzeko, ezagutzen ditugun kasuak baitira. Hala ere, eskeman planteatzen dugun legez, potentzial handiko aktuazio eremu gehiago identifika daitezke herritarrekin partaidetzan. Momentuz, garatu izan dugun aktuazio eremua Muruetako Telleria zaharreko Hoffmann labearen ingurukoa izan da.
|
Irisgarritasun proposamen berria. Ibilbide berriaK |
Guneko potentzialitateak explotatu aurretik garrantzitsuena bertara iristea izango da, hori dela eta, behar beharrezkoa izango da irisgarritasun proposamen bat planteatzea. Hitz hauen gaineak ikus dezakezue gure proposamena.
Behin guneak izan ditzakeen irisgarritasun arazoak konpondurik aktuazio estrategia ireki bat planteatzea izango litzateke hurrengo pausua.
Aktuazio estrategiaren diseinuarekin hasi aurretik, derrigorrezkoa izango da potentzialitate ezbedinak identifikatzea. Potentzial horien identifikaziorako hainbat iturri izango ditugu: komunikabideak, herritarrak, analisi eta datu bilketa ezberdinak...
Kasu honetan gure garaian eraikiko balitz, Euskotreneko tren zaharran jubilazioa dela eta , burdinbidean zehar hainbat urtetan zehar euskal gizartea zerbitzatu izan duten bagoietako bat behin behineko pabilioi bat bilakatzea planteatu dugu.
Modu honetan tren hauetako baten bidez, lehen pabilioi bat era azkar eta garbi batean eremuan kokatzea lortzen dugu.
Gure proposamena tren bagoi zahar pare bat erabiltzea den arren, sistema proposamen aunitz hartzeko dago eratua, beti ere, betebeharreko puntu guztiak betetzen dituzten bitartean.
Ur beroa lortzeko zein lortutako zurak lehortzeko eguzki indarra erabiltzea planteatzen da. Horrez gain, elementu guzti hauek desmontagarriak eta modulatuak izatea planteatzen da, interbentzioa bukatzerakoan herritarren artean paradigma bezala artefakto guzti hauek banatzeko.
Tren bagoiaren proposamenarekin bezala, elementu hauek gauzatzeko hainbat material eta sistema ezberdin erabil daitezke, beraz, aktuazio sistemak beste edozein proposamen hartzeko ahalmena dauka beti ere guk ezarritako kondizioak bete ezgero.
Tailerrak eratzeko lastozko kargahormaz eraturiko behin behineko pabilio bat planteatzen dugu.
Prozesu guztiaren amaieran erabilitako elementu guztiak biodegradableak edo eramangarriak direnez, gunea urbanizatzea planteatzen da, tailerraren arrasto bakarra gizartearen kontzientzian utziz.
Garaturiko diren ondorengo potentzialitateak Gernikako Astra eraikina eta Ereñoko harrobia izango da.
Gernikako Astrako eraikinean adibidez eskola tailerraren administrazio nagusia kokatzeko gune potente bat ikusten dugu, hitzaldiak eta gainerako jarduera kulturalak gauzatzeko izan dezakeen ahalmenaz gain. Ereñoko harrobian, berriz, harriaren ustiaketa tradizionala eta material honen erabilera arkitektura bioklimatikoan astertzek gune interesgarri bat bezala ikusten dugu.
TO BE CONTINUED...